Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Jon Gomez Garai

    Jon Gomez Garai-(e)k eguneraketa bat bidali du: 8 months, 2 weeks ago Ikusi

    ZUZENKETA bat egin nahiko nuke orain dela bi aste inguru zezenketen inguruan argitaratu nuen hausnarketaren harira:

    Zezenketen polemikaren erdian, neuk hausnarketa arin bat egin nuen neure blog pertsonalean, non jarduera hauek debekatu nahi baditugun, zergatik zentsuratu nahi ditugun aztertu beharko genukeela esanez: ”kultura espainola baino ez dela uste dugulako ala zezenei tratu konkretu hori ematearen aurka gaudelako?”. http://bit.ly/REers1

    Aldiz, blogean idatzitakoarekin ados jarraitzen dudan arren, sare sozial honen bitartez galdera bat planteatu nuen sarrera legez, interesa piztu eta jendearen arreta deitzeko: ”Zergatik debekatu dituzte zezenketak Donostian?”.

    Berriako kazetari den Edu Lartzangurenek argibide sendoa eman ostean ere, hainbat ezagun eta ezezagun hurreratu zitzaizkidan kazetariaren argudio berarekin: ”Donostian inork ez ditu zezenketak debekatu. Udalak erabaki du ez duela donostiarren dirua xahutzen jarraituko horretan, besterik gabe.”

    Horregatik, proposatutako galderak neure hausnarketarekin zer ikusirik ez duenez, barkamena eskatu eta zuzenketa hori egin nahiko nuke.

    Besterik ez. Eskerrik asko!

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa