Gai administratzaileak

  • Abatarreko irudia

Hondakinen kudeaketa

Gai publikoa Aktibo duela 1 aste, 4 egunak

Natur baliabideak gain-ustiatu eta etenik gabe zaborra, beraz kutsadura, sortzen duen eredu jasangaitz honen aurrean, bada munduan ZERO ZABOR izenez ezaguna den eredua. Eredu hau murriztu, berrerabili eta birziklatzeko ekintzak bere ahalmen guztian aplikatzeko neurriak ezartzeko programatan oinarritzen da. Euskal Herrian, Gipuzkoako zenbait herritan martxan jarri den ATEZ ATEko biketarekin urrats garrantzitsua egin da Gipuzkoa ZERO ZABOR eremu bilakatzeko bidean. Errauste planta kosta ala kosta eraiki nahi dutenentzat. benetako oztopoa da osasuna eta ingurumena porlandegi eta zabor bilketa enpresa handien interes ekonomikoen gainetik lehenesten duen eredu hau. Bidea mozteko bere ahalmen politiko, ekonomiko eta mediatiko guztia martxan jarria daukate, baina datuen eta errealitatearen aurkako gerra irabaztea zaila da esna dauden herritarren aurrean.