Durangoko Azoka 2011
Gai publikoa Aktibo duela 5 hilabete, 1 asteAbenduaren 4tik 8ra egingo da Durangon Euskal Liburu eta Disko Azoka. Berritasunez eta giroaz hitz egiteko sortu da gai hau.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 1 aste · IkusiAdiskide erdaldun batekin topo egin, eta hau esan dit oraintxe: ”¿Qué? ¿Qué tal en Durango? Sarri a tope, ¿no? Y este, el de Egia, también anda fuerte, e.” (”Zer? Zer moduz Durangon? Sarri bete-betean, ezta? Eta Egiako hori ere sendo, e (Harkaitz Canori buruz).”Gero esango dugu ez gaituztela ezagutzen, hara!
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiOrain iritsi da benetan hemendik aske irten diren liburu eta diskoen ordua, ezta?
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiLiburu eta disko guztiak kutxetan sartzen ari dira. Hemen kaxak ixteko zinten hotsa entzuten da etengabe.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiDena jasotzeko ordua iritsi da.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiOrdubete barru amaituko da Durangoko Azoka, baina hau oraindik jendez beteta eta oso animatuta dago. Hemen azken bost egunetan ordu batzuk pasa ditugunok hutsune txiki bat sentituko dugu barruan zortziak iritsi eta Landakoguneko kaleak hutsik ikustean.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiAurreko bi sarreretan ez dut aipatu dokumentalen egilearen izena: Gotzon Elortza. Flmen izenburuak hauek dira: ·”Elburua Guernica”, ”Erria” eta ”Ereaga’tik Matxitxako’ra”. ”Erria”-ren jatorrizko izenburua ”Aberria” zen, baina hori ezin zuen onartu orduko zentsurak.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiAurtengo balantzearen txostenarekin batera, antolatzaileek 1965eko abenduaren 28ko ”La Gaceta” egunkariaren ebakin baten kopia banatu dute, euskarazko lehen hiriu dokuementalen emanaldiaren berri emanez: ”Cine, en vascuence, mañana, en la Casa Americana”, dio titularrak.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiGaur 16:30ean euskarazko lehen hiru film dokumentalak emango dituzte Irudieneako autobusean. Egilea bertan izatekoa zen, baina osasun arazoen ondorioz ezin izango da agertu. Bitxikeria moduan, antolatzaileek gaur deskubritu dute Azokaren lehen ekitaldian ere, 1965ean, hiru dokumental horiek eman zituztela Durangoko Azokan.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi”Estrategia aldaketa” gauzatzen hasi da aurten Gerediaga elkartea Durangoko Azokan, Aiert Goenaga zuzendari berriak azaldu duenez. Disko eta liburu azoka moduan sortu bazen ere, argi dute literatura irakurtzeko eta musika entzuteko formatu berriei ez ezik, kultur sokuntzaren beste diziplina eta adierazpenei ere lekua egin behar dietela. Aurten antzerkiari eta ikus-entzunezkoak txertatzeko egin dute ahalegin berezia, [...]
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiGaur jende asko dabil, zaila da Landakoguneko kaleetan aurrera egitea. Jendeak ez du alferrik galdu nahi izan hona etortzekio (edo hona itzultzeko) azken aukera.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiAurtengo balantzea baikorra da antolatzaileen ikuspegitik. Lehenengoz instalatu den neurgailu termikoaren arabera, 105.000 bisita izan dira orain arte, horietatik 40.000 abenduaren 6an, asteartean. Astelehena eta asteazkena apalxeagoak izan dira, baina batez beste ez omen da sumatu aldaketa handirik etorritako jende kopuruaren aldetik.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiJon Irazabali e-book irakurgailu bat eman diote opari, despedida moduan. Irazabalek Gerediaga elkartean jarraituko du lanean, eta Durangoko Azokari ahal duen laguntza gzutia ematen.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiAiert Goenagak hatu du Jon Irazabalen lekukoa Durangoko Azokaren zuzendaritzan. Irazabal azokan lanean hasi zen urte berean jaioa da Goenaga, 1981ean. Ondarrutarra da, Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitzetako kudeatzale izana da. Baita Gaindegia Elkartean eta Euskal Herriko Behatoki sozio-ekonomikoan proiektu koordinatzaile ere.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiEta bihar? Batzuen ustez, jaieguna izaki, atzokoaren antzeko betekada har dezake Landaklok. Baina bada azken egunean jende gutxiago etorri ohi dela gogoratzen duenik ere. Zer gertatuko da? Zeu etorri eta ikustea duzu onena.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiAukeran lasaiegi dago gaur Landako gunea. Berri Txarraken emanaldiak Ahotsenea bete du hala ere, gazte jendez batik bat.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiSalmentei buruz hitz egitean, aipagarria da komikiak izaten ari diren harrera ona: Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñaren ”Gartxot”, Unai Iturriaga eta Alex San Vicenteren ”Udaberri ankerrena”, Iban Zaldua eta Julen Ribasen ”Azken garaipena”… Loraldi baten hastepana ote da, ala egun bakanetako lore ederra?
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiGainerakoan, azokan, gaur jendea tamainan. Ez atzo adina, baina lehen bi egunetan baino gehiago. Egun polita. Jendearen sartu-irtenak konputatzen dituen neurgailu bat ere instalatu omen dute aurten. Ea zer dion aparatuak bihar arratsean
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiOrain, berriz, megafonia isilduta, amari ”pixa, pixa, pixa” esaten dion ume baten ahotsa da entzuten dena. Hemengo prentsa bulegoa akustikoki erabat integratuta dago azokan. Bisualki ez, ordea, aurten aurreko urteetako luxuzko balkoirik gabe geratu baikara prentsako kazetariok, lau pareta artean.
-
Juan Luis Zabala-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiJon Garaño zinema zuzendaria mintzatu berri da Landako guneko megafoniak eskaitzen duen elkarrizketan. ”Urrezko eraztuna” film labur estreinatu berriaz hitz egin du, Kirmen Uriberen izenburu bereko poeman oinarritutako lana da, eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran, ”originaltasunagatik”,
-
Miriam Juaristi-(e)k
Durangoko Azoka 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 5 hilabete, 2 aste · IkusiEskola umeez bete beteta dago gaur azoka. Azoka eta inguruak.
- Gehiago kargatu

