Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: 1 year ago Ikusi
Gaur ere ezin krisiari ihes egin. 2.000 langile publiko kaleratuko dituzte Nafarroan. Gai nagusia da azalean, eta lehen orrietan, murrizketekin lotuta. Argazkia Frantziako lehen gobernu parekideari eman diogu. Eta bi erreportai nabarmentzeko: diruaren ezkutaleku berria: artea. Eta euskal presoen senideekin egindakoa bestea: Beldurrak atzera eragiten ez duen bidaia. Astebururo milaka kilometro egin behar izan arren, ez dituztela bakarrik utziko berretsi dute, Herrira-k deitu duen Goazen plazara! ekimenaren bezperan.