Iker Aranburu @ikeraranburu ?

Aktibo duela 57 minutu
"Europako Batzordeko bozeramaile batek ukatu egin du aurretik komisario batek esandakoa: EB eta Europako Banku Zentrala aztertzen ari direla zer gertatuko litzatekeen Greziak euroa utziko balu. Ukazioak ukazio, zaila da sinistea erakunde horiek ez dutela neurririk prestatu halako eszenario baterako." · Ikusi
  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 20 ordu, 57 minutu ·   updated 10 ordu, 4 minutu ago · Ikusi

    EBZk Espainiako zorraren interesa mugatzeko ahaleginik egiten ez badu (zorra erostearen bidez), likidezia arazoa dena kaudimen arazo bihurtuko da. Azken enkantean izandako interesen igoerak bakarrik 50 milioiren gainkostua eragin zion Espainiako Altxorrari. Greziako hauteskundeei begira soilik ez dira bada egongo…

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 10 ordu, 4 minutu

      Etorkizun laburrak beldurra ematen du, mehatxuak baino ez daude: korralitoa, eurotik ateratzea, langabezia, estagflazioa… Normalean, guzti horren berri berandu heltzen zaigu eta gainera inork ez digu irtenbiderik ematen. Zergatik ez aholkatu hartu ditzakegun aukeren artean?
      - Hendaiara jo, K/K bat ireki eta aurrezki guztiak bertara eroan
      - Ahalik eta diru metaliko gehien gorde
      - Atzerriko enpresen akzioak erosi
      - …

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi

    Pare bat egia gordin esan ditu EAJ-PNVk azken bi egunetan Bilbao eta Urkulluren ahotik: bata, euskal instituzioei eta enpresei kalte egin diela Espainia markak finantziazioa lortzeko garaian eta, bestea, de facto interbentziopean dagoela Espainia.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 hilabete ·   updated 1 hilabete ago · Ikusi

    Nafarroaraino iritsiko den harimuturtxo bat ere badu Repsol-YPFren aferak. Bihar enpresaren akzioak danbatekoa izango du ziurrenik, gaur New Yorken ikusi bezala; petrolio enpresaren %10etik gora duen Caixabankek ere igarriko dio, noski, ehunka milioi batzuren balioa behintzat galdutzat jo daitekelako. Eta, finean, Banca Civicaren 8 akzioko Caixaren 5 eskaini dizkieten aldetik, Nafarroako kutxa zenaren merkatu balioak [...]

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 1 hilabete

      Argentinako gobernuak txapo! Espainiar konpainiak hego-amerikan zehar egiten ari diren usurpazioa geratzeko aurreapausua. Hurrengo muturrekoa Telefonikari?

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Narcís Serra politikari ezaguna buru izan zuen CatalunyaCaixa saltzeko asmotan dabil Espainiako estatua. Kutxabank aipatzen da interesa duten erakundeen artean. Biek ala biek antzeko tamaina dute, 70.000 milioi euro. Mario Fernandezek aipatu zuen tamainaren bikoizketa izango litzateke, enkantean bereganatuko balu noski.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 3 aste ·   updated 2 hilabete, 3 aste ago · Ikusi

    Gipuzkoan modu ”autoritarioagoan” ezarri ote da atez atekoa, adibidez, AHT baino? edo Bizkaian Super Sur edo Zabalgarbi baino? Politikan ondorio ekonomikoak dituzten erabakiak hartzen dira. Eta erabakiak hartzen dituenak egiten ditu akatsak beti ere. Une jakin batean erabakirik ez hartzeak ere, gainera, baditu ondorioak. Amazonian, Fukushiman, CEOEk aipaturiko Laponian edo hemen. Zaborraren atez ateko apustua [...]

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 2 hilabete, 3 aste

      Guztiz ados. Baieztatuko nuke atez atekoak ez duela inongo ondorio atzeraezinik sortzen. Ea Bizkaian noiz hasten garen atez atekoarekin

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Nafarroako Kutxa barne hartzen duen Banca Civicak lan erregulazio dosierra planteatu die sindikatuei. Inork zalantzarik bazuen, finantza sektorearen errekonbertsio premia gordina mahaigaineratua.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Gobernuek, zorraz gain, akzioak jaulki beharko lituzkete. Txantxa dirudi, baina hala proposatu du Yale unibertsitateko Robert Schiller irakasleak, Harvard Business Review aldizkarian. BPGren araberako dibidenduak ordainduko lituzkete akziook eta, hartara, krisia iristen denean estatuen zor ordaina automatikoki murriztuko litzateke, dibidenduok finantza kostua bailirateke. Interesgarria.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 3 hilabete ·   updated 2 hilabete, 4 aste ago · Ikusi

    Arriola sailburuak dio AHTren ”errentagarritasun ekonomikoa” ez dagoela zalantzan jartzerik. Baina bere sailak eskaintzen duen informazioaren arabera ere, egia esan, ez dago baieztatzerik ere. Sartu euskalyvasca web orrian eta datu bila hasita, Diario Vascon argitaratutako 12 orrialdeko gehigarri bat dago ”Estudios y publicaciones” atalean eta baita eskuorri ponpoxo bat ere. Datuak gutxi: 47.000 joanetorri egiten [...]

  • Jon Ordoñez-(e)k AbatarraKonponbideari begira gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 3 hilabete · Ikusi

    BerriaTaldeko langileen bilkura Andoainen, Inaxio Otaño lankidearekiko elkartasunez, Atxilotuak askatu lelopean
    http://youtu.be/RaP1kFDR-HA

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Duela gutxi Banco Guipuzcoano bereganatu zuen Sabadell bankuak, sagar ustel itxura duen CAM aurrezki kutxa ere bereganatu du orain. Hori bai, aurrezle txikien gordailuak bermatzeko osatzen den funtsak, FGD delakoak, 5.249 milioiren zuloak estaliko dizkio berau bereganatzeko. Alakanteko aurrezki kutxa horren zuzendaritzaren soldata eta besteako gehiegikeriak nabarmendu diren arren, handiena erakundean bertan sortu duten zuloa [...]

  • Lander Arretxea-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Gaurko Paisen: Los túneles de Artxanda costarán a los vizcaínos 9.315 euros al día en 2012. Los 15.500 vehículos diarios que los utilizan suponen la mitad de lo que se previó.
    Eta kontua da, inork kalkulatu ote duen horixe bera Supersur delakoarentzat edo AHTrentzat… Itxura guztien arabera, zulo gehigarriak izango baitira tunelez gain.

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 4 hilabete, 3 aste

      Horrelako azpiegiturekin injustizia sozial ikaragarria egiten da, kalte ekologiko itzelaz gain, pobreenek finantziatzen baidituzte soilik aberatsek erabiliko dituzten azpiegiturak

  • Gorka Bikuña-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Islandiaren inbiditan somatzen ditut hainbat. Zorrik atzerriko herriei ordaindu ez, banka nazionalizatu, bankari ustelak kartzelaratu eta konstituzio berri bat idatzi dutela. gutxi gora behera, horixe aldarrikapena. besteok ere, horixe egin beharko genukela. nago, 300 mila lagun eskaseko herrialde urrun eta hotz batek egin dezaken bidea, ez dela baliagarria milioika batzuk dituen Euroguneko kide batentzat. alde [...]

  • har hitza-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 5 hilabete, 3 aste · Ikusi

  • Izar Mendiguren-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 5 hilabete, 3 aste · Ikusi

  • Jon Olano-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 6 hilabete · Ikusi

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Finantza merkatuak ase ezinak direla diotenek arrazoi: Espainia, Italia, Belgika edota Frantzia… Alemania ez beste guztia periferia da honezkero.

  • iñaki kasares-(e)k bat egin du AbatarraKonponbideari begira gaiarekin   duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Italiako Unicredit bankuak 7.500 euroren kapital hedatzearen berri eman du, ez ohiko galerei aurre egiteko. datozen 5 urteetan 5.000 lagun kaleratzea ere aurrikusten du. estatua estu dabilenean, finantza sektorea ere larritzen den erakusgarri.

  • Gehiago kargatu