Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: 9 months, 1 week ago Ikusi
400 preso daude uneotan gose greban espetxetan, Josu Uribetxeberria aska dezaten exijitzeko. Azaleko gai nagusia izango da ’Berria’-n. Argazki nagusia Donostiako piratei. Oihartzuna azken urteetan lortu duten arren, hamar urte badira Donostia abordatzen dutela. Eta beste gaien artean, Elizak bere egin dituen ondareen inguruko erreportai sail bati emango diogu hasiera. Artzai Oneko lurrak uztailean erregistratu zituen bere izenean Elizak, aurtengo uztailean.