joseba barandiaran @josebabarandi ?
Aktibo duela 1 egun, 17 ordu-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 egun, 16 ordu · updated 1 egun, 6 ordu ago · IkusiEBZk Espainiako zorraren interesa mugatzeko ahaleginik egiten ez badu (zorra erostearen bidez), likidezia arazoa dena kaudimen arazo bihurtuko da. Azken enkantean izandako interesen igoerak bakarrik 50 milioiren gainkostua eragin zion Espainiako Altxorrari. Greziako hauteskundeei begira soilik ez dira bada egongo…
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 2 aste, 3 egunak · IkusiPare bat egia gordin esan ditu EAJ-PNVk azken bi egunetan Bilbao eta Urkulluren ahotik: bata, euskal instituzioei eta enpresei kalte egin diela Espainia markak finantziazioa lortzeko garaian eta, bestea, de facto interbentziopean dagoela Espainia.
-
joseba barandiaran-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Pentsatzen dut desinbertsio dioten tokian, nagusiki, dibidenduen bidezko repatriazioa dagoela: aurreko hamarkadan Latinoamerikako inbertsiogile nagusia izan ostean, inbertsio horien etekinak etxeratu dituzte hara joandago enpresek. Gainbeheraren adierazle baino, aurreko martxan jarraitu ezin zuten inbertsioen etekinak izango dira, nik uste. Eta gehien inbertitu zuenak, gehien etxeratuko zuen (gauzak normal).
Honi erantzunez: - Joxerra Senar -(e)k eguneraketa bat bidali du: YPFren eta orain REEren nazionalizazioaren harira, Espainiak Latinoamerikan bizi duen gainbehera ekonomikoa ulertzeko datu argigarri bat topatu dut berriki Nazioarteko Diru Funtsaren apirilako GFSR txostenean. Espainiar enpresek eta bankuek azken urtetan batik bat garapen bidean diren herrialdetan egindako desinbertsioa 59.000 milioi dolar ingurukoa da. Kopuru horren zati handiena (54.000 milioi [...] · Ikusi -
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 hilabete · updated 1 hilabete ago · IkusiNafarroaraino iritsiko den harimuturtxo bat ere badu Repsol-YPFren aferak. Bihar enpresaren akzioak danbatekoa izango du ziurrenik, gaur New Yorken ikusi bezala; petrolio enpresaren %10etik gora duen Caixabankek ere igarriko dio, noski, ehunka milioi batzuren balioa behintzat galdutzat jo daitekelako. Eta, finean, Banca Civicaren 8 akzioko Caixaren 5 eskaini dizkieten aldetik, Nafarroako kutxa zenaren merkatu balioak [...]
-
joseba barandiaran-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
penagarria edo ez, soka luzea ekarriko duen erabakia da, zalantzarik gabe. Nondik joko du Espainiak erantzunean? Bada Europak ere asko baldintzatu dezaken zerbait da hori. Baina egia da, gerrateetan lez, zinezko irabazlerik nekez izan ohi dela horrelako borroken ostean…
Honi erantzunez: - Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: ”Neurri penagarria da Argentinarentzat, neurri penagarria Espainiarentzat, eta oso txarra segurtasun juridikoarentzat”, esan du Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroak. · Ikusi -
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 hilabete, 1 aste · IkusiNarcís Serra politikari ezaguna buru izan zuen CatalunyaCaixa saltzeko asmotan dabil Espainiako estatua. Kutxabank aipatzen da interesa duten erakundeen artean. Biek ala biek antzeko tamaina dute, 70.000 milioi euro. Mario Fernandezek aipatu zuen tamainaren bikoizketa izango litzateke, enkantean bereganatuko balu noski.
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 2 hilabete, 4 aste · updated 2 hilabete, 4 aste ago · IkusiGipuzkoan modu ”autoritarioagoan” ezarri ote da atez atekoa, adibidez, AHT baino? edo Bizkaian Super Sur edo Zabalgarbi baino? Politikan ondorio ekonomikoak dituzten erabakiak hartzen dira. Eta erabakiak hartzen dituenak egiten ditu akatsak beti ere. Une jakin batean erabakirik ez hartzeak ere, gainera, baditu ondorioak. Amazonian, Fukushiman, CEOEk aipaturiko Laponian edo hemen. Zaborraren atez ateko apustua [...]
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 2 hilabete, 4 aste · IkusiNafarroako Kutxa barne hartzen duen Banca Civicak lan erregulazio dosierra planteatu die sindikatuei. Inork zalantzarik bazuen, finantza sektorearen errekonbertsio premia gordina mahaigaineratua.
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 2 hilabete, 4 aste · IkusiGobernuek, zorraz gain, akzioak jaulki beharko lituzkete. Txantxa dirudi, baina hala proposatu du Yale unibertsitateko Robert Schiller irakasleak, Harvard Business Review aldizkarian. BPGren araberako dibidenduak ordainduko lituzkete akziook eta, hartara, krisia iristen denean estatuen zor ordaina automatikoki murriztuko litzateke, dibidenduok finantza kostua bailirateke. Interesgarria.
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 hilabete · updated 3 hilabete ago · IkusiArriola sailburuak dio AHTren ”errentagarritasun ekonomikoa” ez dagoela zalantzan jartzerik. Baina bere sailak eskaintzen duen informazioaren arabera ere, egia esan, ez dago baieztatzerik ere. Sartu euskalyvasca web orrian eta datu bila hasita, Diario Vascon argitaratutako 12 orrialdeko gehigarri bat dago ”Estudios y publicaciones” atalean eta baita eskuorri ponpoxo bat ere. Datuak gutxi: 47.000 joanetorri egiten [...]
Bermejok bere garaian ikerketa bat egin zuen, Euskal Y aren errentagarritasunari buruzkoa http://www.ahtgelditu.org/dokumentuak/informe_bermejo_es.pdf Bere ikerketaren ondorioetariko bat izan zen Euskal Y ez dela errentagarria ez ekonomikoki ezta sozialki ere.
-
joseba barandiaran-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 5 hilabete, 1 aste · Ikusi
interesgarria. Argentinan antzekorik gertatu zen, patakon eta bestelako txanponak agertu ziren, sektore publikoa dolar eta pesoaren baliokidetzak ito zuen garaian. Dirurik gabeko merkataritza baino, diru alternatiboen merkataritza abiatzen da. esate baterako, Monopolyko diruak ere berdin balio dezake, besterik ezean, trukerako. Besterik gabe sare jakinetatik kanpo ”diru” horrek leukaken balioa, diruak diru izateko ”onarpen orokorra” behar [...]
Honi erantzunez: - Juan Etxenike-(e)k eguneraketa bat bidali du: GREZIA: Krisiak jota, Greziarrek tokiko txanponak asmatu eta merkatu eta saltokietan baliatzen hasiak dira. Hurrengo urratsa: tokiko elkarteak sareratzea eta nazio mailan dirurik gabeko merkataritzako sarea osatzea, non bakoitzak tokiko txanpona edonon balia dezakeen. · Ikusi -
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiDuela gutxi Banco Guipuzcoano bereganatu zuen Sabadell bankuak, sagar ustel itxura duen CAM aurrezki kutxa ere bereganatu du orain. Hori bai, aurrezle txikien gordailuak bermatzeko osatzen den funtsak, FGD delakoak, 5.249 milioiren zuloak estaliko dizkio berau bereganatzeko. Alakanteko aurrezki kutxa horren zuzendaritzaren soldata eta besteako gehiegikeriak nabarmendu diren arren, handiena erakundean bertan sortu duten zuloa [...]
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiGaurko Paisen: Los túneles de Artxanda costarán a los vizcaínos 9.315 euros al día en 2012. Los 15.500 vehículos diarios que los utilizan suponen la mitad de lo que se previó.
Eta kontua da, inork kalkulatu ote duen horixe bera Supersur delakoarentzat edo AHTrentzat… Itxura guztien arabera, zulo gehigarriak izango baitira tunelez gain. -
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiIslandiaren inbiditan somatzen ditut hainbat. Zorrik atzerriko herriei ordaindu ez, banka nazionalizatu, bankari ustelak kartzelaratu eta konstituzio berri bat idatzi dutela. gutxi gora behera, horixe aldarrikapena. besteok ere, horixe egin beharko genukela. nago, 300 mila lagun eskaseko herrialde urrun eta hotz batek egin dezaken bidea, ez dela baliagarria milioika batzuk dituen Euroguneko kide batentzat. alde [...]
-
joseba barandiaran-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 3 aste · IkusiHelmugara bidean
G puntuko trena
B puntua atzetik
izango duena.
Abezedarioa
erronka gorena
Atik Zra doa
bertsoen orena
Zubero ta Araba
barne dituena. -
joseba barandiaran-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 6 hilabete · IkusiDiru gehiago banuke
berdin diru edo txeke
guzti guztia aldatu baietz
osasunan truke?
Ez naiz markes, ez naiz duke
ez dut hainbeste bertute
eta osasun onik ezean
alferrik dezute. -
joseba barandiaran-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi
Berriz ere Martin Barriuso atxilotu dute eta berriz ere droga trafikoa egozten diote. Marmotaren eguna dirudi honek. Martin askatu!
-
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 6 hilabete, 1 aste · IkusiFinantza merkatuak ase ezinak direla diotenek arrazoi: Espainia, Italia, Belgika edota Frantzia… Alemania ez beste guztia periferia da honezkero.
-
joseba barandiaran-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 6 hilabete, 1 aste · IkusiHauteskundeak badatoz
berriz ere ate joka
politikoak jadanik
botoen bila borroka.
Slogan ta keinu neurtuz
gauz berririk ezin bota,
merchandising gisako bat
bazter denetan borborka,
nahiz sarri errepikatu
esaldi borobil sorta
gehienon bizimodua
ez zaie asko inporta. -
joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 6 hilabete, 1 aste · IkusiItaliako Unicredit bankuak 7.500 euroren kapital hedatzearen berri eman du, ez ohiko galerei aurre egiteko. datozen 5 urteetan 5.000 lagun kaleratzea ere aurrikusten du. estatua estu dabilenean, finantza sektorea ere larritzen den erakusgarri.
- Gehiago kargatu


Etorkizun laburrak beldurra ematen du, mehatxuak baino ez daude: korralitoa, eurotik ateratzea, langabezia, estagflazioa… Normalean, guzti horren berri berandu heltzen zaigu eta gainera inork ez digu irtenbiderik ematen. Zergatik ez aholkatu hartu ditzakegun aukeren artean?
- Hendaiara jo, K/K bat ireki eta aurrezki guztiak bertara eroan
- Ahalik eta diru metaliko gehien gorde
- Atzerriko enpresen akzioak erosi
- …