Iker Aranburu @ikeraranburu ?
Aktibo duela 56 minutu-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 egunak, 4 ordu · Ikusi
Europako Batzordeko bozeramaile batek ukatu egin du aurretik komisario batek esandakoa: EB eta Europako Banku Zentrala aztertzen ari direla zer gertatuko litzatekeen Greziak euroa utziko balu. Ukazioak ukazio, zaila da sinistea erakunde horiek ez dutela neurririk prestatu halako eszenario baterako.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 egunak, 4 ordu · Ikusi
Erabaki esanguratsu bakarra Gardentasun Legearen aurreproiektua onartu duela da, duela hilabete pare bat aurreratutakoa. Legeak behartu egingo ditu agintari publikoak dirua zertan gastatzen duten modu garbian jakinaraztea, eta debekatu egiten die fakturak kaxoian gordetzea haien ordezkoek paga ditzaten. Defizit publikoaren muga ez betetzea ere delitutzat jotzen du, eta sei urte arteko inhabilitazioa ere ekar dezake.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 egunak, 4 ordu · Ikusi
Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
PPk Espainiako Bankuaren kontrol ezari egotzi dio Bankiaren egoera. Espainiako Gobernuak, ordea, ez du oraingoz Miguel Angel Fernandez Ordoñezen burua eskatuko, besteak beste, aste gutxi geratzen zaizkiolako karguan. Haren aldeko hitzik ez du egin, ordea, Soraya Saenz de Santamaria bozeramaileak.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Bruselaren oharrei garrantzia kendu die Guindosek, azken asteotan hartutako neurriak hartzen ez dituelako. Hortaz, defizita %5,3an utziko diotela nabarmendu du, eta ez dela Bruselak dioen %6,4ra iritsiko.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Rodrigo Ratoren dimisioa haren erabaki pertsonala izan zela dio Guindosek. Horrek ez du esan nahi presiorik egin ez ziotenik
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
”Egoerari buruzko pertzepzioa egoera bera baino okerrago da”, ziurtatu du Guindosek. Hau da, Espainiako finantza merkatua ez dagoela nazioarteko hedabideek edo erakundeek diotena bezain txarra.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Hiru galdera sortzen ditu Guindosen agerraldiak: zer gertatuko da orain bankuei utziko zaien dirua itzultzeko gai ez direnekin? Merkatuek nahikotzat joko dute? Etxebizitza asko merke saltzea eragingo al du?
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Beste aldaketa bat: finantza erakundeek sozietate batean bildu beharko dituzte beren lur zorua, eraikitzen ari diren etxeak eta saldu ezinik dabiltzanak. Hau da, banku txar bakarra beharrean, dozena eta erdi izango direla.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
”Epe luzean errentagarria izango da Altxorrarentzat eta zergadunentzat”, dio Guindosek.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Dirua aurtengo irabazietatik atera beharko dute bankuek. Horrek ekarriko du askok galerak izatea urtearen amaieran. Horiei laguntzeko diru publiko gehiago jartzeko prest dago Espainiako Gobernua. ”Ez da laguntza publikoa”, azaltzen ari da Guindos, maileguak direlako eta merkatukoak baino interes tasa handiagoak eskatuko zaizkielako. %10ekoa, zehaztu du Guindosek.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Kutxabankek eta Euskadiko Kutxak ere dirutza gorde beharko dute arau berria betetzeko. Kutxabankek behintzat dagoeneko eginda ditu otsaileko dekretuak exijitzen zizkion hornidurak: 650 milioi inguru.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Aldaketa nagusia ”hornidura generikoei” dagokie. Hau da, ustez arazorik ez duten etxegintzako aktiboetan izan daitezken galerak estaltzeko balio dutenak. Otsaileko dekretuarekin aktibo ez arriskutsu horien %7 estalita izan behar zituzten bankuek. Orain askoz gehiago eskatuko die, ”zalantza guztiak uxatzeko”: %30. 2012 bukatu arte egin beharko dute. 30.000 milioi gehiago baztertu beharko dituztela.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Aurreratutakoa: bi erakunde arduratuko dira bankuen maileguak begiratzeaz eta haien benetako balioa neurtzeaz.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Orain hastera doa Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Bankuek askoz diru gehiago baztertu behar dutela esango du, bankuen egoerari buruzko zalantzak uxatze aldera
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Ana Pastor Sustapen ministroa alokairuzko etxebizitza kopurua handitzeko neurri batzuk iragartzen ari da. Helburuen artean daude ”hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzea”, eta ”langileen mugikortasuna erraztea”.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Hasi da Espainiako Ministroen Kontseilu osteko bilera. Lehen neurria: bankuek dituzten etxegintzako aktiboen benetako balioa neurtzeko eskatuko diete erakunde independenteei. Merkatuak eta Europako Batasuneko beste bazkideak ere ez dira fio bankuek ematen dieten balioaz, eta horri leporatzen diote haiei buruzko kezka egotea.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Europako Batzordeak uste du Espainiak ez dituela 2012an eta 2013an zituen defizit helburuak beteko. Madrilek %5,3ko defizita agindu du, eta Bruselak %6,4koa iragarri du. Olli Rehn komisarioak ez du argi esan beste urtebete emango ote dioten Espainiari %3ko helburua lortzeko, baina eskatuz gero (eta neurri gogorragoak indarrean jarriz gero) hala egingo duela uste da.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
UPNren eta PSNren arteko negoziazioak ”bikain” doazela esan du Yolanda Barcinak, bileratik eten eta Parlamentura iritsi denean. Ez dira hain ongi joango baldin eta bi asteko negoziazioen ondorean artean ez badute erabaki nondik atera nahi dituzten 54 milioi euro.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Burtsak ixteko ordubete falta dela, Bankiaren nazionalizazioa nola izan daitekeen aurreratzen ari dira: antza, FROB funts publikoak emandako 4.500 milioiko maileguak kapital bihurtuko dituzte, eta horrela Estatuak hartuko du bankuaren kontrola. Teorian, diru gehiago jarri gabe. Oraingoz, noski. Jose Ignacio Goirigolzarri BFA-Bankiako presidente berriak eskatu du ofizialki nazionalizazioa, kargua hartu eta berehala.
- Gehiago kargatu

