Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Public Group active 4 years, 4 months ago2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Villabona-Amasan hasiko da irailaren 29an, eta Bilboko BECen izango da finala abenduaren 15ean.
-
Imanol Mendizabal joined the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Txapeldunaren agurra: Zerutik begira daude / Joxe eta Manuel Mari / ziega zulotik entzuten / beste euskaldun ugari. / Musu bat Iparraldeko / bertso-eskolako haurrari / lagundu nauten guziak / Olatz eta arreba bi / baina ni ez bainaiz hemen / neuk sortu hutsean ari / aitarena den txapel hau / eskaintzen diot ama / [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Lujanbioren agurra:
Zorionak, Amets, bazendun / hainbeste merezimendu / bertsolari, lagun bikain / nola ez txapela kendu? / Petoa traje nazional / izendatuko bagendu / borondatea da hemen / herrigintzaren zimendu / baina borondate hutsez / ez gera konformatzen gu / behar dira egitura / laguntza eta sostengu. / Bertso-eskolak nahi ditut / eskertu…
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Lujanbioren kartzelakoa buruz burukoan: Beti berdin amaitzen ote da / etorkinen pelikula? / Bukaeran bat idatzi al da / geronek ez dakigula? / Ekuadorren saldu ziguten / arrakastaren formula / eta orduan Espainiarantz / jarri genuen brujula. / Zenbat ate jo ote ditudan / zenbat ofizina zula / zenbat etxe garbitu ta / zenbat zahar [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Lujanbioren kartzelakoa buruz burukoan:
HITZA: Altzoa
Helduok bihotzean / zenbat harramazka? / bizitzaren bizitzez / indarrak gasta. / Nekeak eta minak / askotan arrasta / uzten gaituzte eta / hori nola aska? / Bihotzeko zazta / bizkarreko lazta / banoa arnaska / hartzen nau xarmaz ta / altzoa da helduok / dugun sehaska.
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Arzallusen kartzelakoa buruz burukoan: Gaztea nintzen garaian / kalean beti mobida / ta poliziak eraman / ninduen presondegira / ta gero, handik ihesi / berriro ere argira. / Nere bizitza guzian / iskriba eta iskriba / liburuak untziak lez / joan litezke urrutira. / Lehen liburuen baitan / itzultzen nintzen herrira / orain, nere liburuak [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Arzallus buruz buruko kartzelan:
HITZA: Altzoa
Haur nintzela banuen / aurpegi itzala / kopetan ximurtua / banun azala. / Jakin nere sendagai / beti ama zala / haren usai goxoa / ta haren kresala / amaren ahala / da unibersala / gozoa, apala / ta zabal-zabala / ez dut inoiz ahaztuko zure magala.
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Gaztelumendiren bakarkakoa: GAIA: Adimen urritasuna duten gazteekin ballet taldea osatu zenuen urte hasieran. Gaur dezu estreinaldia. Antzoki bat alokatu / dugu nahita guretzako / 300 bat gonbidapen / famili denak aintzako. / Erdi betea zegoen / gu hona iristerako / hor daude zuriz jantzita / media banakin galako. / Argiak piztu dira ta / nik… [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Lujanbioren bakarkakoa:
GAIA: Adineko pertsona bat zara. Zure hiru seme-alabak txandaka arduratzen dira zutaz. Lau hilabetero aldatzen duzu etxez, maleta egiten ari zara.
82 urte beteta / ihartu zori den zuhaitz / azal zimurrak pilatzen ditu / nere aje ta nere gaitz / bizitzeko da berandu eta / hiltzeko oraindik…
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Arzallusen bakarkakoa: GAIA: Honela esan dizu: “ezin naiz zu gabe bizi”. Bihotza ez da enbor bat / bezala bitan puskatzen / eta maite diren haiek / berez direnez uztartzen. / Sei urte daramatzagu / biok elkar musukatzen / eta orain distantzia / pixka bat hartzera goazen. / Ez diot lehengo begiok / ez zaizkidanik gustatzen; [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Sarriegiren bakarkakoa: GAIA: Alabarekin batera bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak hala esan dizu berriz: “Asko falta da iristeko”. Gerrikoa jarri eta / autoko sillan eseri / 700 kilometroan / so egin gabe ezeri. / Ama urruti daukazu / tamalez urrutiegi / bidaia hau beste behingo / poz txikia izan bedi. / Alaba asko falta den [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Colinaren bakarkakoa:
GAIA: Ama bisitatzera joan zara zahar etxera. Heldu zarenean panpina bat du eskuan, eta hurbiltzean hala esan dizu: “Sssshhh… Sustrai lo dago”.
Lehen neretzako berdinak ziren / zahar etxe ta ospitala / gure amarentzat, ordea, hau da / bost izarreko hostala. / Gelan baitauzka nere argazkia / oporretako postala / sartuz…
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Iturriagaren bakarkakoa:
GAIA: Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira zure aitaren omenaldian.
Zulo handiko galbahe / izan zen noizbaiten muga / han, hemen tiroa beti / eguneroko ohitura. / Behintzat hala oroitzen dut / ume nintzen garai hura. / Ordutik joan da odolik /…
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Elortzaren bakarkakoa: GAIA: Lehen aldiz lokartu da zure besoetan. Zure amaren jarduna / gaur ez da izan biguna. / Zure amarren jarduna / erditzean biziberri / denoi bihurtu zaiguna / ta, orain, besotan zauzkat / nire alabat kuttuna. / Leihotik begiratzen dut / badator argitasuna / baina zer den maitasuna! / Goizeko ordu bietan / [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Mendiluzeren bakarkakoa: GAIA: Bertakoei lana kentzen diezula entzun behar izan duzu berriz ere. BERTSOAK: Arrantzontzian kresaletan blai / ez asteburu, ez luzeko jai / han Senegalen ikasi eta / ustez, badet nahiko dohai. / Baina inor ez dago lasai / antza asko lan honen zai / nik betetetzen det eta ai! / Orain gorrotoz zuzentzen [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Iturriagaren kartzelakoa: Denok daukagu gogoan beti / joandakoa, iragana. / Ze zoriontsu bizi izan ginen / hainbeste urtetan barna. / Argazki zaharrek, bideo zaharrek / badaukate bere xarma. / Justu gaur egun bihurtu dira / hoiek nire aurkako arma. / Ta ez genuen guk alperrik jo / abokatuen batzuengana / erdigunea zegon tokian / orain [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Gaztelumendiren kartzelakoa: Hilero etortzen zera / maitasunaren aldarriz / eman ezin dizkizudan / laztan goxoen egarriz / malkoak ta irrifarrak / biak gordean ekarriz / bizi dezun infernua / ia ezkutuan jarriz. / Etortzen zeran aldiro / gu bion artean dabiltz / eman gabeko muxuak / esan gabeko mila hitz / besarkatu zintudan / gogor, [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Aitor Sarriegiren kartzelakoa: Gogoratuz garai baten / munduratu zen umean / ideiak jakinak ziren / han gure ingurunean. / Goierriko herri hartan / herri txiki ta xumean; / ondorenean sasian / kanpoan eta urrunean / barrua ere probatu dut / nire txikitasunean. / Eta gaur egun jadanik / neure askatasunean / barruan zerbati lehertu zait [...]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Elortzaren kartzelakoa: Hementxe gaude ia-ia ez / herritar ez buruzagi / erabakiak hartu beharrean / ez direnak bat eta bi / ta bitartean hainbeste jente / pentsatuaz zer etor liteke / hortxe dugu adi-adi. / 20 urtean zehar egin dut / makinatxo bat eskari. / Orain, badakit ezertxo ere / ez dela etortzen opari / [...]
- Load More