Honi buruz

Berriketan.info informazioaren sare sozial euskalduna

Zer da?
Berriketan.info informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratuko duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek….) profil propioa izango du, eta profil hori automatikoki Twitter-eko eta Facebook-eko norbere profilarekin lotzeko aukera egongo da.

Gailu mugikorretan erabiltzeko ere prestatuta dago berriketan.info komunitatea. Informazioa edozein tokitatik jarraitu eta sortu ahal izateko aukera gero eta handiagoa da, behar honi ere erantzun nahi dio proiektuak.

Teknikoki, Berriketan.info orokorrean WordPress 3.0, Buddypress, Pluginen, Txantiloien, lokalizazioen eta garapen propioen konbinazioarekin eraikitako plataforma da. Oinarrizko WordPressaz gain hainbat tresna eta baldintza betetzen ditu. Horretarako, hainbat plugin eta gehigarri gehitu zaizkio. Software libreko komunitateari eta bertan dihardutenei esker era honetako proiektuak egingarriak dira. Etorkizunean ere horrela izateko, erabilitako tresna hauek guztiak euskal komunitatearen esku jarriko ditu proiektuak, hurrengo asteetan.

Interneten informazioa kontsumitzeko modua aldatu egin da, hori begi bistakoa da. Etengabe ari da aldatzen. Gaur egun, gero eta gehiago dira informazioaren kontsumoa Twitter, Tuenti edota Facebook bidez abiatzen dutenak. Euskaldunok ere, euskal komunikazio eremuak ere hor kokatu behar duelako sortu dugu berriketan.info plataforma.

Helburuak

  • Helburuak, nagusiki eta laburbilduz, bi puntutan laburbildu ditzakegu:
    Eduki-sortzailearen eta hartzailearen arteko harremanak ireki. Gaur egungo kazetaritzak behar-beharrezkoa du hartzailearekin hartu-emana izatea, albistearen beraren sorreratik hasita. Komunitate honen helburuetako bat da euskaraz diharduten kazetariek, herri-kazetariek, adituek, herritarrek… hartzailearekin euskaraz hartu-emana izateko plataforma bat izatea.
  • Bestetik, eta informazioaren kontsumoan ematen ari den aldaketarekin lotuta, komunitate honen helburua da euskaraz sortzen den eduki hori (herri-atariak, webgune informatiboak, blogak….) zabaltzea, sustatzea.

Ezaugarriak

  1. Plataformako erabiltzaile bakoitzak profil propioa izango du. Profil horrek berarekin kontaktuan jartzeko era adierazteko balio dezake. Kazetarien kasuan adibidez hau izango da pertsona horren profil nagusia.
  2. Plataforma barneko komunikaziorako tresna. Tresna honen bidez plataforma barnean dauden erabiltzaileen arteko komunikazio pribatua ere egin daiteke. Barne mezularitza honen bidez idazten diren mezuak ez dira publikoak izango.
  3. Sarearen barnean intereseko pertsonak direnak jarraitzeko aukera egongo da.
  4. Momentu batean interes amankomunak dituzten pertsonak aurkitu eta taldeetan antolatzeko aukera ere egon daiteke. Talde hauek beren pribatutasun politika propioak izango dituztelarik.
  5. Erabiltzaile batek bere informazio motzak publikatzeko eta besteek erantzuteko duten tokia. Facebook-eko horma antzekoa, baina Twitterreko formatu motzean.
  6. Gertakari segida baten moduan pertsona batek plataforma barruan egindakoa zehazten duen jarduna adierazten du. Zerrenda horretan pertsonak blogean, harian, taldeetan… egindako gauza publikoak agertuko dira.