• Arzallusek kartzelakoa: Andaluzian sortu nintzen ta / Rodriguez hiru abizen / ikasketetan nola e’ neukan / aski argi ta argi sen / 20 urte ta han hasi nintzen / benemerita zerbitzen. / Trafikoari paso emanda / goizetik gau izerditzen / ta azkenean, donostiako / koartelera heldu nintzen / eta ordutik lana egin dut / Intxaurrondoak… [...]

  • Colinaren kartzelakoa: Frankismoan ibilia / bide ezkututan barna / Espainiko espetxetan / utzi dut nere aztarna. / Neretzat ere jo zuten / ateratzeko alarma / ta geroztik gozatu dut / bizi askearen xarma / Baina patuak berriro / mamu zaharrera narama / sofan eserita gaude / ni ta umearen ama / gaur gure umea baita [...]

  • Mendiluzeren kartzelakoa: Irakaskuntzan lan egiten det / benetan oso gustora; / nahiz ta tarteka amorrarazi; / nahiz tarteka aztora. / Baina bi alde dituen hontan / diferentzia asko da / pasatzen doa denbora / neureak badatoz gora / eta kezka bat gogora. / Zein beldurgarri, baina ederra / den heziketaren froga / zeinen seguru nagoen [...]

  • Lujanbioren kartzelakoa: Norbere mundu intimo / norbere sexualitate / zabaldu eta bestekin / bihurtzen ditugu parte. / Desioek, pasioek / beren arantza dakarte / neri ere harremanan / lora bihurtu zait kate. / Ezin inor behartu / inor derrigorrez maite / harremanak zabal behar du / bere aukera ta ate. / Halako diskurtsoak maiz / [...]

  • Irazuren kartzelakoa: Ez neukan alde haizea / dena traba ta leizea / baina buruai heltzea / maite dut nere etxea. / Gaztea eta pentsatzen zuten / seguru da partitzea / hau Parisera joango zaigu / ta tokatu isiltzea. / Laborantxara bildu naiz eta / lortu ere segitzea / xoxak atera bizimodua / neurera erabiltzea / [...]

  • Labururen kartzelakoa: Nere logela apaintzen dute / Armstrongen zazpi argazkik / eta menuan ez zait falta hoi / ez oilasko ta ez pastik. / Zuzendariak ere hotelean / mila kontseju dakarzkit / ez det sakatzen balaztik / saihesteko arrakastik. / Zuzendariak kotxetik dio: / ‘Denak atzian ziaztik. / Nik ere e’ nun espero, baina / [...]

  • Agirreren kartzelakoa: Bertso eskolan ibiltzen gera / txorakeri ta txistia / nere lagunek esaten dute: / ‘Hik falta dek sinistia’. / Sarri askotan izaten det, bai / oso aldarte tristia / ez da errexa nerbioekin / txaloz barruak piztia / nahi genduen albistia / espero nuen BECeko ateak / sudur aurrian ixtia / neretzat gauza [...]

  • Mendiluzeren kartzelakoa: Murgian nuen lehen aukera / urduri joan nintzen, artega / koska desioz zeuden / bost tiburoien artera. / Kunplitu nuen papera / joan dena ematera / ta ez zen hain gaizki atera. / Maulen juxtuxo / baina, hala ere, BECera. / Hemen hangoak kantatu ditut / ta nere amets bat bete da. Nerbioekin [...]

  • Uriaren kartzelakoa: Gauza denetan egoten dira / mila maila, mila gradu / ta ni zeinetan nagoen aspaldi / onartuta dut ondradu. / Nahiz ta gustora ibili plazan / beti tabladuz tabladu; / nahiz eta beti erdi harroputz / ta konfiantzaz azaldu. / Pentsatzen nuen ‘sinpleak gara / maila apala daukagu / bertsotan erdi mailan gaudenak [...]

  • Colinaren bakarkakoa: Hamazazpi urte ditut / ia-ia egin naiz handi. / Hortzetako aparatua / eta aknea ugari; / sudurpean hiru bizar / agertzen zaizkit nabari. / Horrelaxe jaio nintzen / ta bota kulpak amari / lagunak trufaka dauzkat / beti adar jotzen ari / lakuko zisne itsusia / deitzen zidaten aspaldi / ta gaur musu [...]

  • Alaia Martinen kartzelakoa: ‘Naufragoa’, ‘Habanera’ / edota doinu hau bera? / Baneuzkan nahiko galdera / baina egin dut aurrera. / Nire baitara bilduta nago / sartu naiz neure barnera / nortasuna da inportantena / hontan nere arabera. / Puntuaketa errimak doaz / garunean gorabehera / Gaskako atari honetan nago / atera edo ez atera / [...]

  • Paiaren kartzelakoa: Gaur hain triste esnatu naiz / hain pasibo, hain arraro. / Egunkariak garrantzi / dena galdu du zeharo. / Flisherantza pasiyuan / San Telmo ermita abaro / azkenengo 20 urteak / aurretik zaizkit igaro. / Nire bertso finala / ilusiotan oparo / Karidadeko Bentaren / klarineteen esklabo / bertsoaren itsasoan / kresalez zailduta… [...]

  • Lekueren kartzelakoa: Sevillako kartzela hontan / ene, zenbat endredo! / Gure kontra mila arau / ta mila kartzelero. / Batu ginen ta erabagi / sendoa hartu gero / gose greban daroago / hilabetea edo. / Ahulduaz, metatuaz / noa ni egunero; / indar gramu bat be ez dot / ia bihurtu naz ero / baina [...]

  • Elortzaren kartzelakoa: Jada bi ordu ta piko / baina hemen noa tinko / jada bi ordu ta piko / barkutik salto eginda / igeri noa polito. / lurrean ere e’ nintzen / inoiz egon belauniko. / ‘Besoei gogor eragin’ / pentsatu dut neurekiko; / ‘Bi aukera daude txikito / edo itsasertzera heldu / ta bestela [...]

  • Martinen kartzelakoa: Bezperan lagun on batek / hala esan zidan: ‘Ez etsi / aukerak egon badaude’. / Ta nik hoietan sinetsi. / ‘Hemendik urrun egongo / zara bihar edo etzi / ezkutuan, tunelean / sartzeko makurtuz jetsi / hainbesterako zigorrik / nola e’ nuen merezi’. / Ihesbide txikitxo hau / ihesbide hain berezi; / pasatu [...]

  • Urangaren bakarkakoa: Gizon ustean sarri naiz / oso umea, umean. / Maiz sartu izan dut hanka / nere iragan xumean. / Beti begirada jartzen / nuen etorkizunean / ez, bizitako momentu / sentitutako unean. / Aspaldi e’ naiz sentitu / noski, askatasunean /… Gazte garaian batera / mila une eder igaro / zu sudurretik sartzean [...]

  • Mantxiren bakarkakoa: 14 urte nituelarik / lagunen ondoan hasi / majina ‘t trago emandakoa / patxaran eta ginkasi. / Gehiago ezin ta edan beharra; / ‘gutxiyo ote haiz ba hi?’. / Hola hasi nintzen edaten eta / geroztik dena desgrazi / alkola bihurtu zait krisi / hasera hartan bizipoza zen / gaur egun, ezin det [...]

  • Iturriagaren bakarkakoa: Urte askotako ohiturak dira / jarri atzera begira / gaztetxo nintzen garai haietan / denak juerga, dena biba. / Batek ez dakit noiz erortzen dan / harlauza baten azpira / mendekotasun baten joan ziren / hamar bat urte guztira. / Gero, sendatu behar nuela / ta medikuen segida / saiatu nintzen ta lortu [...]

  • Arzallusen bakarkakoa: Txapelketako saiotan / ibiltzen naiz erdi tonto / teknika beti izaten da / bertsolarien oztopo / ta errima familiak / nik umetatik gorroto. / Ongi ikasiak neuzkan / joko, zoko ta barroko. / Ta gaur hona etorri naiz / ez hanka sartzeko pronto; / nere kurrikulumean / hortxe daude zazpi poto / ta [...]

  • Gaztelumendiren bakarkakoa: Lehenengo eskuarekin / hala hartu det astiro / nere barruko ikarek / ta beldurrek ze enbido! / Ondoren, eskuan ere / ezpainetara det igo; / gero, mihiaz dastatu / zaporea maitekiro. / Urteak dira bizitzan / ez dela izaten giro / ta barruan sentitzean / mila min, mila bertigo. / Nola lehen egiten [...]

  • Load More