Bpuntua
Public Group active 1 year, 6 months agoAste honetako puntua: Helmugara bidean, Gpuntuko trena…
Aste honetako doinua: Hamarreko txikia
Bpuntua Berriketan.info-k antolatutako bertso lehiaketa da. Astero Berriketan.info-k asteartetan puntua eta doinua jarriko ditu, eta parte-hartzaileek aste horretan, asteartetik astelehenera, dagozkion puntu eta doinuarekin egin beharko dute bertsoa, Bpuntua gai honetan, aurretik kide eginda. Hiru bertso onenak sarituko dira, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako bina sarrera, Gpuntuaren bina elastiko eta bina erlojurekin. Saridunak abenduaren 11n jakinaraziko dira. Saridunekin harremanetan jartzeko Berriketan.info-n emandako datuak erabiliko dira. Ezinbestekoa izango da horregatik Berriketan.info-n benetako izen-abizenekin parte-hartzea. Erabiltzaile bakoitzak astean bertso batekin parte hartu ahal izango du lehiaketan.
-
Gorka Bikuña-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Aupa! ez dut eduki aukerarik igandeko Berria ikusteko, nortzuk izan dira sarituak? Zorionak hauei! (ez dakit tartean egongo naizen, zaila izango da…)
-
admin-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Igandean argitaratuko dira Bpuntua Berriketan.info euskarazko sare sozialaren bertso lehiaketaren saridunen izenak BERRIA egunkarian. 80 gora bertsok parte hartu dute lehiaketan. Hiru bertso onenak sarituko dira, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako bina sarrera, Gpuntuaren bina elastiko eta bina erlojurekin.
-
admin-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Bpuntua lehiaketan parte hartzeko epea amaituta, jaso ditugun bertso guztiak baloratuko ditu epaimahaiak, eta igandean izango duzue saridunen berri, BERRIAren papereko edizioan. Gogoratu Berriketan.info-n emandako datuak erabiliko direla irabazleekin harremanetan jartzeko. Ezinbestekoa zen horregatik Berriketan.info-n benetako izen-abizenekin…
-
alfredo dufur-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
diote hainbatek
eta bada pena
helmuga dela gure
helburu azkena
euskararen bidean
galdua da sena
bide ona_egitea
garrantzizkoena. -
Gorka Bikuña-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
aurrez hainbat geltoki
pasa dituena
hauexek erabaki
dute sailkapena
zortzi tablatuan ta
txapela batena
orduan jakingo da
zein dugun onena -
Gorka Bikuña-(e)k bat egin du
Bpuntua gaiarekin 1 year, 6 months ago Ikusi
-
Iñaki Aurrekoetxea-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
G-puntuko trena…
tirri-tarra goxoen
azken hasperena:
mingainak zorrotz dabiz,
olgetan eztena,
aluzinazinoak
eta gozamena;
baina ez ahaztu txapela
imintearena! -
Igor Larrañaga-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
G-puntuko trena
jendez gainezka doa
ala da eszena
frontoi eta antzoki
bete dira bela
giro aparta izango da
Ilunben barrena
ta nik ezin det joan
barruan det pena -
Asier Etxaniz-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
burdinbide bakar ta
estuan barrena.
Zer dugu loriaren
lehiak dakarrena?
Zer bilduko Ilunben
la krem de la krema?
Edo ortodoxiak
jotako herrena? -
Manex Munduate-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
Donostiara iristear
Orion irten zena.
Jende andanak beti
harturik andena
mugiarazi baitu
Gipuzkoa dena:
argi da AHTa
sobran dagoena. -
Xabier Rico Hurtado-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
G puntuko trena
neurriz eta errimaz
kantuz sortzen dena
ezin hitzez azaldu
magiaren sena
sentitu nahi duenak
hitzaren sormena
Ilunben izango du
aukera onena. -
Xabier Eizagirre Landa-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena,
aurki Donostiara
iritsiko dena;
zein ote txapelduna,
zein ote aurrena?
Jolas-jokoa berez,
bihurturik dema:
saio ona ez al da
txapeldun onena? -
xabier lasa-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean,
Gpuntuko trena…
maiatzan hemezortzin
abiatu zena.
Ez da deskarrilatu
Gipuzkun barrena;
guztioi zorionak!
-ondo_irten da dena-
Finala zapatuan
ez izana pena..! -
Egoitz Galartza-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
trakatekoarekin
bustirik barrena
mingainak dantzatuaz
hasi genun dema
jada senti nezake
orain datorrena
segi-segi! horrela!
hustu arte dena. -
oier salegi-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
bukatu behar dela
horixe da pena
baina festa haudi bat
daukagu hurrena
erakutsi dezagun
euskaldun ahalmena
ilunbe izan dadin
indar islapena -
Txomin Azpiroz-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
mila bira ondoren
Gipuzkun barrena.
Bertsolari guztiak
zein sailka aurrena
nik asko dakidanez
hor iragarpena;
Txapeldun puntu gehien
lortzen dituena. -
Beñat Jauregi Etxeberria-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
Gpuntuko trena
denek ezin dute joan
hori da txarrena
ta denek eman dute
daukaten onena
saio oso ederrak
Gipuzkoan barrena
ondo buka dadila
ondo hasi zena -
joseba barandiaran-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
G puntuko trena
B puntua atzetik
izango duena.
Abezedarioa
erronka gorena
Atik Zra doa
bertsoen orena
Zubero ta Araba
barne dituena. -
Mihilan-(e)k bat egin du
Bpuntua gaiarekin 1 year, 6 months ago Ikusi
-
Ion Alberdi-(e)k
Bpuntua gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Helmugara bidean
G puntuko trena
dardarak bazetozan
hau da gozamena
laztan dantzan bularra
gorputza lerdena
hire mingainak zidan
busti den den dena
galdetuko al dinat…
nola dun izena ? - Load More


Ez ba Gorka. Hementxe irabazleen izenak: http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-12-11/031/001/bpuntuak_jarri_du_amaiera_puntua.htm