Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Besteak beste, polizia eredua "positiboa" dela esan du, baina gaineratu du: "Han eta hemen ukituak egin daitezke". […]
Ekitaldiak 232 plazatan antolatu dituzte Herrira-ko kideek, goizetik hasi eta iluntzera arte. Mugimenduak jakinarazitako datuen arabera, 12.000 pertsona inguruk hartu dute parte eguerdira arte egin dituzten mobilizazioetan. '#M18plazara' etiketa darabilte egun osoan ekitaldien berri emateko. […]
Gutxi zabaldu den teknika alternatiboa da hareazko animazioa. Argi-ilunekin jolastuz irudiak sortzean datza, eta zuzeneko emanaldiak edo filmak egin daitezke. Oraingoz ez ditu erakarri Euskal Herriko artista asko. […]
Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute 30 bat pertsonak Moyua plazan Askapenak deituta, preso politikoen egunean. Sahararrek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu, eta presoak berehala askatzeko eskatu dute. […]