Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Guneak
  • Ekitaldiak
  • Honi buruz
Ez zara erabiltzailea? Izena eman

Erabiltzailea/Pasahitza gogoratu

  • Abatarra

    Gorka Julio-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 urte, 4 hilabete · Ikusi

    Su-etena saretik paperera

    Irlen sarea

    Sarean dabiltzan herritarrei Su-etenaren inguruko iritzia eskatu diegu, hauek izan dira beraien iritziak eta paperean egotea merezi zuten.

    OHARRA: Papereko bertsioan batzuk moztu egin behar izan ditugu, baina hemen denak daude. Barkamenak norbaiti “paperaren diktadurak” ezarritako murrizketek kalterik sortzen badizkio. Parte-hartzea izugarria izan da denei eskerrak.

    Pedro Layant: Aro berri bat (agian katalanagoak izateko ;-) )

    @Koldotxu: EHtik kanpo banago ere, herritarrok aurretik lan asko dugu, oztopolari gehiegi dago eta asko dugu jokoan.

    Paul Rios: Oso pozik nago! Bakea lortzeko aukera berri bat daukagu. Aprobetxa dezagun!

    @Txipi: denok eman behar dugu pausu bat, gutxi batzuk ez entzutearena egin ez dezaten. Bakea ez da berri bat, bidea baizik.

    Mikel Iturria: Ez dago erraza aurrera egitea, baina herritarrok ezin dugu #bakea lortzeko aukerak alferrik galtzen utzi.

    @Loztia: Ilegalizazioari esker boterean dauden poltroneroak eta ez daude bake prozesuaren alde, ez zaie interesatzen! PNV-ko buruzagitza
    arduragabekeria handiaz jokatzen ari dira, hauei ere ez zaie bakea interesatzen??dirua soilik?

    Maialen Lizarralde: Hitzen ondoezen zorabiotik zuzen bakearen bidea hartzeko unea da, atzera bueltarik gabe, argi seinaleztatuta baitago orain.

    @Kimo: Beti bezala, betikoak, bainak landatzen hasi dira: positiboa da baina… ondo dago baina… aurrerapausua da baina…

    Jon Aramburu: Euskal Herritarron hitza errespetatu beste erremediorik ez zaie geldituko 2 estatuei. Eta luzamendua haien kalterako da.

    Manex Agirre: Panorama kez garbitu zaien honetan, keak estaltzen zuenari buruz diskutitu beharko dute batzuek. Prest izango gaituzte.

    Iñigo Rubert: Ez da oso modernoa, ez eta oso poetikoa ere, baina ezinbestekoa da: antolakuntza eta borroka.

    Gorka Bereziartua: Brunete mediatikoari Internet erabiliz aurre egin beharko zaio. Nazioarterako, ingelesez edukiak sortzea inportantea da.

    Beñat Irasuegi: Orain arte besteen urratsen zain egon gara. Guk sortu behar dugu nahi dugun EH. Gizarte antolatuaren garaia da.

    Naroa Elortza: Ezberdintasunak gainditu eta inplikazio soziala bultzatzeak ekarriko digu bakea eta adiskidetzea. bidea bilatu behar… Nazioartekotzeak indarra emango dio prozesuari, baina, aurrera egiteko, bakea lortzea posible dela sinetsi behar dugu.

    Ander Gortazar: Aurrerapauso itzela iruditzen zait, kohesioa eta elkar konfiantza dakartzalako. Azken finean, prozesu hau internoa da, eta ez dago Gobernuaren ez-mugimenduen menpe. Ebidentzia ezingo dute luzaroan ezkutatu…

    H. Etxeberria: Uste dut amaia dela benetan. Orain euskal herritarraren tenorea da. Demokrazia gehiagok bakarrik konponduko du gurea, eta hori zapuzten saiatzen bada inor, dela estatu, dela erakunde, edo dena delako, herri oso bat aurkituko du parean zutik, bere borondatearen aldeko borrokan.

    Imanol Epelde: Dirudienez, PNV Madrilen ari da negoziatzen “prozesua”, Aralar ez dago gustura, ez dago eroso. Zeintzuk geratzen dira elkarrekin? Hau-hori- ta-hura? Zein txapuza klase da hau? Galbidera goaz bakoitza bereari tiraka. Lizarrak sortutako ilusioa ekarri behar dugu berriz. Ez dugu ezer espero behar espainolengandik (gutxiago frantsesengandik). Elkar gaitezen edo akabo!

    Izaskun Perez: Amaieratik gertuago gaudela uste dut, baina ez da bide erraza izango. Hala ere, berri ona, oso ona, dela uste dut. Borondatea erakutsi beharko dute denek, eta badirudi batzuk ez daudela prest. Ruperrengana jo ohi dut horrelakoetan: Zaindu maite duzun hori (“Iritzi helduak, uste haundikoak, gure herriaz… Nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki…).

    Unai Gorrotxategi: Azken komunikatu honekin argi ikusi da komunikabide gehienak iritzia emateko baino ez daudela, informatu behar dutenean. Gobernuak egin beharko lukeena, bere urratsak, estaltzeko.
    Alde batetik urratsak bata bestearen atzetik egiten diren bitartean, ez dirudi beste aldetik asuntoa argi daukatenik.
    Beharbada beraien fitxak jokatzen ariko dira, baina argi dagoena da, ez daudela situazioak eskatzen duen altura horretan.
    Eta PNV-Aralar? Zertara ari dira jolasten? Hauek ere fitxak gora eta behera. Ez dakit nora doazen, baina faktura, lehenago edo beranduago garesti ordainduko dutela uste dut. Batez ere Aralarrek, PNV nahiko eskarmentatua dago lur lokaztuetan ibiltzen. Ikusiko dugu…

    Patxi Gaztelumendi: EHan asko ikasi dugu azken urteotan papera, sarea, kalea, mundua eta beste uztartzen. http://basquepeaceprocess.info.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

Berriketan
  • Saioa hasi
  • Erregistratu