Gai administratzaileak

  • Abatarreko irudia

Ekonomiaz

Gai publikoa Aktibo duela 20 ordu, 17 minutu

Ekonomiak gure bizitzako arlo guztietan du eragina, eta informazio ekonomikoa askotan interes konkretuak dituzten medio edo ekonomilarien eskutan uzten dugu, konplikatua delako.
Informatu, ikasi eta solas egin dezagun ekonomiaz.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 20 ordu, 17 minutu ·   updated 9 ordu, 23 minutu ago · Ikusi

    EBZk Espainiako zorraren interesa mugatzeko ahaleginik egiten ez badu (zorra erostearen bidez), likidezia arazoa dena kaudimen arazo bihurtuko da. Azken enkantean izandako interesen igoerak bakarrik 50 milioiren gainkostua eragin zion Espainiako Altxorrari. Greziako hauteskundeei begira soilik ez dira bada egongo…

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 9 ordu, 23 minutu

      Etorkizun laburrak beldurra ematen du, mehatxuak baino ez daude: korralitoa, eurotik ateratzea, langabezia, estagflazioa… Normalean, guzti horren berri berandu heltzen zaigu eta gainera inork ez digu irtenbiderik ematen. Zergatik ez aholkatu hartu ditzakegun aukeren artean?
      - Hendaiara jo, K/K bat ireki eta aurrezki guztiak bertara eroan
      - Ahalik eta diru metaliko gehien gorde
      - Atzerriko enpresen akzioak erosi
      - …

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi

    Pare bat egia gordin esan ditu EAJ-PNVk azken bi egunetan Bilbao eta Urkulluren ahotik: bata, euskal instituzioei eta enpresei kalte egin diela Espainia markak finantziazioa lortzeko garaian eta, bestea, de facto interbentziopean dagoela Espainia.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 hilabete ·   updated 1 hilabete ago · Ikusi

    Nafarroaraino iritsiko den harimuturtxo bat ere badu Repsol-YPFren aferak. Bihar enpresaren akzioak danbatekoa izango du ziurrenik, gaur New Yorken ikusi bezala; petrolio enpresaren %10etik gora duen Caixabankek ere igarriko dio, noski, ehunka milioi batzuren balioa behintzat galdutzat jo daitekelako. Eta, finean, Banca Civicaren 8 akzioko Caixaren 5 eskaini dizkieten aldetik, Nafarroako kutxa zenaren merkatu balioak [...]

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 1 hilabete

      Argentinako gobernuak txapo! Espainiar konpainiak hego-amerikan zehar egiten ari diren usurpazioa geratzeko aurreapausua. Hurrengo muturrekoa Telefonikari?

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Narcís Serra politikari ezaguna buru izan zuen CatalunyaCaixa saltzeko asmotan dabil Espainiako estatua. Kutxabank aipatzen da interesa duten erakundeen artean. Biek ala biek antzeko tamaina dute, 70.000 milioi euro. Mario Fernandezek aipatu zuen tamainaren bikoizketa izango litzateke, enkantean bereganatuko balu noski.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 3 aste ·   updated 2 hilabete, 3 aste ago · Ikusi

    Gipuzkoan modu ”autoritarioagoan” ezarri ote da atez atekoa, adibidez, AHT baino? edo Bizkaian Super Sur edo Zabalgarbi baino? Politikan ondorio ekonomikoak dituzten erabakiak hartzen dira. Eta erabakiak hartzen dituenak egiten ditu akatsak beti ere. Une jakin batean erabakirik ez hartzeak ere, gainera, baditu ondorioak. Amazonian, Fukushiman, CEOEk aipaturiko Laponian edo hemen. Zaborraren atez ateko apustua [...]

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 2 hilabete, 3 aste

      Guztiz ados. Baieztatuko nuke atez atekoak ez duela inongo ondorio atzeraezinik sortzen. Ea Bizkaian noiz hasten garen atez atekoarekin

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Nafarroako Kutxa barne hartzen duen Banca Civicak lan erregulazio dosierra planteatu die sindikatuei. Inork zalantzarik bazuen, finantza sektorearen errekonbertsio premia gordina mahaigaineratua.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Gobernuek, zorraz gain, akzioak jaulki beharko lituzkete. Txantxa dirudi, baina hala proposatu du Yale unibertsitateko Robert Schiller irakasleak, Harvard Business Review aldizkarian. BPGren araberako dibidenduak ordainduko lituzkete akziook eta, hartara, krisia iristen denean estatuen zor ordaina automatikoki murriztuko litzateke, dibidenduok finantza kostua bailirateke. Interesgarria.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 3 hilabete ·   updated 2 hilabete, 4 aste ago · Ikusi

    Arriola sailburuak dio AHTren ”errentagarritasun ekonomikoa” ez dagoela zalantzan jartzerik. Baina bere sailak eskaintzen duen informazioaren arabera ere, egia esan, ez dago baieztatzerik ere. Sartu euskalyvasca web orrian eta datu bila hasita, Diario Vascon argitaratutako 12 orrialdeko gehigarri bat dago ”Estudios y publicaciones” atalean eta baita eskuorri ponpoxo bat ere. Datuak gutxi: 47.000 joanetorri egiten [...]

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Duela gutxi Banco Guipuzcoano bereganatu zuen Sabadell bankuak, sagar ustel itxura duen CAM aurrezki kutxa ere bereganatu du orain. Hori bai, aurrezle txikien gordailuak bermatzeko osatzen den funtsak, FGD delakoak, 5.249 milioiren zuloak estaliko dizkio berau bereganatzeko. Alakanteko aurrezki kutxa horren zuzendaritzaren soldata eta besteako gehiegikeriak nabarmendu diren arren, handiena erakundean bertan sortu duten zuloa [...]

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Gaurko Paisen: Los túneles de Artxanda costarán a los vizcaínos 9.315 euros al día en 2012. Los 15.500 vehículos diarios que los utilizan suponen la mitad de lo que se previó.
    Eta kontua da, inork kalkulatu ote duen horixe bera Supersur delakoarentzat edo AHTrentzat… Itxura guztien arabera, zulo gehigarriak izango baitira tunelez gain.

    • Abatarreko irudia
      Joseba Irazabal · Orain dela 4 hilabete, 3 aste

      Horrelako azpiegiturekin injustizia sozial ikaragarria egiten da, kalte ekologiko itzelaz gain, pobreenek finantziatzen baidituzte soilik aberatsek erabiliko dituzten azpiegiturak

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Islandiaren inbiditan somatzen ditut hainbat. Zorrik atzerriko herriei ordaindu ez, banka nazionalizatu, bankari ustelak kartzelaratu eta konstituzio berri bat idatzi dutela. gutxi gora behera, horixe aldarrikapena. besteok ere, horixe egin beharko genukela. nago, 300 mila lagun eskaseko herrialde urrun eta hotz batek egin dezaken bidea, ez dela baliagarria milioika batzuk dituen Euroguneko kide batentzat. alde [...]

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Finantza merkatuak ase ezinak direla diotenek arrazoi: Espainia, Italia, Belgika edota Frantzia… Alemania ez beste guztia periferia da honezkero.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Italiako Unicredit bankuak 7.500 euroren kapital hedatzearen berri eman du, ez ohiko galerei aurre egiteko. datozen 5 urteetan 5.000 lagun kaleratzea ere aurrikusten du. estatua estu dabilenean, finantza sektorea ere larritzen den erakusgarri.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Ederra egin digu Greziak. Demokrazia beharrekoa da, baina baita seriotasuna ere. Bi alderdi politikok koalizio gobernu bat sinatu berritan, bietako batek bere afiliatuen artean erreferenduma (loteslea, bistan da) proposatuko balu, zer pentsa lezake beste alderdiak?

    • Abatarreko irudia
      Juan Etxenike · Orain dela 6 hilabete, 3 aste

      Bai eta ez. Europara in extremis lortutako akordioa ez da erraza lortu eta ondoren zalantzan jartzea zaila da ulertzea. Hala ere Greziari tratu humiliagarria eman zaio bai europako zenbait agintarien eskutik (Alemaniako legebiltzarkideen eskaera bere irlak sal ditzala, Finlandiako eta holandako politikariek Akropolisa eskatuz….) baita zeinbait hedabideen aldetik (focus aldizkaria Eurozonatik Grezia atera eta Turkia sartzea eskatu zuen Alemanian, eta Holandako aldizkari batean Santoriniko eliza ortodoxoaren gainetik turkiako banderadun fotomontajea).

      Aurreko ostiralean, egun nazionalean, Patrasen hiritarrek alemaniako banderak erre zituzten. Europar Batasuna, herritarren gainetik eraikitzearen ondorioa da. Inork ez du 12 izardun bandera bere etxeko balkoian zintzilikatzen.

      • Abatarreko irudia
        joseba barandiaran · Orain dela 6 hilabete, 3 aste

        utzitako diruaren erdia itzultzen ez dizunaren argazkia, ere, ez duzu normalean familiako kuttunenen artean gordetzen…
        Dena den, Greziako erreferenduma, Espainiari, urrutira gabe, milioi euro mordoxka kostatuko zaio, arrisku prima garestiagoaren bidetik. Eta Jaurlaritzari ere, bere aurtengo zor jaulkipenean, berdin.

        • Abatarreko irudia
          Juan Etxenike · Orain dela 6 hilabete, 3 aste

          Ezta ere zure herria 1941ean inbaditu duenarena eta milaka hildakoak sortu dituenarena eta herritarrak gosez hiltzen utzi duenarena. Orduan ere Greziak Alemaniari 1952an beste 22 estatuekin batera bere zorraren erdia barkatu zion. Alemaniaren kasuan, Greziarekiko harremana ez da Maastrichen hasi. Alemaniako hedabideetan egunero Greziarrez farre egiten, eta orain gainera bulego permanente bat jarri nahi dute Atenasen. Alemaniak ez al du ulertu bere historia? Herri baten umiliazioak ze nolako fantasmak esnatzen dituen?

          Ez nago ados errferendumaren planteamenduarekin. Hau ez da Greziarrek nahi zutenak. Orain ere bere denda zabaldu duena, bere etxearen prestamoa ordaintzen ari dena, aurrezten saiatzen ari denarentzat hau guztia ez dio laguntzen.

          Greziarrek ere oso haserre daude gobernuak erakusten duen kapazitate eskasarekin. Nik gaur ez ditut Greziarrak pozik daukatelako erreferendum bat. Papandreu alde egin eta beste gobernu bat nahi dute (batasun nazionalekoa edo hauteskundeak). Nire pasokeko lagun batek esan didana, nahiago dut arerio politikoa, orain dugun traidore arriskutsu honekin.

          • Abatarreko irudia
            joseba barandiaran · Orain dela 6 hilabete, 2 aste

            esan nahi dudana da, Grezia erreskate baten baldintzak negoziatzen aritu dela bere gobernuaren bidez. eta behin baldintzak hitzartutakoan, nire ustez, ez dela serioa (ez gainontzekoentzat onargarria ere) erreferendum bat deitzea. zergatik? bada negoziatzaileak duen zilegitasuna zalantzan jartzen duelako. Euroguneko beste edozein herrialdek ere, zergatik ez, onetsi beharko luke akordioaren nondik norakoa? Eta bakar batek txarretsiko balu? Gobernuek ordezkaritza dute edo ez dute. Akordioak sinatu eta betetzen dituzte edo ez. Eta Europak aterabide bat ematen dio egoera honi edo ez. Baina goazen martxa, hondamendirako da ona, nola Grezian hala hemen. Denda zabaldu, mailegua ordaindu edo aurrezten saiatzen garenontzat. Pentsa, Juan, ekonomiaz ari ginen eta gerra atera da…

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Europak nolabaiteko akordio bat lotu du, Greziaz eta EFSF grazia duen funtsaz. Espainiako bankuei kapital eskakizunak ere handitu dizkie eta, burtsan horrek kalte egingo zielakoan nengoen ni, ”aditu” (ja!) gisa. Bai zera! Epe laburrean behintzat, ”merkatuak” deritzen horiek, poztu egin omen dira. Behin-betiko ote den, horratx neure zalantza

  • Garrantzirik Eztauka-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 6 hilabete, 4 aste · Ikusi

    ONGIZATE KOMUNERAKO EKONOMIA aurkezten digu Christian Felberg urrengo bideoan.

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 7 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Confebaskek zergak erreformatzeko proposamena plazaratu zuen atzo. Berriaren gaurko titularrak, sinpletik bezala jo du beronen laburbiltzeko: ”Enplegua sustatzeko, langileei zergak igo eta enpresariei jaistea proposatzen du Confebaskek”. Proposamen zabala titular mugatu batera ekarri beharrak behartuko zituen agian. Baina proposamenak argudio interesgarriak ditu, nire ustez; sindikatuekin eta alderdi politiko ezberdinekin batera eztabaidatzekoak. ”Alemaniakoaren zerga politika berdintsua [...]

  • Joseba Makazaga-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 7 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Telebistan Espainiako bonoak salgai daudela diote eta, anuntzioaren arabera, konfiantzazkoak omen dira. Baina, estatu espainiarrean ia lautik bat lanik gabe egonik, politikariak hauteskundeen ondorengo mozketei buruz hitz egiten dutelarik, berriz ere Europako bankuak salbatu beharraz ari direlarik… zenbateraino fida gaitezke?

    • Abatarreko irudia
      joseba barandiaran · Orain dela 7 hilabete, 2 aste

      arriskua erlatiboa da, noski. greziaren bonoak baino fidagarriagoak badira, alemaniakoak bezain fidagarriak agian ez. baina estatuaren barruan, estatuaren ordain ahalmenaz fio ez denak… noren ordain ahalmenarengan izan behar du konfiantza amini bat?

  • joseba barandiaran-(e)k AbatarraEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 8 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Kitto. EAEko hiru kutxek bategitea adostu dutela dirudi. Enegarrenean aidanez! Ez dut ikusten aurreko saiakeretatik zer aldatu den, lehen aurka bozka eman eta hitzegin izan dutenek, oraingoan iritzia aldatzeko. Baina, alternatiba hoberik ezean, ongietorria bedi: hobe berandu, sekula ez baino. Tamalgarria, aldiz, Nafarroako kutxa irentsi duen Banca Civicarena. Nafarroaren pisua ezerezerantz urtu, kapital pribatu ugari [...]

    • Abatarreko irudia
      Iker Aranburu · Orain dela 8 hilabete, 1 aste

      Kutxa Bankek CAN begiz jota daukala baieztatu zidan atzo Xabier Iturbek berak, baina presarik gabe. Erabat kontrolatzeko aukera izan beharko lukete aurretik, eta gaur egun Banca Civicaren %49 soilik izan dezakete akziodun ”pribatuek”

  • Aritz Iriarte-(e)k bat egin du AbatarraEkonomiaz gaiarekin   duela 8 hilabete, 3 aste · Ikusi

  • Gehiago kargatu