Gai administratzaileak

  • Abatarreko irudia

Gai moderatzaileak

  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia
  • Abatarreko irudia

Kataluniako Hauteskundeak

Gai publikoa Aktibo duela 3 hilabete, 3 aste

Zortzi aditu azaroaren 28ko Kataluniako Hauteskundeetaz ariko dira, azaroaren 12az geroztik: Gorka Knorr politikari ohia, Martin Aranburu politologoa, Toni Strubell kazetaria eta hautagaia Joan Laportaren zerrendan, Maria Colera Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Jose Mari Pastor kazetari, analista eta EHUko irakaslea, Eli Zunzunegi EITBren Kataluniako berriemailea eta Arantxa Elizegi Berriako nazioarteko saileko kazetaria.

  • admin-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Kaixo guztioi. Kataluniako Hauteskundeak egin eta bost egunera gai hau itxiko dugu gaur. Eskerrak eman nahi dizkizuegu aditu izan zareten guztioi: Gorka Knörr, Martin Aranburu, Toni Strubell, Maria Colera, Jose Mari Pastor, Eli Zunzunegi eta Arantxa Elizegi. Eta eskerrak ere taldeko kide izan zaretenoi, eta hauteskunde egunean Berriketan.info jarraitu eta zuen iritzia eman zenutenoi. Gai [...]

  • gorka knörr-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Jarraitu beharko dugu Kataluniako egoera politikoa. Hauteskundeak egin dira, gobernu berria osatuko da (sorpresaren bat edo beste ikusiko dugu), baina interesanteena, hauteskundeetatik eta alderdietatik haratago dator, dudarik ez. Ikusiko dugu zer gertatzen den Carod-Rovirarekin, Antoni Castell-ekin, zenbait intelektuelekin.

    Adi egon!

  • gorka knörr-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Kaixo, Toni. Zure telefono mugikorraren zenbakia galdu egin nuen, aparatoz aldatu nuen batean. Bidali dizut e-mail bat, ea heltzen zaizun ene zorion-agurra. Edozein modutan, har zazu nere zorionik beroena, Toni. Joan-i ere bidali egin diot. Sorte on eta ”bona feina” Parlamentuan. Langile sutsua ezezik, gizon argia zara, eta segur nago lan on bat burutuko duzula. [...]

  • Toni Strubell-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Eskerrik asko Mikel eta Jose Mari. Mikel, ez fidatu Establishment-ek Laportar-ri buruz zabaltzen duen irudiaz. Companys eta Pujol-i berdin berdin egin diete betiko Brunetek.

  • Jan Niemand-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Carmen de Mairenak Rosa Diezek baino bozka gehiago jaso izana, albiste on bakarra, albisterik onena.

  • Jan Niemand-(e)k bat egin du AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaiarekin   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Eskerrik asko zuoi, eta zorionak Toni, ondo ospatu Bartzelonan. Gau on!

  • admin-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    BERRIA.INFOren izenean eskerrik asko Kataluniako hauteskundeen jarraipenean aritu zareten guztioi (@josemaripastor @arantxa @aneurrutikoetxea @toni @maritxubarna @elizunzunegi @viscagora @aitorbarna) eta gaur gauean gurekin bat egin duzuen denoi. Horrenbestez, adituen saioa amaitutzat emango dugu, baina berriketan.info-k hementxe jarraitzen du, berriketan jarraitu nahi duzuen guztiontzat. Gau on!

  • Toni Strubell-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    kaixo lagunok. konten gaude. 4 atera ditugu, 3 bartzelonatik eta 1 gironatik (nire eserlekua). 4 hilabetetan egin dugu solidaritat proiektua sortu eta martxan jarri. Dena eman dugu herriz herri. Pozteko modukoa. Orain bartzelonara ospatzera.

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Uriel Bertranek ondo bereizi nahi izan du bere programa CiUrenetik, eta gauzak argi utzi dizkio hasieratik: Solidaritatek independentzia aldarrikatzeko baizik ez du itunik egingo.

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Masek eskerrak eman dizkio zazpi urtean lagundu dion ”erresistentzia armadari”.

  • Ane Urrutikoetxea-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Mas Majestic hoteleko leihora atera da bertaratutakoei agurtzera. kalea jendez gainezka dago. Eskerrak eman ditu, benetan pozik ikusten zaio. Etengabe entzuten dira ”Mas president” oihuak. Orain, Kataluniako himnoa jarri dute.

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Lehen esan dudan bezala, irabazle erreala, datuen arabera, CiU da. Ez dago dudarik. PPk hirugarren postua lortu du, baina nik garrantzi handiagoa emango nioke Solidaritaten emaitzari. Bera izan da irabazle morala, herritar katalan independentisten haserrea ondo bideratzen jakin dute.

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Masen agintaldia nolakoa izango den ikusten, asko lagunduko du inbestidura saioak. PSCk nola jokatzen duen, ERCren jarrera… Sozialistak, bai Katalunian bai Madrilen, convergenteak lasaitzen saia daitezke, CiUk muturrera jo ez dezan. Baina Madrilen badakite CiU ez dela mendira joango. CiUk alde subiranista formala jorra lezake, landu, azken batean mezu hori zabaldu du kanpainan, baina urrunegi [...]

  • Ane Urrutikoetxea-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Bukatu da festa. Nire balorazioa: uste dut hauteskunde hauetan Estatutuarekin gertatutakoa islatu dela bozketetan; argi dago hirukoak huts egin duela. Aipatzekoa da ere, inkestek aipatutako abstentzio altua ez dala hala izan, eta azkeneko momentuan jendea bozkatzera animatu dela. Ea nolako Gobernua osatzen duen CiUk orain.

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Montillarekin segituz: PSCk ez du erraza izango ordezkoa bilatzea. Pasqual Maragall izan zen politikari bakarra nolabaiteko indarra zuena, soslai katalanista ere bai. PSC azken batean, hor ibili da urteetan ’ katalan zaharrak’ eta ’katalan berria’ lotzen, baina muga hori gainditu egin dute belaunaldi berriek, eta sozialisten diskurtsoa desfasatuta dago, bai arlo nazionalean bai sozialean. Corbacho [...]

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Idurre Eskisabelek lehen egindako galderari erantzunez, askok esaten dute Montilla kendu edo joan egingo dela bera, PSCk inoiz jasan duen porrot handiena jasan eta gero. Alderdia berriro pentsatu, aldatu, sortu… Baina zer alderdi? PSC ez da, ba, PSOEren adar bat? Zertan bereiziko dira PSOEtik? Ezkerrerago joanez? Konfederalismora? Ekologismora, zentral nuklearren alde egonda Montilla bera? Ez [...]

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Nik uste ICVk, Sauraren jarduera batzuetan polemikoa izan arren, nahiko irudi ona duela bere boto-emaileen artean; ez dut uste erabateko frustrazioa eragin duenik horien artean, ERCk eta PSCk ez bezala. Ezkerreko progresistak -edo progreak?- daude hor, gauche divinetik urruntzen saiatzen direnak, auzolanean ere ibiliak. Herreraren figura ’ekoa’ ona izan da eguneroko arazoei aurre egiten, eta [...]

  • Jose Mari Pastor-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Ferrazen PSCren porrota onartu dute, zer erremedioa. Bi arrazoi ikusi dituzte emaitza horietan: krisia, kanpainan izandako nortasun eztabaida edo auzia. Bestalde, Marcelino Iglesiasek esan du herritarrek ez dutela behar bezala sentitu, ikusi, hirukoaren lana.

  • Ane Urrutikoetxea-(e)k AbatarraKataluniako Hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi

    Artur Mas: ”Eskerrikasko herritarrei botoekin babesa emateagatik. Ez dugu gehiengo absolutua lortu, baina gehiengo zabala eskuratu dugu eta indarrez gobernatuko dugu. Inkestak abstentzioaz mintzatu dira, baina errealitatea bestelakoa izan da. Herrialde sentipena eta Kataluniarenganako ardura erakutsi dute katalanek. Esperantza, humiltasuna eta ardurarekin gobernatuko dugu. Harro eta pozik gaude emaitzekin, baina humiltasunez hartuko dugu herritarrek eman [...]

  • Gehiago kargatu