Iker Aranburu @ikeraranburu ?
Aktibo duela 58 minutu
"Europako Batzordeko bozeramaile batek ukatu egin du aurretik komisario batek esandakoa: EB eta Europako Banku Zentrala aztertzen ari direla zer gertatuko litzatekeen Greziak euroa utziko balu. Ukazioak ukazio, zaila da sinistea erakunde horiek ez dutela neurririk prestatu halako eszenario baterako." · Ikusi
-
Jon Ordoñez-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 6 hilabete, 2 aste · Ikusi
Tira, inguruan galdera atera da eta hona hemen ere: Grezia eurotik ateratzen bada zer gertatuko da Greziak egindako euro txanponekin, balioko al dute? @josebabarandi @ikeraranburu @jakesgoikoetxea @mgarate01 @aitzi


nire ustez, herrialde batek euroa lagatzea legez ere ez dago aurrikusia eta, beraz, presaka eta urduri, zer erabaki beharko lukete?
txanponei balioa aitortu edo, epe batean, aldatzeko aukera eman. ez dago besterik.
eta bileteak, eurogune osoan berberak direnez… Greziako banku guztiek porrot egingo lukete, greziarrek euro bileteak hartzen saiatuko liratekelako. corralitoa, beraz, saihestezina izango litzateke Grezian. eta kontuz, kutsatze arriskua ere badago eta.
nolanahi ere, txanponen arazoa, huskeria da beste guztiarekin konparatuta. diru guztiz gehiena, gaur egun, ez da fisikoa, elektronikoa baino.