Morritson eta Gartzia: kultoko antzezlana
Gai publikoa Aktibo duela 3 hilabeteCafe Bilbao Formatu Txikiko Antzerki Gidoien irabazlea.Helduentzako umorezko antzezlan argumentuduna da, saritutako testua eta zuzenean jotako musika uztartzen dituena. Euskeraz sortua eta euskeraz antzeztua. (TRAILERRA ikusgai: youtuben eta vimeon Jon Urraza). Gartzia (Jon Urraza), bikote barik eta ondorioz, etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da. Eta Morritson (Jon Zubiaga Osoron), rock-ero urratzailea izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil, eta segurtasunaren ainguran bikotearekin “hipotekatua” bizi da. Berrelkartu egingo dira kultoko antzezlan bat sortzeko… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako, batez ere. Abiapuntu horrekin hainbat gai ukitzen ditu komedia honek, beti ere umore eta ironia bereziarekin: elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, bikote harremanak, sexua, maitasuna, etxebizitzaren arazoa…
Barkatu, ez da ekintza aurkitu. Mesedez, saiatu beste iragazki batekin.

