Gpuntua @gpuntua ?
Aktibo duela 5 hilabete-
Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Unai Orbeak irabazi du Ataun Aia txirrindu proba gunean duela 6 minutu · Ikusi
Ataungo Aia auzoan larunbatean jokatu zen II. Ataun Aia txirrindularitza sarian Unai Orbea (Atracciones Sanz) izan zen irabazlea (1:12:25). Aian hasi eta bukatu, Lazkaorainoko joan-etorrietan 48 kilometroko ibilbidea egin zuten kadete mailako txirrindulariek, euripean. 54k bukatu zuten proba. Orbearen atzetik Urtzi Muguruza (Sumofic), Jon Ander Unanue (Andoaingo) eta Dani Maiora (Inoxcra-Beasain) sailkatu ziren, segundo gutxira.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara: 390 lagun gunean duela 31 minutu · Ikusi
-
Busturialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hamasei plaza, euskal presoen giza eskubideen alde gunean duela 42 minutu · Ikusi
Mutrikuko, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko plazak jendez bete zituzten zapatuan. Izan be, Herrira mugimenduak antolatutako Gozen Plazara! ekimenagaz bat egin eta, «euskal presoen Giza Eskubideen errespetua» eskatzera kalera irten ziren hainbat herritar. Guztira, 16 plazatan batu ziren herritarrak «eskubide urraketarik gabeko eszenatokia» gura dutela aldarrikatzeko; hain zuzen be, Giza Eskubide guztiak errespetatuak izango diren agertokia eskatu
-
Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 ordu · Ikusi
Bilboko Udalak kultura arloko (eta turismoko eta ekonomiako) lankidetza hitzarmena sinatu du Santanderkoarekin.
-
Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Galdosen margolanak eta egur tailak Mikelazulon gunean duela 1 ordu, 5 minutu · Ikusi
-
Busturialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bilboko triatloia irabazi du Mikel Elgezabalek gunean duela 1 ordu, 15 minutu · Ikusi
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko triatloia irabazi du, bigarren urtez jarraian. Gernikarrak iazko garaipena errepikatzeko helburua zuen lasterketa hasi aurretik, eta bete-betean asmatu zuen. Bizikleta gainean erakustaldia emonda, “garaipen handia” lortu zuen etxetik hurbil. Dioenez, “oso pozgarria” izan da irabaztea, eguraldi txarrak “gogortasuna gehitu” baitzion probari. Elgezabalek azaldu duenez, eguraldiak asko sufriarazi zien [...] -
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirukide, txapeldun gunean duela 1 ordu, 20 minutu · Ikusi
Hirukideko atletismo taldeko neska alebinak Gipuzkoako Taldekako Txapelketa irabazi zuten igandean. Txapelketa Ordizian jokatu zen, eta sailkapen orokorra irabazteaz gain, erreleboetan ere urrezko domina lortu zuten tolosarrek. Hirukideko taldea ondorengo neskek osatzen dute: Naroa Jauregi hesietan; Ainhoa Gibelalde 60 metrotan; Maddi Sanchez 1000 metrotan; Izaro Perurena pisuan; Miren Alargunsoro luzeran eta Maria Lasa altueran.
-
Lander Arretxea
posted a tweet: duela 1 ordu, 36 minutu · IkusiBlogean: “Poesiaren bidea” | http://t.co/JnVgggWy | #ehu #berriketan
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euriak Asentzio Azokako ofizioen erakusketa baldintzatu du gunean duela 1 ordu, 58 minutu · Ikusi
Asentzio Azoka ospatu dute herritarrek, eta baserritarrek euren jarduera eta produktuak erakusteko aukera izan zuten atzo; hala ere, euriak hainbat ekitaldi oztopatu zituen, eta ekitaldi asko aterpean egin behar izan zituzten; garai bateko ofizioen erakustaldiek hartu izaten dute arreta berezia, baina laien erakustaldia bertan behera geratu zen, babarrunak hilerri ondoko zelaietan landatzekoak baitziren. Beste erakustaldia [...] -
Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurren aurresku txapelketako argazkiak gunean duela 2 ordu, 3 minutu · Ikusi
Haurren aurresku txapelketaren 26. aldia egin zuten joan den larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Landare elkarteak antolatuta, 27 dantzarik hartu zuten parte bertan. Txapelketaren argazkiak hemen bildu ditugu.
-
Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzipetuak ez zuela “ankerkeriaz” hil esan du defentsak gunean duela 2 ordu, 28 minutu · Ikusi
Sergio Fernando Ramos de Sousak, Asier Lavanderaren ustezko hiltzaileak, 17:00etan deklaratuko du epaimahaiaren aurrean Asier Lavanderaren gurasoak “justizia” espero dutela esanez sartu dira gaur Iruñeako justizia auzitegi nagusian. Haren semearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da jada. Fiskalak giza hilketa delitua eskatu du auzipetuarentzat, Sergio Fernando Ramos de Sousarentzat; eta 14 urte eta erdiko espetxe zigorra. [...]
-
Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bellotako langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian gunean duela 2 ordu, 41 minutu · Ikusi
Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, [...] -
Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EPLEko talde bakarrak irabazi du nagusietan asteburuan gunean duela 3 ordu, 23 minutu · Ikusi
EPLEko nagusien talde bakarrak lortu du garaipena asteburu honetan Udaberri txapelketan, lau t’erdian: Aranburuk 22-11 irabazi zion Orioko Errazkini. Besteei dagokionez, berriz, Zangituk 22-11 galdu zuen Antiguako Fernandezen kontra, eta emaitza berarekin galdu zuen ere Arzadunek Antiguako Ortiz de Urbinaren kontra. Beste emaitzak Udaberri Eskuz Binaka Haur maila: Urnieta 18 – EPLE (Garagarza – Izagirre) 5 [...]
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Old boy’ filma izango da ikusgai, gaur Putzuzulon gunean duela 3 ordu, 42 minutu · Ikusi
-
Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 ordu, 55 minutu · Ikusi
Microsoftek bere sare soziala jarri du martxan: http://www.so.cl
Google+ekin antza handiagoa du, Facebookekin baino. Dena den, Facebooketik bertatik erregistratu daiteke bertan. -
Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asier Lavanderaren gurasoek “justizia” eskatu dute epaiketaren atarian gunean duela 4 ordu, 9 minutu · Ikusi
Donostiako gaztearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da Iruñeako justizia auzitegi nagusian Asier Lavandera gaztearen hilketaren inguruko epaiketa hasi da Iruñeako justizia auzitegi nagusian. Sergio Fernando Ramos de Sousa da auzipetu bakarra. Lehendabizi, zinpekoen epaimahaia hautatu dute: bost emakumek eta lau gizonek osatu dute. Alegazioen txanda etorri da ondoren. Fiskalak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra [...]
-
mikel peruarena-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 4 ordu, 9 minutu · Ikusi
’Eskola bizia, herri bizia’ dokumentalaren trailerra: http://youtu.be/5bko-XNKT10
Ekainaren 1ean estreinatuko dute dokumentala Tolosan, Leidorren; ekainaren 3an Larraulen emango dute, eskola txikien festan. ’Être et avoir’ (izan eta eduki) filmarekin akordatu naiz:
-
Busturialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kopako finala galdu dute Urdaibaikoek gunean duela 4 ordu, 35 minutu · Ikusi
Urdaibai eskubaloi taldeak ezin izan du Kopako finala irabazi, denboraldiari amaiera borobila emoteko. Liga irabazita eta Bizkaiko A mailan jokatzeko txartela eskuratuta, bertokoek Kopa tituluagaza agurtu gura zuten 2011-2012 denboraldia, baina Erandioko taldea gehiago izan zen finalean. Taldetik jakinarazi dutenez, “pena da” finala galtzea, baina posik egon behar dugu gizonezko nagusiek denboraldi edarra egin baitute. [...] -
Busturialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kopako finala galdu dute Urdaibaikoek gunean duela 4 ordu, 35 minutu · Ikusi
Urdaibai eskubaloi taldeak ezin izan du Kopako finala irabazi, denboraldiari amaiera borobila emoteko. Liga irabazita eta Bizkaiko A mailan jokatzeko txartela eskuratuta, bertokoek Kopa tituluagaza agurtu gura zuten 2011-2012 denboraldia, baina Erandioko taldea gehiago izan zen finalean. Taldetik jakinarazi dutenez, “pena da” finala galtzea, baina posik egon behar dugu gizonezko nagusiek denboraldi edarra egin baitute. Urdaibaikoek [...] -
Busturialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi dute mundakarrek gunean duela 4 ordu, 38 minutu · Ikusi
Mundakako Arraun taldeak Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi du, gazteen mailan. Batelen bizkaiko txapelketan bezala, mundakarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi dute trainerilla txapelketan. Bertokoek erraz irabazi zituzten txapelketaren bi egunetako estropadak, eta jardunaldi erabakiorren, gainera, 46 segunduko aldea atera zioten Kaiku bigarren sailkatuari. Hala, argi utzi dute Euskadiko txapelketa irabazteko hautagaietako bat direla. Nagusien mailan, bestalde, Urdaibai
- Gehiago kargatu

Goizean 353 oiartzuar bildu ziren auzoetan, Goazen plazara ekimenaren harira. 20:00etan, berriz, argazkia atera zuten Doneztebe plazan. 390 lagun elkartu ziren.


