Imanol Magro
@imanolmagro active 1 week, 1 day ago-
Imanol Magro posted an update 1 week, 1 day ago Ikusi
Buruz buruko finalerako kantxako sarrerek 130 euro balio dute, iaz baino 20 euro gutxiago. Azken zazpi finaletatik seitan 150 balio izan dute, Xalaren urteko (2010ean, 100 euro) zalapartaren salbuespenarekin. Pilota finaletako sarreren prezioa jaitsi badaiteke, erregaiena eta Brent upelarena ere bai. Izan itxaropena.
-
Imanol Magro posted an update 2 weeks ago Ikusi
Donostian bada talde bat oso zail duena Txapeldunen Ligan parte hartzea… Lasai, Bera Bera baino ez da. Liga irabazi, eta hala ere komeri gorriak. Ekainaren 10erako ez badu babesle pribatu bat aurkitzen uko egin beharko dio jokatzeari. Realak izango ote du halako arazorik?
-
Imanol Magro posted an update 3 weeks ago Ikusi
Argi izpi bat Gipuzkoa Basketentzat. Burgosek, LEB ligatik igotako taldeak Teneriferen tokia erosi nahi du ACBn, eta Tenerifek bat egingo luke CB Canarias-ekin, Kanariar uharteetako beste taldearekin. Burgosek 700.000 euroren truke erosiko luke tokia, Tenerifek duen zorraren kopurua. Guzti honek, talde baten hutsunea utziko luke ACBn, eta Gipuzkoa…
-
Imanol Magro posted an update 4 weeks, 1 day ago Ikusi
Aspek bi eta hiru hilabeteko arteko zigorra jarriko dio Sebastian Gonzalezi. Tarte horretan ez du jokatuko, ezta kobratuko ere. Empresak aurki egin beharko luke publiko erabakia.
-
Imanol Magro posted an update 1 month ago Ikusi
Nola da posible? Hendaiako pilota jaialdia, bihar: Xala-Merino II.a / Ezkurdia-Zubieta+ Bengoetxea VI.a / Jaunarena=kantxako sarrera 20 euro. Etzi, Bilbon, Olaizola I.a-Albisu / Saralegi-Begino + Urrutikoetxea / Idoate=kantxako sarrera 30 euro. Bilboko pilotalekua askoz handiagoa dela kontuan hartuta… Partida bakoitzeko harmailen itxura…
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Bera Berako jokalariak badoaz. Isiltasuna nagusi Castroko Patxi Torre kiroldegian. Donostiako jatetxe batean elkarrekin afalduz ospatuko dute, eta luze joko die gauak. Jokalari askok bihar goizean belar hockeya ikustera joango direla hizt eman dute. Etzi etorriko dira Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
18-31 Bera Bera ligako txapeldun historian aurrenekoz!!!!
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
San Sebastian martxa hasi dute txarangakoek. Danborrada maiatzean.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
16-30, 55. min. Lanak ondo egin ditu Bera Berak.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
15-27, 50. min. Liga poltsikoan du Bera Berak. Carrerek, halere, haserre dirudi, partida ez da ona izaten ari.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
10-22, 42. min. Ez da ustekabekorik egongo. Eroso ari da orain Bera Bera.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Bera Bera 8-15 irabazten (35. min.), bigarren zatiak beste itxura bat du.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Hasi da bigarren zatia, Bera Bera 8-12 irabazten.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Atsedenaldian Castro 8; Bera Bera 11. Zoqby onena alde handiagatik, zortzi geldiketa egin ditu jokoan eta beste bi penalti gelditu. Uste baino gehiago ari dira sufritzen donostiarrak. Eider Rubiok, bere azken partidan, lau jaurtiketa huts egin ditu.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
5-9, 25. min. Arnas pixka bat hartu du Bera Berak.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
5-7, 21. min. Karrerek hutsartea eskatu behar izan du. Bera Bera gaizki ari da jokatzen, Zoqbyrengatik ez balitz…
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Kostata ari da Bera Bera zazpi-zazpiren aurka, halere etxekoak nekatzen direnean hautsiko da partida. 4-7, 20. min.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Penaltia gelditu du Zoqbyk, orain arte taldeko onena. 2-6, 17. min.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
Bi jaurtiketa huts egin ditu Eider Rubiok. Ikusle guztiek bere golen bat ospatu nahi dute.
-
Imanol Magro posted an update 1 month, 1 week ago Ikusi
10. min. Castro 2; Bera Bera 5. Hasi da aldea sumatzen. Bera Beraren defentsak Castro itotzen du eta gero kontra erasoak datoz. A zer nolako geldiketak egiten ari zen Zoqby!
- Load More

