Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua
Gai publikoa Aktibo duela 3 hilabete, 3 asteEmakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua
Astelehen iluntzean gertatu zen indarkeria matxistako azken hilketa, berriro ere Barakaldon. Tamalez, ez da emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz Bizkaiko udalerri horretan hildako lehen andrea. Urrutiegi jo gabe, aurtengo otsailean seme batek bere ama hil zuen bertan, eta aurretik ere izan dira halako kasu lazgarriak Barakaldon.
Ohi denez, erailketaren jarraipena egin dute komunikabideek. Hala eta guztiz ere, nolako jarraipena egin dute, edo egiten dute? Egunkarietan jorratutako albiste, erreportaje eta dena delakoak aztertu ondoren, esan dezaket kasu gehienetan tratamentua ez dela zuzena, nire uste apalean, behinik behin. Ikus ditzagun komunikabideetan aurkitutako “perlak”.
1-Lehenik eta behin, aipatu Espainiako 1/2004 Lege Organikoaren arabera (genero-indarkeriaren aurkako lege integrala) biktimen intimitatea eta bere familiarena babestu behar dela. Nolanahi ere, biktimen intimitatea ez da normalean errespetatzen eta aldiz, hiltzailearena bai. Horrela gertatu da oraingoan ere: hildakoaren zein familikoen izen abizenak, etxeko helbidea eta bestelako datuak plazaratu dituzte.
2-EAEko egunkari batek, halako hilketa sexistak “gertakariak” (sucesos) atalean argitaratzen jarraitzen du, beste gertakari arinekin batera: lapurretak, droga kontuak eta abar. Munduko Osasun Erakundeak emandako datuen arabera, indarkeria sexistak minbiziak, istripuek edo gerrek baino emakume gehiago hiltzen ditu, hau da, andreen lehen heriotza arrazoia da. Hortaz, nola liteke halako fenomeno larri bat, munduko leku guztietan gertatzen dena, gertakaritzat jotzea?
3-“Hildakoak behin baino ez zuen salatu oldartzailea”, dio Espainiako egunkari garrantzitsu batek. Ikerketen arabera, soilik biktimen batez besteko txiki batek salatzen du erasotzailea, hainbat arrazoi tartean direla. Ez omen da batere erraza salaketa jartzea. Edozein kasutan, biktimari ezin zaio leporatu denuntzia jarri ez izana, ezta behin bakarrik jarri izana ere. Ez dezagun ahaztu erruduna oldartzailea dela beti eta sekula ez emakumea
4-“Oldartzaileak delitu aurrekari ugari zituen”, dio argitalpen batek baino gehiagok. Zein ekarpen egiten dituzte halako baieztapenek? Horrelakoak azpimarratuz, ondorioztatu daiteke bakarrik “gaizkileek” dituztela halako portaera bortitzak, eta ez da horrela. Gauza jakina da: oldartzaileak klase, adin eta toki guztietan daude.
5-“Hiltzaileak aldentze agindua zuen”. Honakoa eskuartean izandako argitalpen gehienetan irakurritako esaldia da. Honi lotuta esan nahi nuke, badakigula legediak abiatutako babes-neurriak (aldentze-agindua edo babes-agindua, besteak beste) askotan ez direla eraginkorrak (gainera justizia ez da prebentiboa) eta lan handiagoa egin behar dela biktimak babesteko (eta batez ere halako portaerak desagertze aldera). Nolanahi ere, tentu handiz ibili beharra dago halako informazioak ematerakoan, irakurketa oso negatiboa izan daitekeelako. Hau da, badirudi babes-neurriek ez dutela ezertarako balio, eta hori ez da egi biribila, izan ere, asko dira halako neurriei esker heriotzatik libratutako andreak.
-
Amaia Zapiain-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 3 hilabete, 3 aste · Ikusi
-
maria gonzález gorosarri-(e)k
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 hilabete, 4 aste · Ikusi
Blogean, gai honen inguruko bi sarrera idatzi ditut, ea zer iruditzen zaizkizuen:
1.- Hedabideek gertuko erasotzaile matxistak babesten dituzte? Paul Abasolo eta Diego Yllanes kasuen azterketa http://albistetan.blogspot.com/2012/01/indarkeria-matxista-lausotua.html
2.- Zergatik hedabideek ez dute indarkeria matxistaz gainerako lege-hausteez bezala informatzen? http://albistetan.blogspot.com/2011/11/indarkeria-matxista-eta-objektibotasuna.html -
maria gonzález gorosarri-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 3 hilabete, 4 aste · Ikusi
-
Itzea Urkizu Arsuaga-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 7 hilabete · Ikusi
-
Onintza Lete Arrieta-(e)k
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 urte, 1 hilabete · Ikusi
Ez dakit besteoi gertatzen ote zaizuen. Gaiak eta elkarrizketatuak hautatu-bilatzerakoan saiatzen naiz hainbat oreka mantentzen; gizon-emakumeena kasu. Baina benetan zaila egiten zait batzuetan nire lana egiteko arlo publikoan diharduten emakumeak aurkitzea. Inork ba al du proposamenik? ideiarik?…
-
Mila Agirre-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
-
Arantza Gutierrez-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 2 hilabete · Ikusi
-
Jon Ordoñez-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi
-
amaiur weiss-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Onintza Lete Arrieta-(e)k
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
DVn EITBren urteroko maratoia iragartzeko iragarkia. Orri batean emakume bat, bestean gizonezko bat, biak arrosa koloreko elementuren bat soinean daramatela. Aurtengoan bildutako dirua bularreko minbizia gainditzen laguntzeko izango denez, horregatik kolore arrosa. Atentzioa eman dit, eta amorrua, bi iragarkietan honakoak jartzen dituelako: ”Arrosa ez dut gogoko, kausa hau, ordea, bai” eta ”Kausa on batengatik bakarrik [...]
-
Ana Galarraga-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Iñigo Guevara Gracenea-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Samara Velte-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Gari Berasaluze-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Garikoitz Goikoetxea-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Onintza Lete Arrieta-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Idurre Eskisabel-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
iñaki kasares-(e)k
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
Empara Pinedak ARGIAn: “Ez dut esango intentzio gaiztoz egiten denik, baina tratu txarrek izaten duten kazetaritza tratamenduak lehenago kritikaturiko irudiak indartzen ditu: biktima gaixoaren irudia eta gizon gaizto erasotzailearen irudia. Eta bakoitza bere rolean betikotzen du: erasotzailea betiko izango da erasotzaile, eta biktima betirako biktima. Ez dio inori onik egiten. Tratu txarrei buruzko albiste gehienak [...]
-
iñaki kasares-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
-
Lore Erriondo Korostola-(e)k bat egin du
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen tratamendua gaiarekin duela 1 urte, 5 hilabete · Ikusi
- Gehiago kargatu

