• Kimi Raikkonenek ebakuntza baten ondorioz urteko azken bi lasterketak galduko dituenez, haren ordezkoa aukeratzeko presaka ibili da Lotus. Beste finlandiar bat izango da AEBetan eta Brasilen gidatuko duena: Heikki Kovalainen. Caterhamek Lotusekin korritzeko baimena eman dio azkenean.

  • Atzo Sergio Perezek berak jakinarazi zuen datorren urtean ez duela McLarenen jarraituko. Hain justu, AEBetako Sari Nagusia Texasen korritu bezperan dator albistea, mexikarrek eskura duten lasterketaren atarian. Ezin okerrago neurtu du denbora McLarenek, eta ezin okerrago egin zuen iaz Perezen fitxaketa. Heldu gabeko promesa zen Perez, eta orain…

  • McLarenen erabaki garrantzitsua hartzear daude. Sergio Perezekin aurten saiatu ostean, taldean ez ditu guztiak konbentzitu. Azken lasterketetan hobeto aritu bada ere, erregulartasuna falta du. Haren postuak ziurra zirudien aurreko astean, baina azken berriek diotenez Kevin Magnussen daniarrak eskura dauka. Magnussen egungo WSR3.5 kategoriako…

  • Felipe Massak Williamsen gidatuko du datorren urtean, Valtteri Bottas-ekin batera. Ferrarin egin du bere ibilbiderik gehiena brasildarrak. Honekin Pastor Maldonadoren etorkizuna Williamsetik at dagoela ere argitu da.

  • Kimi Raikkonenek ez ditu urteko azken bi lasterketak korrituko. Aspaldiko istripu batek erangindako bizkarreko mina berragertu zaio aurten, eta gehiagora egin du. Hala, ebakuntza egin eta behar bezala osatzeko denbora hartuko du. Bere ordezkoa nor izango den argitu gabe dago. Alonsok ere oraindik ez du konfirmatu AEBetan parte hartuko duen, Abu…

  • Duela bi egun jakinarazi zuen Toro Rossok datorren urtean Daniil Kvyat errusiarrak gidatuko duela Daniel Ricciardoren tokia hartuz. Antonio Felix da Costa portugaldarra zen guztiek postu horretarako espero genuena, baina honek WSR3.5 kategorian osatu duen denboraldian ez du Red Bullek eskatzen ziona erakutsi.

  • Venezuelan ikerketa ireki dute motor munduko bi gidarik jaso dituzten dirulaguntzak legez kanpokoak izan ote diren ebazteko. Firma faltsutzeak daude iskanbilaren atzean, Alejandra Benitez esgrima kirolari eta egun Kirol Ministro denak azaldu duenez. Dirulaguntzen aferak kirolari asko “zipristin” baditzake ere, bi auto gidari nabarmen…

  • Datorren urterako taldeen osaketa argituz doa, nahiz eta oraindik ofizialdu ez diren. Grosjeanek Lotusen jarraituko du, haren kontratua luzatzeko aukera hartuko dutela baituridi. Bere alboan Nico Hulkenberg ariko da. Force Indiak ez dio postua ziurtatu Paul di Restari, baina aldiz, Adrian Sutilek taldean jarraituko duen itxaropena dauka. Sauberrek…

  • Maria de Villota gidari espainiarra hilik topatu dute gaur goizean Sevillako hotel batean. Iaz auto istripu larria izan zuen, eta begi bat galdu zuen. Autoak gidatzeari utzita, hitzaldi batean parte hartzeko joana zen. Villotak 33 urte zituen eta azaroan bere bizitzari buruzko liburua aurkeztear zegoen.

  • Ducatik 1199 Panigale S modeloaren serie berezi bat jarriko du salgai Brasilen. Senna bertsioa izango da motor honek duen berezitasuna, 161 unitate soilik ekoiztuko baitituzte. Sennak 161 lasterketatan hartu zuen parte.

  • Beste istripua American Le Mans Series-en gertatu zen, Virginian. Ikaragarria da laranja koloreko Porsche autoaren hegaldia, eta non amaitu zuen ikustea.

  • Telebistaz ikusitakoa:

    Jendartetik grabatutakoa:

  • Bi istripu larri gertatu dira asteburu honetan AEBetako bi lasterketa desberdinetan. Lehena Houston-go Indy lasterketan, ikusleen artean bi hildako eragin zituena. Hesiaren kontra jo zuen Dario Franchitti eskoziarrak eta ikusleen gainera erori ziren zatiak.

  • Asteburu honetan Derek Warwick izan da komisarioen artean egokitu den gidari ohia. Haiena izan da Webber eta Alonso zigortzeko erabakia, bakoitzari arrazoi desberdina egotzita: Webberri pista baimenik gabe zeharkatzea, eta Alonsori autoa toki arriskutsuan geldiaraztea. Hara zer topatu dugun, Warwick bera 1988an Gerhard Bergerren Ferrari autoan.

  • Nico Hulkenberg Lotuseko gidari gisa erakusten du FIAk asteburu honetarako zabaldu duen prentsaurreko egitarauan. Oraindik sekretua den albistea aireratu ote dute konturatu gabe…

  • Ferrarik gaur 14:00etarako deitu du prentsa, iragarpen baten berri emateko. Jakinaraziko dutena badakigu; nahiago nuke jakin beste zerbait: nora doa Massa?

  • Ross Brawn-en etorkizuna Mercedesen ezbaian dago urte hasieratik, Toto Wolff fitxatu zutenetik. Wolff Williams taldeko nagusi izateko bidean zen Mercedesek bere talderako hartu aurretik, eta ondorioz austriarrak zituen akzioak piskana saltzeari ekin zion. Itxuraz Ross Brawnek akzio horiek erosteko asmoa agertu du, alemaniarrei agur esanda. Diru…

  • Gero eta ozenagoak dira Raikkonen Ferrarirekin lotzen dituzten zurrumurruak. Munduko bi txapeldun elkartuko lirateke honela talde italiarrean, 1953an Giuseppe Farina eta Alberto Ascari-rekin gertatu bezala

  • Red Bullek badu dagoeneko Mark Webberren ordezkoa datorren urterako. Australiarra izango da, aurrekoa bezala: Daniel Ricciardo. Egungo Toro Rossoko gidaria lehenetsi dute gaztea delako, eskarmentudun Raikkonenen gainetik

  • Bai, dagoeneko ezagutu duzue albistea. Fernando Alonsok lau gurpil gehiegi dituela iritzi, eta birekin nahikoa duela erabaki du.

  • Load More