Iker Vidal @ikervidal ?

Aktibo duela 1 urte, 6 hilabete
  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibilgailu elektriko berriak, hiri mantenurako gunean   duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi

    Koadro txikia Hiri mantenurako ibilgailu elektriko berriak aurkeztu ditu gaur goizean Errenteriako Udalak udaletxeko arkupetan. Lau ibilgailu berri dira eta eguneroko mantenu lanetarako erabiliko dituztela adierazi du Juan Carlos Merino alkateak. Errenteriako Udalak ekipamenduak berritzeko urtero egin ohi duen planaren baitan aurkeztu ditu lau ibilgailu elektriko berriak. Ibilgailu berri horiek egunean 100 kilometro egiteko prestatuta daude [...]

    • Abatarreko irudia
      GZZ Gipuzkoa Zero Zabor · Orain dela 1 urte, 4 hilabete

      Makilaje berdea zaborra ezkutatzeko. Ingurumena zaindu eta kutsadura gutxitu nahi badute, hobe dute hondakinak gaika biltzeko baliabideak jartzea beste herri batzuetan egiten ari diren bezala. Bide batez, Merinok zuzentzen duen San Marko mankomunitateak atez atekoari oztopak jartzeari utziko balio ere laguntza erreala emango lioke ingurumena ez kaltetzeko ahaleginari. Gainerako guztia esan bezala makilaje hutsa da, hauteskundeetan kudeaketa postuak berreskuratzeko inbertsioa besterik ez.

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du 400dik gora pertsonek eman dute izena herriko San Silbestre lasterketarako gunean   duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi

    EAT Errenteriako Atletismo Taldeak herenegun emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuen dagoeneko 400dik gora lagunek eman dutela izena urteko azken egunean herrian egingo duten San Silbestre lasterketan parte hartzeko. Hori helduen probari dagokionez; izan ere, 500dik gora pertsonek eman dute izena baita txikien mailan aritzeko ere. Lasterketa egunean ezingo da izen ematerik egin. Hilaren 30a bitarte egongo

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki, abesti sariketako onenak gunean   duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi

    Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak. Arratsaldean helduen mailako txapelketa jokatu zuten. Bertan, sei abesbatza aritu ziren lehian eta epaimahaiaren iritziz, Josetxo Oliveriren zuzendaritzapean aritu zen Garrintzi abesbatza izan zen onena. Badator Eguna eta Dilin Dilin [...]

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du San Silvestre lasterketan parte hartzeko izena eman daiteke gunean   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Urtearen azken egunean urteroko San Silvestre lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretako kaleetan eta antolakuntzatik jakinarazi dute bertan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dagela. Hilaren 30a bitarte egongo da izean emateko aukera. Horretarako, http://www.atleticorenteria.com eta http://www.herrikrossa.com web orrialdeetan egin beharko da. Herrian bertan, Susperregi kirol dendan eta Pelukasen kisokoan ere izena emateko aukera egongo da eta Donostian, berriz, [...]

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orratx Ttiki antzerki taldearen ‘Azkeneko Basoa’, bihar, Niessenen gunean   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Euskara Eskolatik Kalera egitasmoaren baitan, Orratx Ttiki antzerki taldeak, Azkeneko basoa bere azken lana eskainiko du bihar, 17:30etik aurrera Errenteria Hiria Kulturgunean. Antzerkia ikusteko sarrerak euro bat balio du eta bihar horiek erosteko aukera egongo da saioa hasi baino ordubete lehenagotik. Sinopsia Egungo bizimoduak ekosistema arriskuan zein erraz jartzen duen adierazi nahi du Azkeneko basoa  [...]

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal Musika Bandaren eta Andra Mariren kontzertua bihar Fatiman gunean   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Santa Zezilia zikloaren harira, kontzertua egingo dute bihar, 20:30ean,  Fatimako Andra Mariren parrokian Udal Musika Bandak eta Andra Mari Abesbatzak.

    Biharko kontzertuak bi zati izango ditu. Alde batetik, Carlos Rodriguez Albisturren zuzendaritzapean Musika Bandak joko du. Kontzertuaren bigarren zatian, berriz, Andra Mari Abesbatza batuko zaio Musika Bandari.

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak emaitza bikainekin hasi du urtea gunean   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak (OIKE) gogor eta gogotsu hasi du aurtengo denboraldi berria. Jardunaldi bakarra egin dute oraingoz, baina igerilariek emaitza bikainak eskuratu dituzte. Joan den astean Getxon egindako proban, Amaia Caballero igerilariak, esaterako, 50 tximeleta proban parte hartu zuen eta 15 urtekoen artean Gipuzkoako marka berria ezarri zuen, 30’04 denborarekin. Igerilekua itxita Denboraldiko bigarren [...]

  • Iker Vidal-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarrerako eskaera egin du gunean   duela 1 urte, 6 hilabete · Ikusi

    Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean. “Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen

  • Iker Vidal-(e)k bat egin du AbatarraFutbolsofatzen gaiarekin   duela 1 urte, 6 hilabete · Ikusi

  • Iker Vidal erabiltzaile erregistratu bat da orain   duela 1 urte, 6 hilabete · Ikusi