Iñaki Petxarroman-(e)k eguneraketa bat bidali du: 8 months ago Ikusi
Himalayako zenbait menditan mendizale gehiegi pilatzen ari direla aitortu du Nepalgo Gobernuak, eta horrek arriskua areagotzen duela. Manaslun zortzi mendizale hil eta hiru desagerrarazi dituen elur-jausiari buruz mintzatu da Nepalgo Turismo Ministerioa. http://www.barrabes.com/revista/noticias/2-7994/esta-tragedia-nos-ha-puesto.html
Alex Txikonek ere antzeko zerbait esan du, mendiak berak daukan arriskuaz gain, jendetza pilatzen dela bertan Txinak muga ixten hasi zenetik. Mont Blanc-eko istripua gertatu zenean ere, hori esan zidaten Chamonixen: ”hau, zoritxarrez eguneroko ogia da hemen. Jendetza pilatzen da halako gailurretan, arriskua ia ahazteraino. Eta hain zuzen ere, horrek berak areagotzen du arriskua.”