Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: 9 months, 2 weeks ago Ikusi
Mugimendua handia izan da gaur batez ere Donostian Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko. Baina beste hainbat lekutan ere bai, tartean Baionan. Asanblea Nazionaleko bi diputatu sozialista ere bertan izan dira, eta irudi hori aukeratu dugu azaleko argazki nagusirako. Maider Zilbeti antropologa eta filosofoarekin egindako gogoeta ere ekarri dugu azalera. Kezka du diskurtso kritikoak asko galdu duelako denbora gutxian, batez ere, diskurtso feministak. Egunkaria irekitzeko gai nagusia berriz, paperik gabeei PPren gobernuak kendu nahi dien osasun arreta hautatu dugu.