Goierriko Hitza @goierri ?

Aktibo duela 32 minutu
"Goierriko HItza Korrikaren Goierriko ibilbidearen jarraipen berezia egiten ari da." · Ikusi
  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bellotako langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian gunean   duela 2 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLegazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lurdes Auzmendi: «Euskara erabiltzea plazer bihurtzea da garrantzitsuena» gunean   duela 8 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLurdes Auzmendi (Ataun, 1956) 2009an Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten eta egun Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea da. Aurretik, Zeruko Argia aldizkariko kazetari izan zen eta Euskadi Irratian ere aritu zen. EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) sortzaileetako bat izan zen. Ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean lan egin zuen, Itzulpengintzako lizentziaturan. Tokiko hedabideek euren txostena aurkeztu berri dizute. [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Presoak plazara gunean   duela 8 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuskal presoen eskubideen defentsan Herrira taldeak sortu dira Goierriko hainbat herritan. Talde horien helburua presoak herrira gerturatzea da, eta, horretarako, lehen ekintza nagusia biharko ‘Goazen Plazara’ izango da. Ordizian, Besainen, Lazkaon, Ataunen, Idiazabalen, Legorretan, Seguran, Zegaman, Zaldibian, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin sortu dira dagoeneko Herrira taldeak. Goierriko beste herri batzuetan, berriz, taldea sortzeko lanean ari dira. [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parte hartzea, parte izateko gunean   duela 8 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJoseba Imaz Kazetaria Anja Bernecker eta Malou Henriksen. Izenak ikusita, erraza da asmatzen ez direla Gaintzako alabak. Zumarragakoak ere ez, ziur asko. Lehena Alemaniatik iritsi baitzen Euskal Herrira. Ingalaterratik, bigarrena. Zientzialariak dira biak; Gipuzkoako punta-puntako ikerkuntza zentroetan dihardute lanean. Zergatik ematen dizudan Anja eta Malouren berri? Azkenaldian komunikabideetan ikusiko zenuten agian arrazoia: Urgarden izeneko taldea [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Andoni Mikelarena: «Epaile lanari esker bizitzarako ikasbideak jasotzen ditut» gunean   duela 8 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAndoni Mikelarena beasaindarrak 14 urte ditu eta adin horretako askok bezala futbola du gustuko. Jokalaria da, baina baita epailea ere. Futbolarekin lehenengo harremana jokalari bezala izan zuen, baina Andoni Mikelarenak aitortu duenez, beti gustatu izan zaio futboleko epaile lana. Lan horretarako beharrezkoa den ikastaroa egin, eta Goierriko makina bat partidu epaitu ditu, dagoeneko, irailetik hona. Nondik nora [...]

  • Koadro txikiaAntonio Manuel da Silva (Porto, 1966) tornulari eta kamioilari lanetan aritu zen Portugalen. Bere familiaren bizimodua hobetzeko, Portugal uztea erabaki zuen orain bost urte. Lehenengo Alemanian izan zen, baina hango bizimodua ez zitzaion gustatu, eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Zergatik ez zitzaizun Alemania gustatu? Lehengusu bat dut han eta lana aurkitu zidan, baina 15 egun [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Agerpena ala eromena gunean   duela 8 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaErrepublika garaian, 1933. urtean, herriko bi umek ama birjinaren irudia ikusi zutela esan zuten. Berehala fededunen erromes toki bihurtu zen Ezkio; egun batzuetan 80.000 lagun ere bildu ziren, elizak debekatu zuen arte. Benetako eromena sortu zuten Ezkio-Itsason 1931. urtean izandako ustezko agerpenek. Herriko bi umek ama birjina agertu zitzaiela esan zuten. Kontua berehala zabaldu zen, [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Olano: «Kuadrillen eguna da Loinatz jaietako egun kuttuna» gunean   duela 8 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaMikel Olano (Beasain, 1971) Koskola txarangako eta txistulari taldeko kidea da. Noizean behin, musika eskolako, eta Ordiziako eta Legazpiko bandekin ere jotzen du. Gainera, Loinatz abesbatzako kidea izan zen 20 bat urtez, eta danborradako danbor nagusia da 2008tik. Zein duzu Loinatz jaietako egun kuttuna? Kuadrillen eguna. Zaletasun bat. Musika. Oporretarako leku bat. Iaz Zurizako kanpinean oso gustura izan [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talaia ezkutua gunean   duela 8 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaSamiño edo Iruarrieta mendiak xarma berezia dauka; altuera handirik gabe, tontorretik ikuspegia paregabea da. Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga arteko mugan dagoen Samiño edo Iruarrieta mendira, Zumarragako Agiñaga auzotik abiatuko gara, Agiñabarrena eta Muxika baserri arteko bideari jarraituz. Muxika baserria igaro, eta ezkerrerantz egiten duen bidea utziko dugu. Bidegurutzean mugarri batek Oletarako norabidea adieraziko digu. Laster [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bat eta bat gunean   duela 8 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaIdoia Luzuriaga Emakundek, Euskadin, Emakumeen eta Gizonen 2011ko egoerari buruzko datuak kaleratu berri ditu. Nire amari, gaur, zifrak irakurri gabe ere, honen ondorioa galdetzen badiot, ziur naiz, paperean agertzen dena ederki asko azalduko didala, ia ama guztiak bezala, errealitatearen ikuspegi orokorra, zabala eta zehatza izaten baitu. Zera esango dit: «Ez dut zuen bizitza miresten, ez [...]

  • Kilian Jornet eta Oihana Kortazar izan dira aurtengo Zegama-Aizkorri maratoieko irabazleak. Lehendabizikoak bere marka pertsonala ere ondu du, eguraldiak horretan lagundu ez badu ere. Hotza, euria, eta Aizkorriko puntan egin duen elurra izan dira gaurko hizketarako gaiak Zegaman. Ikusi gizonen sailkapena Ikusi emakumeen sailkapena Ikusi Juniorren salkapena Jornetek 3:56:04 denbora egin du. Lasterketako marka [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Adolfo Campillo eta Marta Cerler irabazle Junior Trialean gunean   duela 1 egun, 5 ordu · Ikusi

    Zegamako helmugara Adolfo Campillo iritsi da lehenengo. Nesketan lehenengoa Marta Cerler izan da.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 484 korrikalari ari dira parte hartzen Zegama-Aizkorrin gunean   duela 1 egun, 6 ordu · Ikusi

    Euria, hotza eta elur maluten artean ari dira korrika XI. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Azkenean, 484 korrikalari abiatu dira Zegamatik, goizeko 09:00etan. Killiam Jornet eta Luis Alberto Hernando, elkarrekin doaz lasterketaren buruan. Arazko gailurrean, atzetik datozenei,minutu eta erdiko aldea atera diote. Emakumezkoetan Oihana Kortazar doa lehenengo. 16-18 urte bitartekoentza antolatu den Junior Trial lasterke, 10:30ean abiatu da. [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mozorro egunak portua ekarri du Legorretara gunean   duela 2 egunak · Ikusi

    Azentzio jaiak dira Legorretan, eta euriak ez ditu bertakoak kikildu. Mozorro eguna ospatzen ari dira gaur. Legorretako asko eta asko mozorrotu dira, eta guztiek itsasoarekin lotutako mozorroa jantzi dute. Batzuk beste batzuk baino ikusgarriagoak izan dira, plaza erdian eguzkia euripean hartu duten turista nafar talde batek, adibidez, atentzioa eman du. Eguerdian, paella lehiaketan parte hartu

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasain jaietan aldizkaria salgai gunean   duela 2 egunak · Ikusi

    Gaur, Beasaingo Loinatz jaien harira Beasain jaietan aldizkaria salgai jarri dute herriko zenbait tokitan. Aurten 1.400 ale atera dituzte iaz 1.300 saldu zituztelako. Etzi San Martinera eramango dute aldizkaria eta kioskoan ere erosteko aukera izango da.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sukaldariak zuzenean janaria prestatzen Beasaingo jaietan gunean   duela 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaBeasain jaietan dago, eta kalean aurkitu daitekeen bitxikeria da argazki-denda bateko erakusleihoan sukaldariak janaria zuzenean prestatzen ari direla.

    Jatekoa prestatu eta gero, dastatzeko aukera ere eman dute, eta taldetxoak sortu dira dendaren aurrean.

    Goizean hasi dira eta eguerdira arte sukaldari bat baino gehiago aritu da erakusleihoaren beste aldean.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sukaldariak zuzenean janaria prestatzen Beasaingo jaietan gunean   duela 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Sukaldarietako bat jendaurrean janaria prestatzen

    Beasain jaietan dago, eta kalean aurkitu daitekeen bitxikeria da argazki-denda bateko erakusleihoan sukaldariak janaria zuzenean prestatzen ari direla. Jatekoa prestatu eta gero, dastatzeko aukera ere eman dute, eta taldetxoak sortu dira dendaren aurrean. Goizean hasi dira eta eguerdira arte sukaldari bat baino gehiago aritu da erakusleihoaren beste aldean.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euriak laburtu badu ere, 50. urtez bere ibilbidea egin du haurren danborradak gunean   duela 2 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Euriak tartea egin dio Beasaingo haurren danborradari. 11:30ean elkartu dira eskola guztietako haurrez osatutako konpainiak geltoki aurrean. Handik atera dira, eta ibilbidea laburragoa egin dute eguraldi txarragatik. 12:00etan plazako arkuperako bidea hartu dute eta aterkiak azkeneko zatian baino ez dituzte ireki. Gaurkoan, berezitasun nabarmena izan du haurren danborradak. Beasaingo Loinazko San Martin kanonizatu zuten 1962.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Goazen Plazara!’ ekimena babestu dute gaur goizean Goierriko hainbat herritan gunean   duela 2 egunak, 2 ordu · Ikusi

    Gaur goizerako, Goazen Plazara! ekimena deitu zuen Herrira plataformak. Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko asmoz, ehunka herritar kalera atera dira Goierriko hamaika herritan. Urretxun eta Zumarragan, esaterako, argazkian ikus daitekeen mosaikoa osatu dute herritarrek. Arratsaldean bertso saioa ere egingo dute, 17:00etan Ederrena pilotalekuan. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzalluz, Gorka Ojanguren, [...]

  • Gehiago kargatu