Athleticeko hauteskundeak
Public Group active 1 year, 10 months agoUztailaren 7an hautatuko dute Athleticeko bazkide konpromisarioek presidentea. Bi hautagai daude: Fernando Garcia Makua orain arteko presidentea eta Josu Urrutia jokalari ohia. Talde hau lehendakaritzarako hauteskundeei buruzko iruzkin, argazki eta bideoak jasotzeko sortu da.
-
Aitor Manterola-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
-
Maite Asensio-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Athleticeko bi presidentegaiek kanpaina aspergarri xamarra egin dutela diote gaiaz dakitenek. Makua Iurbenor auzian inputatu izanak giroa aldrebestu du, eta hauteskunde egunean ere jokoa ez omen da oso garbia izan. Urrutia haserre dago Ibaigane inguruan boto paperak banatzen ari direnekin, bere aldeko sobre batzuen barruan Makuaren aldeko boto…
-
Maite Asensio-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Mugimendua berriro Ibaiganen. Botoa ematera etorritako bazkideak sartu eta irten dabiltza etengabe. Ondoren kuxkuxeatzen geratzen dira: harrigarria da zenbat pertsona dauden jauregi aurreko espaloian begira. Athleticeko hauteskundeak denen ahotan daude gaur inguru honetan.
-
Maite Asensio-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Azken ordu erdian pixka bat lasaitu da Ibaiganeko giroa, baina 13:00ak aldera ezin zen ia kaletik igaro. Bazkaltzeko tartea aprobetxatu dute zenbaitek botoa ematera hurbiltzeko. Han ikusi ditugu, besteak beste, Iñaki Anasagasti EAJko senataria eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea. Eta han zeuden Urrutia eta Makua ere bai, sakelekotik eskegita.…
-
Maite Asensio-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Athleticen banderak jantzi dituzte Ibaigane inguruko tabernek. Jauregiaren ondoko kaleetan, Makuaren zein Urrutiaren papeletak ari dira banatzen gazte batzuk bazkideei. Mazarredo zumarditik pasieran doan jendearen ikusmina pizten ari da Ibaiganen dagoen zalaparta. Kazetari ugari, eta tarteka presidentegaien hautagaitzetako kideren bat trago bat…
-
Maite Asensio-(e)k bat egin du
Athleticeko hauteskundeak gaiarekin 1 year, 10 months ago Ikusi
-
Aitzol Zubizarreta-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Inor gutxik uste zuen hautagai biak hain parekatuta egongo zirenik. Egia esan hautagi bakoitzaren posizioa ranking-ean etengabe aldatzen joan da. Hasiera batean Macuari abantaila zabala ematen nion, baina Urrutiak Bielsa berarekin ekarriko zuela jakindakoan abantail hori asko murriztu zen. Handik gutxira epailearen erabakia medio, nire rankin…
-
Aitzol Zubizarreta-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Azken txanpan gara. Gaur, minutuk batzk barru, 14:00etan, ETBk eginiko galdeketa baten berri emango dugu, Makuaren aurkako erabaki judiazialak ezagutu eta gero egina. Emaitzak ezin ditut momentuz aurreratu, baina bozketaren eguna harreta handiz jarraitzeko arrazoiak izango ditugula uste dut.
-
Aitzol Zubizarreta-(e)k bat egin du
Athleticeko hauteskundeak gaiarekin 1 year, 10 months ago Ikusi
-
Jon Ordoñez-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
@amg01 Galdera beste modu batera: norekin irabaziko du Athleticek gehiago, Caparrosekin edo Bielsarekin?
-
Aitor Manterola-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Caparrosek ala Bielsak irabaziko du?
-
Aitor Manterola-(e)k bat egin du
Athleticeko hauteskundeak gaiarekin 1 year, 10 months ago Ikusi
-
Jon Ordoñez-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 10 months ago Ikusi
Ofiziala izan ez arren, itxura denez Josu Urrutiak Marcelo Bielsa aurkeztuko du entrenatzaile posturako eta Garcia Makuak, Joaquin Caparros. Zer gehiago, ordea, lau urterako? Ea elkarrizketa digitalen batean galdetzeko aukerarik badugun…
-
Jon Ordoñez-(e)k
Athleticeko hauteskundeak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 11 months ago Ikusi
Bi aste baino gutxiago falta da hauteskundeetarako. Filosofia ez da ukituko, San Mames Barria martxan da, titulurik inork ezin du agindu. Zer eskaintzen du hautagai bakoitzak?


Harritu egin nau ETBko inkestaren emaitzak:
oso berdinduta daude Urrutia eta Makua datuon arabera. Hemen inkesta: http://www.eitb.com/kirolak/futbola/athletic/osoa/695899/athleticeko-hauteskundeak-urrutia-eta-macua-pare-pare/