Iñaki Gurrutxaga @inakigurrutxaga ?
Aktibo duela 7 hilabete, 2 aste-
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kutxabankeko kontseiluaren osaeraren aurka azaldu dira Bildu eta PSE-EE gunean duela 3 hilabete, 3 aste · Ikusi
Kutxabankekin lotutako hiru gai izan zituzten hizpide atzo Ordizian egin zuten osoko bilkuran, eta hiru puntuetan artean nabarmenena Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketaren aurka Bilduk eta PSE-EEk ebazpen beraren alde bozka eman zutela da. EAJk aurka bozkatu zuen. Bigarren puntua Kutxak jendaurreko ordutegia murrizteari buruz egindako salaketa da -aho batez onartu zen–, eta hirugarrena Kutxako ordezkarien
-
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ilusioa, eta taldearen indarra gunean duela 3 hilabete, 3 aste · Ikusi
Liga hasi zenean inor gutxik pentsatuko zukeen Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea sailkapenean horren goian egongo zenik. Espainiako Zilarrezko mailan jokatzen du, eta lehen itzulia bukatzeko partida bakar bat falta denean, Viaxes Amarelle liderrarekin berdinduta doa sailkapen buruan, 27 punturekin. Datorren asteburuan jokatuko dute azken partida Fervenza galiziarraren aurka, eta ondoren, bigarren itzuliari [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trukea bai, elkarlana ere bai gunean duela 4 hilabete · Ikusi
Hezkuntzaren arloan gero eta ohikoagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, lankidetza horrekin bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute ikasleek. Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleak Europa mailako Comenius proiektuan murgilduta dabiltza iaztik, eta aste honetan Alemaniako eta Galesko ikasle eta irakasle talde bana hartu [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ampo Ordiziak errebantxa hartu du, eta Kopako finalerdietara sailkatu da gunean duela 4 hilabete · Ikusi
Ampo Ordiziak balentria egin zuen atzo Altamiran, Santboianaren aurka 0-20 galtzen bukatu aurreneko zatia, eta bigarrenean partida iraulita. Espainiako Kopako final-laurdenetako norgehiagoka jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta 27 eta 23 irabazita, finalerdietara sailkatu da Ampo Ordizia. Bide batez, atzo zortzi talde beraren aurka Altamiran jasan zuten porrotarren errebantxa hartu zuten Axio Arañak [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ampo Ordiziak errebantxa hartu du, eta Kopako finalerdietara sailkatu da gunean duela 4 hilabete · Ikusi
Ampo Ordiziak balentria egin zuen atzo Altamiran, Santboianaren aurka 0-20 galtzen bukatu aurreneko zatia, eta bigarrenean partida iraulita. Espainiako Kopako final-laurdenetako norgehiagoka jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta 27 eta 23 irabazita, finalerdietara sailkatu da Ampo Ordizia. Bide batez, atzo zortzi talde beraren aurka Altamiran jasan zuten porrotarren errebantxa [...]
-
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ligako bi oilarrak aurrez aurre gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Hilabeteko etenaren ondoren, partida zirraragarri batekin gozatzeko aukera izango dute Goierriko errugbizaleek etzi Altamira zelaian (12:00). Ampo Ordizia bigarren sailkatuak Seat Santboiana liderra hartuko du igandean, eta irabazten badu Espainiako Ohorezko Mailako lidertza eskuratuko du, historian lehen aldiz. Bi taldeek zortzina partida irabazi eta bina galdu dituzte, baina kataluniarrek hiru puntu gehigarri gehiago lortu [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etxez etxeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du astelehenean Sutondok gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Jateko zailtasunak izaten dituzten adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen egoera hobetzeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du Gureak taldearen Sutondo enpresak Ordiziako jubilatuen egoitzan. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da aurkezpena, 19:00etan, eta talde horretako Mari Luisa Esnalek emango ditu azalpenak. Sutondo catering enpresaren helburua adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen «bizi kalitatea hobetzea besterik ez da». [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goiekiren kontseilua osatu dute gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Joan den urteko maiatzeko udal eta foru hauteskunde emaitzek Goierriko mapa politikoa irauli zuten –Bildu izan zen lehen indarra–, ondoren udalen osaketak etorri ziren ekainean, eta udalez kanpoko erakundeetako ordezkarien izendapenak geroxeago. Izendapen horien artean Goiekiko ordezkarien aukeratzeak sortu du ika-mika gehien, Beasainen batez ere, baina baita Ordizian ere. Behin udaletan Goieki garapen agentziaren [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal presoei elkartasuna adierazi diete hainbat eragilek gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Asko eta asko izan dira Eguberri egunaren eta Urtezahar egunaren artean Goierrin euskal presoen eskubideen alde egin diren ekimenak. Dozenaka udal hautetsik 24 orduko baraualdiak egin dituzte, elkarretaratze jendetsuak egin dira herri gehienetan eta presoei babesa emateko agerraldi publiko bat baino gehiago ere izan da egun horietan. Ekimen guztien helburua bera: presoei elkartasuna adieraztea
-
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkartasunari bide emango dio Ordizian elkarteak Eguberrietan gunean duela 5 hilabete, 1 aste · Ikusi
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak elkartasunari bide eman nahi dio Eguberrietan, Etiopiako Wukro komunitatean eskola bat eraikitzeko dirua biltzeko Etiopia-Utopia irabazi asmorik gabeko erakundearekin batera Zure Gabonak bildu kanpaina jarri baitu martxan. Egitasmo xumea da oso. Hala nahi duten herritarrek, Goen kalean egokituko duten lokalera joan, eta haien Eguberrietako opariak bilduko dizkiete [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hiltzaile isilaren mehatxuak gunean duela 5 hilabete, 1 aste · Ikusi
Amiantoaren balizko kutsadura saihestea, gaixotutako zein hildako guztiei dagozkien eskubideak bermatu eta aitortzea, eta hainbat hamarkadatan amiantoarekin gertatukoa ez errepikatzea. Hiru ildo horiexek dira «etsai isilaren» aurka egiteko gakoak, LAB sindikatuko osasun alorreko Gipuzkoako arduradun Iker Espolosinen arabera. Ordiziako jubilatuen zentroan Amiantoaren eragina Goierrin goiburua zuen hitzaldia egin zuen herenegun Espolosinek, CAFeko enpresa batzordeko [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Puy Arrieta: «Nazioartera ateratzeko apustua, gure lana eta gazta balioesteko ere bada» gunean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Iazko ekainaz geroztik da Artzai-Gazta elkarteko lehendakari Puy Arrieta Prosa (Araia, Araba, 1978), eta aldaketarik ez bada, ardura horixe izango du 2014. urtera arte. «Badakizu, demokrazian bezala», esan du irribarrez. Elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 115 artzain eta gaztagile biltzen ditu gaur egun. Hasierako urte haietan sektorearen [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Victor Mendizabal «lider sozial eta etnikoa» izan zela dio hari buruzko ikerlanak gunean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Duela ia urtebete jakinarazi zuten Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak, enpresari ordiziarraren izena daraman beka Marcelo Irianni eta Jon Ander Ramos ikerlariei emango ziela. Harrezkero, Mendizabalen bizitzaren inguruko informazio eta material ugari lortu dute. Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izenburupean argitaratuko dute lan hori. Ikerlan horren asmoa, Mendizabal «Euskal [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Victor Mendizabal «lider sozial eta etnikoa» izan zela dio hari buruzko ikerlanak gunean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Duela ia urtebete jakinarazi zuten Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak, enpresari ordiziarraren izena daraman beka Marcelo Irianni eta Jon Ander Ramos ikerlariei emango ziela. Harrezkero, Mendizabalen bizitzaren inguruko informazio eta material ugari lortu dute. Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izenburupean argitaratuko dute lan hori. Ikerlan horren asmoa, Mendizabal «Euskal Herrian [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Ordiziako azokan’ argazki lehiaren sariak banatu eta gero, erakusketa ireki dute gunean duela 5 hilabete, 3 aste · Ikusi
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako azokaren batzordeak antolatutako Ordiziako azokan II. argazkilaritza lehiaketaren sari nagusia jaso zuen atzo iluntzean D’elikatuz zentroan Carlos Mediavilla urretxuarrak. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu ziren. Xabi Lasak jaso zuen bigarren saria, eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Laugarren postutik zortzigarrenera sailkatu zirenek ere izan zuten haien saria. Ondoren, [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ingudea, lantokietan eragiteko gunean duela 5 hilabete, 3 aste · Ikusi
Datorren larunbata, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, asko eta asko dira Goierri mailan antolatuko diren ekimenak. Aurtengoan, ordea, izango da berritasun nabarmen bat, Goierriko zazpi lantokik ekimen bateratua egingo baitute ostiralean. Aste osoan girotze kanpaina egiten ari dira lantokietan, eta egun horretan ikusi da lehen aldiz elkarlan horren emaitza. Baina [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goiekiko ordezkarien izendapenak zeresana ematen jarraitzen du gunean duela 5 hilabete, 4 aste · Ikusi
Joan den asterako deitutako ez-ohiko osoko bilkuran ziren izendatzekoak Ordiziari dagozkion Goiekiko bi ordezkariak, baina azkenean gai hori atzeratzea erabaki zutenez, atzoko osoko bilkuran aukeratu zituzten bi ordezkariak: Igor Eguren alkatea (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ). Bozkaketa egiterakoan, ordea, ezustekoa egon zen, Bilduren zazpi hautetsiek soilik bozkatu baitzuten izendapenaren alde. EAJko bost hautetsiek eta
-
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Saez de Urabain: «Bakarka eskalatzea asko gustatzen zait, sentsazio hobeak izaten ditut askotan» gunean duela 6 hilabete · Ikusi
Ordiziako Daltonak izeneko taldearen eskutik hasi zen eskalatzen Mikel Saez de Urabain (Ordizia, 1968). Ordiziako elizaren paretak izan zituen probaleku hasiera batean, gero Goierri inguruko eskalada guneak, handik Pirinioak, Alpeak… Gaur egun Euskal Herriko alpinistarik gorenenetakoa da, baina umiltasuna ikur hartuta. Barrena kultur etxean du saioa etzi, 19:30ean. Alaskako (AEB) Mount Hunter mendian udaberrian egindako eskaladari [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hamaika herritako, hamaika begiratu gunean duela 6 hilabete · Ikusi
Haren belaunaldiko jende gehienak bezalaxe, mendian hartu zuen Jorge Manrique ordiziarrak argazkilaritzarekiko zaletasuna. «Beti gustatu izan zait mendia, eta badakizu, gustuko gauza guztiei argazkia ateratzen nien. Izango dira 40 urte argazkiekin hasi nintzenetik». Gerora kanpora bidaiatzen hasi zen, eta mundu zabalera egindako hogei bat bidairen lagin xume batekin osatu du Begiradak… eta zerbait gehiago [...] -
Iñaki Gurrutxaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mansok erakusketa irekiko du bihar Altarte elkartean gunean duela 6 hilabete · Ikusi
Floren Manso ordiziarrak pintura erakusketa zabalduko du bihar Altamira auzoko Altarte elkartean. Inaugurazio ekitaldia ere egingo dute, 19:30ean. Mansoren lanak bihartik abenduaren 18ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera arratsaldez, eta asteburuetan goizez.
- Gehiago kargatu

