Gurutze Izagirre @gurutze ?

Aktibo duela 3 egunak, 19 ordu
"Gaur ere ezin krisiari ihes egin. 2.000 langile publiko kaleratuko dituzte Nafarroan. Gai nagusia da azalean, eta lehen orrietan, murrizketekin lotuta. Argazkia Frantziako lehen gobernu parekideari eman diogu. Eta bi erreportai nabarmentzeko: diruaren ezkutaleku berria: artea. Eta euskal presoen senideekin [...]" · Ikusi
  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 egunak, 19 ordu · Ikusi

    Gaur ere ezin krisiari ihes egin. 2.000 langile publiko kaleratuko dituzte Nafarroan. Gai nagusia da azalean, eta lehen orrietan, murrizketekin lotuta. Argazkia Frantziako lehen gobernu parekideari eman diogu. Eta bi erreportai nabarmentzeko: diruaren ezkutaleku berria: artea. Eta euskal presoen senideekin egindakoa bestea: Beldurrak atzera eragiten ez duen bidaia. Astebururo milaka kilometro egin behar izan arren, [...]

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 egunak, 20 ordu · Ikusi

    ETAren agiria, eta harek eragin dituen erreakzioak hartuko dute azaleko gai nagusia. Eta murrizketa eta krisiaren gaiak ia beste azal osoa: hezkuntza, EHU, Grezia…Bada arnasgunerako tarterik: Ibon Sarasolari elkarrizketa Euskadi Ikerketa Saria eman diotelako. Euskararen batasunaren aldeko belaunaldiari eskaini dio euskaltzainak saria.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 egunak, 20 ordu · Ikusi

    2.500 preso palestinarrek amaitu dute gose greba, akordioa lortu ostean. Azaleko gai nagusia egunkarian. Irudia, udaberriko koloreak Guggenheimera ekarri dituen artistari, David Hockneyri.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Nafarroan sindikatuek indarrak batu dituzte hezkuntzako neurriei erantzuteko. Azaleko gai nagusia da hori. Bi elkarrizketa ere ekarri ditugu azalera: Eva Salaberria Donostia 2016ko bulegoko
    zuzendari-kudeatzailearekin bata, Mikel Aranburu Realeko jokalariarekin bestea.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Otegi eta ’Bateragune auziko’ zigortuen erantzuna sententziari. Azaleko gai nagusia ’Berria’-n. Benito Lertxundiren diskoa plazan jarri denean, haren ibilbidea errepasatzeko, elkarrizketa egin dio Gorka Erostarbek. Europako zero zabor taldeak Donostian asteburuan jarri duen hitzorduaren xehetasunak Mikel Peruarenak egindako erreportai batean. Eta Herri Urratsi begira albiste eta iritziez gain, Hur Gorostiagak bidaltzen duen gogoeta: ”Ez baitago [...]

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Europako Ligako finaleko partida egunean ’Bateragune auziko’ epaia. Kasualitatea ote? Bi gai nagusi horiek azalean. Athletic eta epaia, alegia.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Egungo Jaurlaritzari zenbat geratzen zaion ez du argitu Lopezek… horrekin goaz azalean. Athleticeko jokalariak ekarri ditugu azalera, ikuskizun dagoenaren atarian. Halaber, azaleko gaia dugu 77ko Amnistiaren Legeak frankismoko krimenei egin zien estalki lana kontatzen duen erreportai zabala.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    Krisia gaur ere hizpide. Baina gobernu krisia, eta Jaurlaritzan. Irekitzeko gai nagusia. Hollande Frantziako presidente hautatu berriari irudi nagusia. Baina badugu besterik: olatu zuri-gorria Bukarestera, besteak beste, biharko ’Berria’-n

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Krisia hezkuntzan, krisiak hipoteketen ordainketetan eragin duena eta krisiak bereziki emakumea kolpatzen du lan esparruan. Azaleko gai nagusiak, besteren artean. Hauek gogoan hartuta, hona Argituz-ekoek iritzi sailean idatzi duten gogoetaren pasarte bat: manifestazio-askatasunerako eskubidearen aurka aritu ziren, baina isilik geratu nintzen, ez naizelako manifestazioetara joaten. Gero askatasunean sindikatzeko eskubidearen aurka aritu ziren, baina ez zitzaidan [...]

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi

    Zerga bilketen datuek ez dute itxura onik. Azaleko gai nagusia, biharko egunkarian. Argazkia Jaizkibel konpainiari, Emakunde saria jaso duen egunean jakinda Herrizaingo Sailak iaz ”arbitrarioki” aldatu ziela ibilbidea. Gure uztako bi gai azalera: Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugaren harira zibilak militarren helburu nola bihurtzen joan diren jaso du Mikel Peruarenak, erreportai zabal batean. Imanol Magro, berriz, [...]

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi

    Badirudi Hollanden irudira ohitzen hasi beharko dugula. Azaleko argazki nagusia izango da. Legebiltzarrean baketzearen inguruan osatu den lantaldearekin, gai nagusia. ’Ziztadak’ dokumentalari egin diogu halaber tartea. Desobedientziak Euskal Herriari egin dion ekarpenaz dokumentala aurkeztu dute-eta.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete · Ikusi

    Unibertsitateari tokatu zaio gaur. Irakasleak gutxitu eta sarrera garestitu nahi du Madrilek. Azaleko gai nagusia. Gure gaietan, besteak beste, Iñaki Salvador eta Marisol Bastidaren argazkia ere jasoko dugu. Mikel Laboaren ’Gernika’ abestiaren bi bertsioekin obra berri bat ondu dute. Bihar ’Berria’-n xehetasunak

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete · Ikusi

    Gaur murrizketen beste atal bat. Osasunari tokatu zaio. Biharko azaleko gai nagusia izango da. Argazkia Athletici eman diogu, finalerdiko partida bezperako azken entrenamenduari. Berrialagun kanpainak ere badu lekua. Hainbat musikari eta idazle ezagun elkartu dira Bilboko kafe antzokian, eta propio sortu dituzte hitzak eta doinuak, kanpaina laguntzeko.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete · Ikusi

    PPren gobernuak hezkuntzan iragarritako neurriak Hegoaldean aplikatuz gero, zenbat irakasleren postuak arriskuan egongo diren. Horixe biharko azaleko gai nagusia, hainbat eragileren iritziarekin batera. Argazkia emakume palestinarrei. Israelen dauden 1.600 preso palestinar gose greba mugagabean hasi dira eta senideek ere protestak egin dituzte.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Mistiko etorri da Egaña bere asteroko leihora: ”Lehen kargatu egiten ginen hustasunaren aurrean; orain hustasuna betetzen espezializatu gara”. Zer pentsa ematen du. Artikulu osoa, bihar, ’Berria’-n.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Aralarrek hiru legebiltzarkideei emandako mezuarekin irekitzea erabaki dugu. Argazkia, Samuel Sanchezi eman diogu. Eta gainera, besteak beste, Nafarroan euskara teknikarien egoeraren larria ekarri dugu azalera, Sakanako euskara mankomunitateko kideari elkarrizketa eginda.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Amaia Azkueren auziko sententziarekin hastea erabaki dugu. Argazkia Euskal Herriko Itzuliari eman diogu. Eta azalera ekarri nahi izan dugu, besteak beste, politikari estu lotuta dauden kolore ugaritako emakumek izenpetu duten iritzi artikulu bat, egungo testuinguru politikoan Auzitegi Konstituzionalak ’Parot doktrina’ babestea salatzen dute, besteak beste. Ahotsak-en oroimina etorri zaigu batzuri.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Grebarekin goaz biharko azalean. Irudia eta mezu nagusia. Baina egunak eman ditu beste gai batzuk ere. Euskal presoei ’Parot doktrinaren’ bidez zigorra luzatzearen alde egin du Konstituzionalak aztertu dituen kasu gehienetan. Eta Aieteko Adierazpenaren oihartzuna Bruselan, Europako Parlamentuan, Jonathan Powellen eskutik. Azalean dei bat egingo dugu barruan zabal jorratuko diren gai horiei.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Gizarte babesari buruzko datu kezkagarriak jaso ditu Iñigo Lamarca arartekoaren urteko txostenak. Azaleko gai nagusia izango da bihar. Beste gai nagusia, greba. Lan erreformaren aurka antolatu diren protesten inguruko informazio zehatza eta sindikatu eta hainbat alderditako ordezkarien grebarako deiak.’ Berria’-ko lan taldeak ere bat egin du grebarekin, eta honenbestez ez da egunkaririk izango ostegunean kioskoetan.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Iritzian, euskal hedabideen inguruko gogoeta Beatriz Zabalondoren eskutik biharko ’Berria’n. Eta igandekoan Jone Miren Hernandez antropologaren beste gogoeta bat. Bertsolaritza, emakumea eta Islandia lotzen ditu. Bikaina.

  • Gehiago kargatu