-
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal jardunaldiak egingo ditu ezker abertzaleak larunbatean gunean duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
Maiatzaren 22an izango diren Udal eta Foru hauteskundeen harira, Ezker Abertzaleak Herri Programa osatzeko ekimena jarri zuen martxan otsailaren 14an. 2011 Herri Programa zure ahotsa gure hitza kanpainaren bidez “herritarren ekarpenak, guztien ahotsa jaso izan nahi dugu, guztion artean herri programa osatu ahal izateko” azaldu dute. Herritarren ekarpenak jasotzeko epea, martxoaren 4an amaitu zen “eta
-
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ereintzaren azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak gunean duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
Urtero bezala, Ereintza elkarteak antolatutako azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak. Herriko kaleetan barrena desfilea egin ondoren, arratsaldeko zortzietan izango da Herriko Enparantzan ekitaldi nagusia. Aurtengoan, baina, ez da bakarrik helduko Ereintzaren azeri-dantza, Errenteria Musikaleko euskal dantza, txistu, trikitixa eta pandero ikasleek ere estreinakoz egingo dutelako dantza mota hori. Azken horiek, 19:00etatik aurrera egingo dute emanaldia [...] -
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Juan Zelaia musika beka deitu du Eresbilek, bosgarrenez gunean duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Musika Beka deitu du bosgarrenez, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Juan Zelaia bekaren helburua, musika ikerketetan euskara bultzatzea da. Horretarako, 9000 euroko dirulaguntza jasoko du beka eskuratzen duenak bere proiektua gauzatu ahal izateko. Bekarako proiektuak, maiatzaren 9 arte aurkeztu ahalko dituzte interesadunek eta hilabete horretan bertan, hautatuko [...]
-
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna, Korrikaren eskutik gunean duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
Korrika Kulturalak antolatuta, Hura ez da lekua ikuskizuna estreinatuko dute bihar Errenteria Hiria Kulturgunean. Metrokuadroka Sormen Laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu aipatu ikuskizunean, eta Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokiaren gainean. Asier Sarasolak eta Oier Guillanek landuko dute poesia; Ander Fernandezek, musika; IdoiaBeratarbidek, pintura; [...] -
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakin uren bide ezkutua, agerian gunean duela 1 urte, 3 hilabete · Ikusi
Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek ezagutzen ez [...] -
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ezker abertzaleak alkatetzara iristea du helburu gunean duela 1 urte, 3 hilabete · Ikusi
Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeei begira, ekimen berria abiatuko du ezker abertzaleak, 2011 Herri Programa, zure ahotsa gure hitza , hain zuzen ere. Ekimenaren bidez, herri programa egiteko «Oreretar guztien ahotsa» jaso nahi dutela azaldu zuten atzo egindako agerraldian ezker abertzaleko ordezkariek. Izan ere, “oreretarron ahotsa gure hitza bilakatu nahi dugu” esan dute. Ekimen berria aurkeztearekin [...] -
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bigarren gerrikoa erabiltzen ez dutenek bidesaria ez ordaintzeko eskaera, bertan behera gunean duela 1 urte, 3 hilabete · Ikusi
Bigarren gerrikoa erabiltzen ez dutenek, Oiartzungo bidesaria ordaindu behar ez dezaten neurriak hartzeko mozioa aurkeztu zuen ezker abertzaleak.Batetik, Foru Aldundiari egoera horrekin amaitzeko eskatzen zuten mozioan ezker abertzaleko zinegotziek, eta ahalik eta azkarren exekutatzeko, bestetik. Izan ere, “errepide berria erabili gabe, Donostiatik datozen eta herri ekialdean bizi diren bizilagunek, Agustina eta Fanderia auzoetakoak kasu, Oiartzungo
-
Ikerne Zarate-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kanpaina berria abiatu du Iratzarri gazte erakundeak gunean duela 1 urte, 3 hilabete · Ikusi
Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagutzeko azken hilabeteetan asanbladak eta eztabaidak sortu dituztela azaldu dute Aralarko gazte erakundeko kideek. Hego Euskal Herrian egingo duten kanpainan, bakean bizitzeko eskubidea; feminismoa; arrazismoaren
-
Ikerne Zarate erabiltzaile erregistratu bat da orain duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi

