Itzea Urkizu @itzeaurkizu ?

Aktibo duela 4 egunak, 4 ordu
"Helduei plazako dantzak irakasteko helburuz, ikastaroa antolatu du Tolosako Udaberri dantza taldeak http://bit.ly/odR4Gz" · Ikusi
  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 49 minutu · Ikusi

    Gaur Dani Maeztuk esan du ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak erabakita dutela zein izango den koalizioaren izena Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako, eta izena berria izango dela.

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asier Lavandera hil izana onartu du auzipetuak gunean   duela 56 minutu · Ikusi

    Sergio Fernando Ramos de Sousa auzipetuak deklaratzeari utzi dio Duela bi urte Asier Lavandera gazte donostiarra Lekunberriko Mao Mao dantzalekuan hil izana egotzi ziote auzipetuari, Sergio Fernando Ramos de Sousari. Euskadi Irratiak azaldu duenaren arabera, harrokeria izugarriarekin agertu da epaimahaiaren aurrean; eta fiskala eta akusazio partikularra etengabe moztu ditu. Dantzalekuaren atarira joan zela, eta Asier [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belan, Getaria txapeldun gunean   duela 1 ordu, 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Getariako Akelarre ontziak irabazi du Gipuzkoako VII. Belaontzi Txapelketa. Larunbatean zein igandean Zumaiako uretan jokatu zen lehia, eta txapeldunaren, Zumaiako Phoenixen eta Bilboko Symphonyren arteko lehia estua medio, paregabea izan zen ikuskizuna. Larunbatean Akelarrek eta Phoenixek berdindu egin zuten; atzo, berriz, getariarrak nagusitu ziren Mollarritik bueltan. Argazkian, Akelarre ontziko eskifaia, igandeko sari banaketan.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Vespa eta Lambretta motorren bilkura egin dute Azpeitian gunean   duela 1 ordu, 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Vespa eta Lambretta motorren lehen bilkura egin zuten atzo Azpeitian, motorzale talde batek antolatuta. 50 bat afizionatu bildu ziren aurreneko jardunaldi honetan, eta euriari aurre eginez motoan Loiolara joan ziren. Segidan, herriko alde zaharrean ibili ziren. Sanagustin kulturgunean bazkaria egin zuten, eta horrekin amaitu zuten bilkura.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Bilboko Udalak kultura arloko (eta turismoko eta ekonomiako) lankidetza hitzarmena sinatu du Santanderkoarekin.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirukide, txapeldun gunean   duela 2 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Hirukideko atletismo taldeko neska alebinak Gipuzkoako Taldekako Txapelketa irabazi zuten igandean. Txapelketa Ordizian jokatu zen, eta sailkapen orokorra irabazteaz gain, erreleboetan ere urrezko domina lortu zuten tolosarrek.  Hirukideko taldea ondorengo neskek osatzen dute: Naroa Jauregi hesietan; Ainhoa Gibelalde 60 metrotan; Maddi Sanchez 1000 metrotan; Izaro Perurena pisuan; Miren Alargunsoro luzeran eta Maria Lasa altueran.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euriak Asentzio Azokako ofizioen erakusketa baldintzatu du gunean   duela 3 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka ospatu dute herritarrek, eta baserritarrek euren jarduera eta produktuak erakusteko aukera izan zuten atzo; hala ere, euriak hainbat ekitaldi oztopatu zituen, eta ekitaldi asko aterpean egin behar izan zituzten; garai bateko ofizioen erakustaldiek hartu izaten dute arreta berezia, baina laien erakustaldia bertan behera geratu zen, babarrunak hilerri ondoko zelaietan landatzekoak baitziren. Beste erakustaldia [...]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzipetuak ez zuela “ankerkeriaz” hil esan du defentsak gunean   duela 3 ordu, 45 minutu · Ikusi

    Sergio Fernando Ramos de Sousak, Asier Lavanderaren ustezko hiltzaileak, 17:00etan deklaratuko du epaimahaiaren aurrean Asier Lavanderaren gurasoak “justizia” espero dutela esanez sartu dira gaur  Iruñeako justizia auzitegi nagusian. Haren semearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da jada. Fiskalak giza hilketa delitua eskatu du auzipetuarentzat, Sergio Fernando Ramos de Sousarentzat; eta 14 urte eta erdiko espetxe zigorra. [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bellotako langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian gunean   duela 3 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLegazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, [...]

  • Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Microsoftek bere sare soziala jarri du martxan: http://www.so.cl
    Google+ekin antza handiagoa du, Facebookekin baino. Dena den, Facebooketik bertatik erregistratu daiteke bertan.

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asier Lavanderaren gurasoek “justizia” eskatu dute epaiketaren atarian gunean   duela 5 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Donostiako gaztearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da Iruñeako justizia auzitegi nagusian Asier Lavandera gaztearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da Iruñeako justizia auzitegi nagusian. Sergio Fernando Ramos de Sousa da auzipetu bakarra. Lehendabizi, zinpekoen epaimahaia hautatu dute: bost emakumek eta lau gizonek osatu dute. Alegazioen txanda etorri da ondoren. Fiskalak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra [...]

  • mikel peruarena-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 ordu, 26 minutu · Ikusi

    ’Eskola bizia, herri bizia’ dokumentalaren trailerra: http://youtu.be/5bko-XNKT10
    Ekainaren 1ean estreinatuko dute dokumentala Tolosan, Leidorren; ekainaren 3an Larraulen emango dute, eskola txikien festan. ’Être et avoir’ (izan eta eduki) filmarekin akordatu naiz:

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus izango dira agertoki berdean gunean   duela 6 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Oraindik beste bi artista geratzen dira hondartzako egitaraua osatzeko Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus sartu dira oraindik itxi gabe dagoen Agertoki Berdearen programan; beste bi artista geratzen dira egitaraua osatzeko. Destroyer eta Zola Jesus uztailaren 20an arituko dira; Jonathan Wilson 21ean; eta Gary Clark Jr. 22an. Agertoki Berdeko kontzertu guztiak [...]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Luis Liz Marzan zientzialariak zuzenduko du Biomagune ikerketa zentroa gunean   duela 6 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Galiziarrak 2013ko urtarrilean hartuko du ardura berria Luis Liz Marzon Galiziako zientzialari ospetsua Donostiako Biomagune ikerketa zentroko zuzendari berria izango da 2013 urteko urtarriletik aurrera. Kargua hartu bitartean Manuel Martin Lomas orain arteko zuzendariarekin elkarlanean arituko da. Irailetik aurrera Ikerbasque ikertzaile gisa hasiko da lanean, Biomagunek ohar baten bitartez adierazi duenez. Liz Marzan Vigoko Unibertsitateko [...]

  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Richard Prum biologoak hitzaldia emango du bihar gunean   duela 6 ordu, 13 minutu · Ikusi

    Richard Prum biologo estatubatuarrak parte hartuko du bihar Jakiundek eta Ikerbasquek antolatutako Zientzia Foroan. Animalien kolore eta edertasunaren bilakaera naturan hitzaldia emango du Yale unibertsitateko Ekologian eta Bilakaera Biologian katedradunak. Animalien koloratzea eta honek edertasunaren kontzeptuarekin duen harremanaz mintzatuko da Prum, era didaktiko eta errazean bere ikerketen emaitzak aurkeztuz. Saioa Andia kaleko kutxa aretoan egingo dute, [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arritokietara Igoerara probarako izena emateko epea zabalik da gunean   duela 6 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta, Arritokietara Igoera Mendi Bizikletaz proba egingo dute datorren larunbatean, hilak 26an, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea ostegunean amaituko da. Zumaiako Turismo Bulegoan inskribatu daiteke, dohainik. Txirrindulariak 10:00etan abiatuko dira Beheko Plazatik, eta handik Andika baserriraino joango dira; bi kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, erlojuaren kontra. Nagusien [...]

  • Tolosako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Topic, Europako urteko laugarren museorik onena gunean   duela 6 ordu, 44 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTopic zentroak, Europako urteko museo onenaren sariketan laugarren postua eskuratu du. European Museum Forumek banatzen dituen sarietan, gainera, lau sarietako bat lortu du Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak: Silletto saria. Sari honek, azken bi urteotan bere inguruko komunitatearekin harreman sakon eta emankorrena izan duen museoaren lana hartzen du aintzat. Saridun suertatu diren Europako gainontzeko museoak, Cordobako (Espainia) [...]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Piraten bosgarren musika lehiaketa abian da gunean   duela 7 ordu, 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaParte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da Donostia eta inguruetako taldeek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoz, Donostiako Piratek bosgarren musika lehiaketa antolatu dute: “Pasa den urtekoak izan zuen harrera ona eta parte hartze zabala ikusirik, aurten ere eskema bera jarraitzea erabaki dugu”. Donostia eta inguruetako musika taldeentzako lehiaketa da. Donostia, Pasaia, Errenteria-Orereta, [...]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko zozketa egingo dute gunean   duela 7 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Jai-giroa sortzen laguntzeko helburuarekin, Donostia Kulturak Saguesen 5 txosna jartzeko zozketa egingo du. Abuztuaren 11tik 18ra (biak barne) Sagueseko zabalgunean 5 txosna jartzea izango da helburua. Horietatik 4 irabazi asmorik gabeko Elkarteen artean esleituko dira eta, gutxienez ere, bat lan eskubideen arlokoa izango da. Guztiak zozketa bidez esleituko dira. Parte hartzeko baldintzak honakoak dira: indarrean

  • Gehiago kargatu