-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean duela 3 egunak, 17 ordu · Ikusi
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean duela 3 egunak, 17 ordu · Ikusi
Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean duela 3 egunak, 18 ordu · Ikusi
Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berrobiko kultur asteak ikuspegi zabalarekin begiratuko dio munduari gunean duela 3 egunak, 18 ordu · Ikusi
Bihar hasi eta hilaren 25era arte Mundua Berrobin eta Berrobi Munduan izenburupean, kultur jarduera ugari izango dira Berrobin. Kirola, musika, azoka, dantza, gaztetxoentzako jokoak, hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak… denetarik izango da XXII. Kultur Astearen barruan. Bada, dena den, nabarmentzeko ekitaldi bat, udaletik azaldu dutenez, etzi, igandean izango den azoka. Bertan, goiz osoan zehar, berrobitarren produktuak izango [...] -
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoa zero zabor taldearen hitzaldia, Ibarran gunean duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi
Ibarra Zero Zabor taldeak antolatuta, Gipuzkoa zero zabor hitzaldi ematen ari da Ibarrako kultur etxean. 70 bat lagun elkartu dira hondakin bilketaren inguruko informazioa jaso asmoz. Gaikako bilketaren inguruko zalantzak argitzeko aukera dute.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Futbol jokalari izateari uztean egin nahi nuena bete dut entrenatzaile lanetan» gunean duela 5 egunak, 4 ordu · Ikusi
Zigor Aranalde Futbol entrenatzailea Futbol jokalari izateari utzi zion duela bi denboraldi Zigor Aranaldek (Ibarra, 1973). Espainiako ligan jokatu du, eta baita Ingalaterran ere. Orain, zelaitik aulkirako pausoa eman du. Bigarren B mailan dagoen Albacete taldearen bigarren entrenatzailea da. Nolatan Albacete taldearen bigarren entrenatzaile? Pasa den urtean Ingalaterran aritu nintzen futbol idazkari moduan lanean. Liga irabaziz [...] -
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Futbol jokalari izateari uztean egin nahi nuena bete dut entrenatzaile lanetan» gunean duela 6 egunak, 1 ordu · Ikusi
Zigor Aranalde futbol entrenatzaileari eginiko elkarrizketaren aurrerapena: Futbol jokalari izateari utzi zion duela bi denboraldi Zigor Aranaldek (Ibarra, 1973). Espainiako ligan jokatu du, eta baita Ingalaterran ere. Orain, zelaitik aulkirako pausoa eman du. Bigarren B mailan dagoen Albacete taldearen bigarren entrenatzailea da. Nolatan Albacete taldearen bigarren entrenatzaile? Pasa den urtean Ingalaterran aritu nintzen futbol idazkari moduan [...]
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako Udalak atez ateko hondakin bilketaren aldeko apustua egin du gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Ibarrako Udalak hondakinekin gaur egun dagoen “arazoa” konpontze aldera, “emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa” hartu duela azaldu du gaur eguerdian, prentsaurrean. “Sistema hori atez ateko bilketa da, %80ko birziklatze maila lorzen ari den sistema bakarra”, azaldu dute udal arduradunek. “Ibarra ere zero zabor norabidean jarri nahi dugu, pausu txiki batekin
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elduain herria zeharkatuz gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Ibarratik Berastegira doan errepidea jarraitzen baldin badugu, bidearen erdian Elduainekin egiten dugu topo. Herri sarreran, autobus geltoki bat dago, eta bertatik hasiko dugu txangoa. Ibilaldia kasu honetan itzulia denez, irteera eta amaiera puntua herri sarreran kokatuko ditugu. Herri gunetik Sales baserrirako joan-etorria laburra eta erraza da: bizikletan 10 minutu, korrika 15 eta oinez ordu erdi.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Eguraldiak eragin handia izango du ibilaldian» gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Izaskun Jauregi, Mendizalea Urte osoan zehar mendian ibiltzen da Izaskun Jauregi (Gaztelu, 1961), baina XIV Orduak bezalako ibilaldi luzerik sekula ez duela egin dio. Datorren maiatzaren 27an, eguraldiari begira hasiko du proba. Aurtengo XIV Orduak prestatzen hasia omen zara jada. Lehen aldia al da? Bai, bai, lehen aldia da aurtengoa. Eta nolatan erabaki zenuen ibilaldian parte hartzea? [...] -
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arau berriztatzaileen tramitazioa eten du udalak prozesu berri bati ekiteko gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Aurreko legealdian pil-pilean egon zen gaietako bat izan zen, eta, badirudi, berriro ere garrantzia hartuko duela, izan ere, Udalak egin duen azken osoko bilkuran, Ibarrako hirigintzako plan orokorraren behin betiko onarpena lortzeko prozedura geldiarazi dute. Ibarrako Udalak prozesu parte hartzaile bati ekin nahi dio orain, «nolako herria eraiki nahi dugun denen artean erabakitzeko». Egun indarrean
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Uraren kudeaketaren inguruko bilkura gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Uraren kudeaketaren inguruko batzarra egingo dute ostiralean, hilaren 11n, 20:30etik aurrera, eskolako ganbaran. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Urak-eko Iñigo Elosegi izango da bertan, eta Berastegiko egoeraz eta emango diren aldaketen inguruan azalpenak emango ditu. Berastegiko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bilerara, eta «gaiak herrian duen garrantzia dela eta», ahalik eta jende gehien elkartzea espero du.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Probak kilometro ugari ditu, baina ez da oso gogorra; ez da etsi behar» gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Manuel Goikoetxeaundia, Mendizalea Iraupen luzeko ibilaldi ugari egindakoa da Lizartzan jaiotako Manuel Goikoetxeaundia. Bere 73 urterekin, XIV Orduak 6-7 aldiz eginak ditu. Berarentzat probak ez du zailtasun handiegirik, «laua baita». Kilometro ugari dituela aitortzen du, baina, ez dela etsi behar dio. Ezin esan berria zarenik iraupen luzeko ibilaldietan. 6 edo 7 aldiz egin dut XIV Orduen [...]
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Festa batzordearen bilkura, udaletxean gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Festa batzordearen bilkura izango da bihar, hilak 10, San Bartolome jaiak antolatzeari ekiteko. 19:30ean hasiko da bilera, Ibarrako udaletxeko batzar aretoan.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bazkari herrikoia, jolasak eta kontzertuak izango dira larunbateko Subegi egunean gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Ibarrako Subegi kultur elkartearen inguruan mugitzen diren hainbat taldek antolatuta, Subegi eguna izango da larunbat honetan. Aurten egingo ez den Ibarrako Garagardo Festaren hutsunea bete nahi du Subegi egunak, «haurrentzat nahiz helduentzat, eta herritar guztiei irekia den egitarauarekin». Garagardo Festak utzitako lekua betetzeko, hainbat ideia zituzten antolatzaileek, baina azkenean Subegi eguna aukeratu zuten. «Garagardo Festa
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berastegiko bi mendi probak «arrakastatsuak» gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Berastegi inguruak mendizalez bete ziren herenegun. Batetik, Basurde elkarteak antolatuta, XX. Ibilaldi Neurtua egin zuten, eta bestetik, Berastegiko elkarteak gaztetxo eta gurasoentzat mendi ibilaldi laburragoa egin zuen. Bateko zein besteko antolatzaileak «oso gustura» agertu dira bi probek izan duten harrerarekin, «esperotako aurreikuspenak bete direlako». Basurde elkartearen proban 288 mendizalek hartu zuten parte. Eguraldiak lagundu [...] -
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orexarrak festarako gogoz gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Jaien bigarren eguna dute gaur Orexan. Jolasen Munduak antolatuta, jolas ugarirekin gozatu dute herriko gaztetxoek, eta ondoren askaria hartu dute. Herriko batukadak jarriko du jai giroa gero, eta ondoren, afaltzeko bilduko dira herritarrak. Gauean, Ingo al deu eta DJ Bullek jarriko dute parrandarako erritmoa.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Festa Batzordea hilaren 10era atzeratu dute gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
San Bartolome jaiak antolatzen hasteko Festa Batzordea egitekoa ziren gaur, baina maiatzaren 10era atzeratu dutela jakinarazi dute. 19:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du San Isidro eguna ospatuko durte hilaren 15ean gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
San Isidro eguna ospatuko dute Berastegin maiatzaren 15ean. Prozesioa egingo dute eguerdian, eta mezaren ostean, bazkaria egingo dute Kakonen. Ondoren, trikitixaz gozatu ahalko da. Bazkarian izena emateko 25 euro ordaindu beharko da, maiatzaren 10a baino lehen, Gaztainondo elkartean, edota 943 68 32 64 telefono zenbakira deituta.
-
Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritarren mugikortasuna ezagutzeko bilera gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Datorren astelehenean, hilaren 7an, herritarren mugikortasunaren inguruan bilera izango da Leaburuko Udalak deituta. Udaletxean egingo dute 20:00etatik aurrera, eta herritar guztiei egiten zaie bertan parte hartzeko eskaera. Izan ere, leaburuarrek autobusa eta beste garraiobideak erabiltzeko dituzten joerak eta hauen ordutegiak ezagutu nahi dituzte, «zerbitzuak hobetze aldera». Herritar oro, baina bereziki haur eta gaztetxoen gurasoak deitu
- Gehiago kargatu

