Gai administratzaileak

  • Abatarreko irudia

Italiako Giroa

Gai publikoa Aktibo duela 7 hilabete

Maiatzaren 7an hasiko da Italiako Giroa, eta gai hau karreran gertatzen direnen berri eman eta gertaera horien inguruko iritziak eta aurreikuspenak emateko sortu da.

  • Itzea Urkizu Arsuaga-(e)k bat egin du AbatarraItaliako Giroa gaiarekin   duela 7 hilabete · Ikusi

  • Mikel.Astarloza-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Nievek hamargarren postu horri eusteko arazoak izango dituen arren, GIRO itzela egin du! Zorionak beraz Nieve, Anton eta beste Euskaldun guztiei ere, egindako lanagatik !!!

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Ikaragarria Kiryienkak egindakoa, bikaina. Etapa ikusgarria irabazi du. Faboritoen artean, berriz, Scarponik nahikoa seguru dauka bigarren postua, Nibali lehertuta dagoelako, Gadret laugarren izango da, Joaquim Rodriguez bosgarren, eta Denis Mentxovek seigarrenerako igotzeko aukera dauka. Mikel Nieve 10. posturaino jaitsi da, baina kostako zaio bihar postu horri eustea, Kruijswijk oso gertu daukalako atzetik.

    • Abatarreko irudia
      Igor Susaeta · Orain dela 11 hilabete, 4 aste

      Titular bikaina kronikai jarri diozuna. Serio. Oso ona.

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Talde nagusian nork kenduko dizkio lau minutu eta erdi Kiryienkari? Rujano 4 minutura doa, baina ezin dio kendu segundorik. Ez dut uste Kiryienka eusteko gai izango denik, baina izugarrizko igoera egiten ari da.

  • Mikel.Astarloza-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Helmuga urruti izan arren, gaurko etapan ere txikizio handia ikusten ari gara… Nieve eta Anton atzean helditu diren arren, ea denbora galera handirik ez duten eta Nieveren sailkapen nagusiko ohorezko postua mantentzeko moduan dauden… Animoooo!!!

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    A ze txikizioa Finestren gora. Kiryienka doa aurretik, eta atzean, ”tropelean”, zazpi-zortzi besterik ez, Liquigas tiraka dela. Anton atzean geratu da igotzen hasterako, eta Nievek ere ezin izan dio eutsi taldetxoaren erritmoari. Erotu gabe, indarrak neurtzea hobe hala ere. Kreuziger eta Sivtsov ere ez doaz liderraren taldetxoan.

  • Andoni Urbistondo-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 11 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Gazzettadellosport-etik lapurtua, Finestre aldapatzarraren irudiak, neguan, Geox taldearen saio batean. Dena da berdina, elurra izan ezik. Aupa Antton! Gaur garaipenetik gertu! http://www.gazzetta.it/Speciali/Giroditalia/it/28-05-2011/tutti-finestre-801371561344.shtml

  • Mikel Rodriguez-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    1995eko Vueltaren antza hartu diot gaur Giroari. Contador orain bezala, Jalabert ere hanka baten gainean zebilen orduan. Sierra Nevadan bukatu zen etapan, Telekomeko langileetako bat, Bert Dietz, helmugara iristear zen etapa osoa ihesaldian eman ondotik. Faboritoak gain-gainean zituen. Jalabertek Olano eta gainerakoak gibelean utzi zituen azken metroetan, eta Dietz gizajoa harrapatu zuen. Hala ere, buruarekin [...]

  • Andoni Urbistondo-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Pinttoko Olentzero? Burua hanka zuztarrak bezain sendoak dauzkala erakutsi du zenbatzailek, eta tifosien txaloak jaso bere eskuzabaltasunari esker. Tiralongok ez luke garaipenik poltsikoan Contador gabe. Antonek atseden hartu duela esango nuke, eta bihar Sestrieren aurrean ibiliko dela apustu!

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Michele Scarponi bera lehertuta iritsi da gaur helmugara, Vincenzo Nibaliri segitu ezinda, Denis Mentxovek ere ezin izan die segitu aurrekoei, Jose Rujano txakalaldi zantzuekin ibili da, Igor Anton erabat hustuta geratu da… Ikusteko polita da hori, baina Mikel Nieve egunero esaten ari da oso-oso nekatuta daude, gorputzari ezin diotela buelta eman. Inoiz ez dugu neurririk [...]

  • Iñaki Arratibel-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Ez nuke esango dopina zuzenean horrelako etapekin erabat lotuta dagoenik, baina ez dutela laguntzen bai. Osasunez asko hitz egiten da, baina horrelako ibilbideak osasuntsuak direnik ezindugu esan. Beti ikuskizuna txirrindularien aurretik

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Eskerrak hirugarren mailakoa zen azken mendatea. Polita Contadorrek Tiralongorekin eduki duen keinua, irabazten utzi diolako (iaz taldekideak izan ziren), eta pena Igor Antonen txakalaldia, denbora asko galdu duelako. Hori bai, Nieve 6. jarri da berriz ere sailkapen nagusian. Biharkoa, berriz diot, astakeria handia nire ustez. Txirrindulariak lehertuta daude, eta bihar muga-mugan iritsiko dira helmugara… iristen [...]

  • Mikel.Astarloza-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Giroa bukatzen ari da. Euskaldunek lortutako bi etapa garaipenak izugarriak izan arren, Nievek eta Antonek, lehen hamarretan sailkatzeko aukera ere ezin dute baztertu. Garaipena Contadorren eskura dago eta podiumeko borrokan, zaila izango da Nibalik eta Scarponik huts egitea!

  • Mikel.Astarloza-(e)k bat egin du AbatarraItaliako Giroa gaiarekin   duela 12 hilabete · Ikusi

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Podiuma erabakita? Ezetz esango nuke, eta apustu egitekotan, Nibali Scarponiren aurretik jarriko nuke nik. Oso gogorra da biharko etapa, eta edonor gera daiteke lehertuta. Baina Milango 26 kilometroko erlojupekoa dauka alde. Hala ere, hausnarketarako beste galdera bat: 19. etapa da gaurkoa, 209 kilometrokoa, eta 20.a biharkoa, 242 kilometrokoa. Jaitsieren arriskuaz hitz egiten da beti, baina [...]

  • Igor Susaeta-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Iritsi dira mendiko azkeneko bi etapak. Biharko ikusteko gogoa. Finestre. 2005ean Di Lucak egin zuen igoera, Simoniren jakituria, Rujanoren indarra, Savoldelliren kemena, Ardila, Garateren erasoa, bidexka hori, azkeneko kilometroetako paisaia…
    Ea indarrik baduten guri ikuskizuna eskaintzeko.

    Podiuma erabakita al dago?

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Behar zuen saltsa pixka bat Giroak, eta Viscontik eman dio. Ihesaldiko laukotean bera zen azkarrena, baina ezintasunean, boxeoan hasi da, eta epaileek zentzuz deskalifikatu dute. Handiak esan ditu Ulissiri buruz, ihesaldian ez duela lagundu eta gero bidea itxi diola esanez. Baina legez irabazi du Lamprekoak. Itxura txarra eman du oso Viscontik.

    • Abatarreko irudia
      Inaxio Esnaola Aranzadi · Orain dela 12 hilabete

      McEwen eta bere ukalondoak gogoan!!! Nire ustez bi txirrindulariak zigortu behar zituzten. Ulissi gaztea izango da baina ez tontoa… bukaeran bazekien Visconti nondik zetorren eta bigarren horretan nahita ixten dio bidea. Lehenengoan ez.

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Pentsa zitekeen etapa ikusten ari gara gaur. Tonale igotzen ari dira, eta hamaseiko taldea aurrean: tartean, Sivtsov, sailkapen nagusiko 12.a, Contadorrekiko 12 minutura dagoena. Talde askorentzat da txarra Highroadekoak minutu dezenteko aldea hartzea, tartean Euskaltel-Euskadirentzat. Baina atzean Liquigas ari da lanean. Nibalik goraka ez bada beheraka erasoa joko duela esan nahi du horrek. Eta 230 [...]

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Anton eta Nieve ez direla ondo aritu esateko tentazioa egongo da gaur, baina seigarren dago bat sailkapen nagusian (Nieve), bosgarren postutik lau segundora, eta hamargarren bigarrena (Anton). Dolomitetako bi etapa nagusiak irabazita, bikaina da emaitza hori, eta ez dut uste gehiago eska daitekeenik.

  • Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k AbatarraItaliako Giroa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 12 hilabete · Ikusi

    Ikaragarria Contadorrena. Indarrak neurtuz hasi du erlojupekoa, 5. kilometroan Nibalirengandik 13 segundora zihoalako, baina 28.55 eginda, 34 segundo atera dizkio helmugan. Bikaina espainiarraren lana.

  • Gehiago kargatu