Katalunia, independentziarako bidean
Public Group active 6 months, 1 week agoIrailaren 11n ospatutako Diadaren ondotik subiranotasun maila handiagoa lortzeko urratsak adostu ditu Kataluniako Parlamentuak. Hauteskundeak deitu dituzte azaroaren 25erako.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Katalunia, independentziarako bidean gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 6 months, 3 weeks ago Ikusi
PPko idazkari nagusiak esan du Kataluniaren independentziak katalan asko txirotasunera eramango lituzkeela. Gaur jakin dugu: Espainiako Estatuan 5.778.100 langabe, %25,02, 1976tik izandako tasarik handiena. Erraza da ondorioak ateratzea.
-
Jon Olano-(e)k
Katalunia, independentziarako bidean gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 6 months, 3 weeks ago Ikusi
Kataluniarren %53k bozkatuko lukete independentziaren alde. Ziurtatuta balute Katalunia Europako Batasuneko kide izango dela, datu hori %62ra igoko litzateke, RAC1-k egindako zundaketaren arabera. http://www.racalacarta.com/audio/audios_elmon/2012_10_24_racometre.pdf
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Katalunia, independentziarako bidean gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 6 months, 4 weeks ago Ikusi
Artur Masek badu galdera erreferendumerako, atzo iluntzean ’Salvados’-en esan zuenez: ”Nahi al duzu Katalunia Europako Batasuneko estatu berria izatea?”. (5. zatian, bukaera-bukaeran: http://www.lasexta.com/videos/salvados/2012-octubre-21-2012102100009.html). Gogora dezagun Diadako manifestazioko leloa: ’Katalunia, Europako estatu berria’.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi
ANC Biltzar Nazional Katalanak igandean Camp Nouko Bartzelona-Real Madrilera bandera independentistak eramateko eskatu du. Partidak telebista bidez 400 milioi ikusle izango dituela kalkulatzen da.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi
Artur Masek gaur esan du Espainiako Estatuak Kataluniako prozesua eragozteko ezingo dituela armak erabili. “Hori beste garai batzuetan gertatzen zen”. Xabier Arzalluzek ere tankeak-eta izan zituen hizpide duela bi urte Errenteriko hitzaldi batean: “Espainiako 1978ko Konstituzioan 8. artikulua jarri zuten, militarrek baldintzatuta eta PSOEk-eta…
-
Jon Olano-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi
Ez dirudi CIUren jarrerak hauteskundeetan kalte handirik eragingo dionik; La Vanguardiak argitaratutako inkesta baten arabera, gehiengo absolutuaren atarian gera daiteke, 66-67 eserlekurekin. Orain baino 4-5 gehiago. PSCk 21 izango lituzke (-7), eta PPk ere bizpahiru behera. ERCk, 13 (+3).
-
Jon Olano-(e)k bat egin du
Kataluniako Diada gaiarekin 7 months, 2 weeks ago Ikusi
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months ago Ikusi
Lortu dute katalanek espaniarrek serio hartzea independentziaren aukera. Aldarrikapena eta ametsa izatetik aukera erreala izatera pasatu da, ondorio guztiekin. Urrats handia da hori katalanentzat, txisteak alde batera utzi eta serioa hartzekoa. Hori irabazia daukate.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months ago Ikusi
Kataluniaren independentziari buruzko artikulu interesgarria hemen. Biharko eguneko lurralde antolaketa (probintziei adio), bideragarritasun ekonomikoa, independentismo soziala (Katalunia Handia) eta independentismo politikoa (oraingoz, Katalunia), Kataluniaren eta beste herrialde katalanen arteko harremana…
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Luis Maria Anson-ek idatzi du Bartzelonako irudiak ”akojonanteak” direla, Espainia desegiten ari dela eta urte gutxira ez duela amaren semeak ere ezagutuko. ”Erregimena agortuta dago”. http://ttiki.com/42301
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Artur Masek gaur Madrilen esan du Espainiak Katalunia ”nazio” bezala aitortzen badu ”gauza asko konpondu” daitezkeela. Galdera izan daiteke: zeinek kapitalizatuko du Bartzelonako marea?
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Orain galdera bihurria dator. Egingo al zuketen buruzagi sozialista horiek proposamen hori oraindik Generalitateko jauregian balira?
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Proposamena begi onez ikusi dute hainbat iritzi egilek, eta baita ere pribatuan hiru alderdi horietako buruzagi esanguratsuek. Ezaguna da Esquerrako kide askok nahigo dutela aliantza soberanista bat CiUrekin, ez daudelako batere gustaroa ezkerreko bi hirukoetan gertatu denarekin. Sozialisten proposamen horrek Esquerrako sektore horiei erakutsi…
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
PsCko kide batzuek, tartean buruzagi izandakoek, proposamen bat egin dute berriki, Kataluniako ezker nazioanala berrantolatzeko bidean. Horren arabera, PsCko sektore batzuk, Esquerrak eta Iniciativak bat egingo lukete, gutxienez lehen fasean gogoeta egitura bat sortuko lukete, indenpendentziazaletasunak eta ezkerreko baloreak uztartzeko.
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Batzuentzat berandu emandako urratsa izan liteke, boterean zeudenean eman beharrekoa, hain zuzen. Baina, nere ustez, balio kualitatibo handia dauka mugimendu horrek.
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Egia da PsCko buruzagi hauek bultzatzen duten korronteak galdu egin dituela PsCko barne hauteskundeak, eta horrek eduki zezakeen eragina, alegia, libreago sentitzea gauza batzuk esateko. Ernest Maragall Hezkuntza sailburua izen zen Pasqual Maragall anaiaren gobernuan, eta Montserrat Tura bi aldiz izan zen sailburu, Barne sailburua lehendabizi eta…
-
Martxelo Otamendi-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Ez dakit nahikoa baloratu den PsCko buruzagi sozilista batzuek Diadaren manifestazioan egin zutena. Pankarta batekin irten ziren Kataluniako estatu berri bat izan behar duela dioen leloarekin. Tartean Ernest Maragall eta Montserrat Tura kontseilari ohiak.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Esperanza Aguirrek autonomien estatua aldatzeko eskatu du. Aintzat hartzekoa da Pedro J. Ramirezek El Mundo-n martxoan idatzitako hau: ’Estatuaren erreforma falta da’ (http://ttiki.com/42263).
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Estatuaren beharra-eta aipatu ditu Masek agerraldian (atzokoaren ondoren, beharko!), baina oraindik ere Espainiari begira segitzen du. ”(Espainia) Entzun erne Kataluniari, eta jarri konponbideak”, esan du.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Kataluniako Diada gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Josep Guardiolak New York-etik (hara joana da urtebeterako) mezu bat bidali du: ”Hemen duzue beste boto bat independentziarako”.
- Load More

