Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Itxaso Perez

    Itxaso Perez-(e)k Group logoESAITen mendi martxa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 11 months ago Ikusi

    Egunon!
    ESAITeko Mendi Martxa hasteko ezer gutxi falta da. Izena emateko epea zabalik dago ondiño, eta ibiltzen hasi baino egun pare bat lehenago itxiko da.
    Zortzi egunetan zehar Euskal Herriko txokoetatik euskal selekzio ofiziala aldarrikatzen eta federazioei lan horretan behingoz buru belarri sartzeko eskaera izango da aurten jendarteri helarazi nahi den mezua.
    Hona hemen detailetxo batzuk:

    Hasierako ekitaldia: BIDAXUNEn.

    1. Etapa, uztailak 28, larunbata: Bidaxune – Aiherra
    2. Etapa, uztailak 29, igandea: Aiherra – Irisarri
    3. Etapa, uztailak 30, astelehena: Irisarri – Donibane Garazi
    4. Etapa, uztailak 31, asteartea: Donibane Garazi – Aldude
    5. Etapa, abuztuak 1, asteazkena: Aldude – Arraiotz
    6. Etapa, abuztuak 2, osteguna: Arraiotz – Igantzi
    7. Etapa, abuztuak 3, ostirala: Igantzi – Astigarraga
    8. Etapa, abuztuak 4, larunbata: Astigarraga – Donostia

    Informazio gehiago ESAITeko web orrian (www.esait.org) edota beste helbide honetan lor dezakezue: http://mendimartxak.creatuforo.com/martxas-pendientes-2012ko-burutubako-martxak-foro91.html

    Giro onean, Euskal Herriko txoko eta jende ezberdina ezagutzeko aukera polita, aldarrikapena ahaztu barik!

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa