Getariako Hitza @getaria ?

Aktibo duela 3 egunak, 6 ordu
  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean zabalduko dute gunean   duela 3 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Getariako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren lehenenego hamabostaldirako. Lau eta hamabi urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte, eta izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 1era bitartean egongo da zabalik. Antolatzaileek adierazi dute data amaitu ondoren izena ematen dutenak ez dituztela onartuko. Izena emateko orria http://www.getaria.net helbidean eskuratu daiteke, eta ordainagiriarekin batera kiroldegian aurkeztu [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritarrak “pozez gainezka” daude, ‘Model you town’ lehiaketa irabazita gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Getariarrek suziriekin eta guzti ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. Goizean egin dute agerraldia Nika Lertxundi Getariako alkateak, Josetxo Perez eta Pedro Domecq proiektuaren sortzaileek eta erakundeetako ordezkariek, eta jaso duten babesa eskertu dute, udaletxean elkartu diren herritar askoren aurrean. “Pozez gainezka” daudela aitortu dute guztiek, eta finalera iristea bakarrik “izugarrizko [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Model your town’ lehiaketa irabazi du Getariak gunean   duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Google Earth-en hiru dimentsiotan ondoen irudikatuta dagoen hiria da Getaria; hala erabaki dute Model Your town lehiaketan bozkatu dutenek. Google enpresak jakinarazi berri du albistea, lehiaketaren webgunean, eta Josetxo Perez Getariako proiektuaren sortzaileetako batek adierazi du oraindik “asimilatu” gabe duela berria. “Egun osoa jardun dugu irabazlea nor den jakiteko itxoiten, eta azkenean albiste ona jaso dugu”, [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Meagarrak jai giroan ospatzen ari dira San Isidro eguna gunean   duela 6 egunak, 4 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Meaga auzoko bizilgunak jai giroan ospatzen ari dira San Isidro eguna. Eguerdiko mezaren ondoren, bertaratu direnak txakolina dastatzeko eta txerriki errea jateko aukera izan dute, elizaren kanpoaldean; pintxoa euro baten truke izan dute, eta edalontzia 3 eurotan erosita nahi adina txakolin edateko parada. Era berean, auzoko adinekoari omenaldia egin diote: aurten Mari Nieves Gesalagak [...]

  • Koadro txikiaElan-Euskadik maiatzaren 22tik 24ra egingo ditu XIX. jardunaldiak Getarian. Bi hitzaldik eta film emanaldi batek osatuko dute eskaintza aurten, eta Turismo Bulegoan izango dira ekitaldi guztiak, 19:00etan. Maiatzak 22, asteartea Elan-Euskadi: hamarkada bat Kuban hitzaldia, Fernando Nebreda eta Xabier Sanchezen eskutik. Maiatzak 23, asteazkena Comandante filmaren emanaldia. Oliver Stone zinemagilearen lana (2002), Fidel Castrori buruz. Maiatzak 24, osteguna Literatura [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amaia Vazquezek hitzaldia emango du, seme-alaben sexu hezkuntzaz gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiaAmaia Vazquez psikologoak familiak seme-alaben afektibitatean eta sexu heziketan duen paperaz jardungo du datorren asteazkenean, maiatzaren 23an, Getariako udaletxeko pleno aretoan, m18:00etan. Aurre-pubertaroko eta pubertaroko ezaugarri sexualak eta emozionalak azalduko ditu, eta familiako balore sexualak aztertu, seme-alabei sexualitate osasuntsuari buruzko ikuspuntua nola helarazi zehazteko. Herriko familiei zuzendutakoa da hitzaldia, baina batez ere Lehen Hezkuntzako 3, [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Robyn Hitchcocken kontzertua gaur, Balentziagan gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

     

    Robyn  Hitchcock musikari britainiarrak kontzertua eskainiko du gaur, Balentziaga Museoan 21:00etan. Bertaratu nahi dutenek http://www.ticketmaster.es gunean eskuratu ditzakete sarrerak aurrez, 13 eurotan. Lehiatilan ere erosi ahalko dira txartelak kontzertua hasi aurretik, 18 euroren truke.

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute Getarian gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Ziklomotorrei IAT azterketa pasatu ahalko zaie datorren astelehenean zein asteartean, Getarian. Interesa dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute azterketa pasatu ahal izateko: ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, ez da kopiarik onartuko), gida baimena eta derrigorrezko asegurua. Azterketa egiteak 25,45 euroko kostua izango da. Herritarrek Getariako Udaltzaingora deitu beharko dute txanda eskatzeko, 943-896146 telefono zenbakira. Azterketa herriko

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Uraken bakarlariaren kontzertua bihar, Harralden gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Harritan Blai kultur elkarteak antolatuta larunbatean kontzertua izango da Harralde tabernan. Bertan Mikel Uraken bakarlariak bere lan berria aurkeztuko du. 22:30ean hasiko da emanaldia.

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Igandean, Senperen egingo den Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute. Interesa dutenek gaur izango dute izena emateko azken aukera. Liburutegira edo Turismo Bulegora jo beharko da horretarako, 19:30ea baino lehen. Txartelak 10 euroko kostua izango du. 14 urte arteko herritarrek heldu batekin joan beharko dute.

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: Hondakinen arazoaren aurrean gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Azken aste/ hilabete hauetan, gauza ugari irakurri, esan eta entzun ditugu hondakinei buruz. Zalantzarik gabe, gaiak badu ezkutatu ezin den gaurkotasuna; batik bat, gizarte osoarentzat izugarrizko arazoa dakarrelako. Egungo gizarteak sortzen duen hondakin-kopuru handia eta horri dagokion kudeaketa-eredua mende honetako arazo larrienen artean koka daitezke, eta ez da gutxiagorako. Getariako Udalak ere bere egiten du kezka hori; horregatik, [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Pakea Bizkaia’ belaontziak Getarian egingo du geldialdia, hilaren 24ean gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Pakea Bizkaia belanontzia Getariako portura iritsiko da hilaren 24ean, Gipuzkoan zehar egiten ari den nabigazioaren baitan. Herrian bost eguneko geldialdia egingo du Unai Basurkok gidatzen duen ontziak, eta hainbat ekintza egingo dituzte egun horietan; astegunetan, Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek belaontzia ikusteko aukera izango dute, eta Groenlandiako eta Kanako espedizioen inguruko dokumentala eskainiko dute. Halaber, ate [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Salbatoreak prestatzeko bilera egingo dute ostegunean gunean   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Salbatore jaiak antolatzeko bilera irekia egingo du ostegunean Getariako Festa Batzordeak. 18:30ean elkartuko dira, Alondegian, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko.

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Antxoa Eguna, haurren gozagarri gunean   duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Antxoa Eguneko festarekin jarraitzen dute getariarrek, eta gaurkoan umeen txanda izan da; Gudarien enparantzan paperezko antxoak egiten jardun dute dozenaka haurrek; goizetik aritu dira getariarrak tailerrean, eta egindako antxoa guztiekin itsaso bat irudikatu dute; ondoren, enparantzako sabaitik zintzilikatu dituzte antxoak. Antxoa Eguneko ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute Incansables txarangaren kalejirarekin, eta gauean Joxe Mendizabalen erromeria [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Antxoa Eguna ari dira ospatzen Getarian gunean   duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Antxoari, herriko arrain preziatuari, omenaldia egingo diote gaurkoan; Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian harrera egin dute Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak, Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Emeterio Urresti Getariako Kofradiako Lehendakariak; Azkuek adierazi du Antxoa Eguna Getarian ospatzea “ohorea” dela. Eusko Jaurlaritzaren zeregina antxoari “bere balioa” ematea dela aipatu du sailburuordeak. Guztiak bat etorri dira [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manikien inguruko hitzaldia eskainiko du Yolanda Peraltak, bihar gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Yolanda Peralta arte historialariak Manikiaren egitekoa XX. mendeko artelanaren sorkuntzan hitzaldia eskainiko du bihar, Getariako Kristobal Balentziaga museoan. Museoak ManneQueen, since 1922  bigarren erakusketa zabaldu du duela gutxi, eta horren harira eskainiko du hitzaldia Peraltak. Artearen eta emakumearen arteko harremanen inguruko aditua da historialaria. Halaber, Tenerife Espacio de las Artes museoko Aldi Baterako Erakusketen Saileko kontserbadorea eta [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du San Isidroak ospatzen hasiko dira bihar Meaga auzoan gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Bihar Getariako Meaga auzoan San Isidro festak hasiko dira, mus txapelketarekin. Hurrengo astean jarraituko dute jaiek, eta maiatzaren 11tik 15era bitartean ekitaldi ugari izango dituzte auzoan. MAIATZAK 4, OSTIRALA 22:00-Mus txapelketa irekia MAIATZAK 11, OSTIRALA 20:00- Festen hasiera ikurriñaren igoera eta etxaferoekin 21:00- Bertso- Afaria: JULIO SOTO ETA SUSTRAI COLINA Izena emateko epea MAIATZAK 8 arte. TXARTELA: [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trikitilari Gazteen txapelketan izena eman daiteke jada gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaMaiatzaren 26an Euskal Jai Eguna ospatuko dute Getarian, eta ohi bezala, Trikitilari Gazteen Getariako XIII. Txapelketa egingo dute arratsaldean, herriko plazan; Getariako Udalak dagoeneko zabaldu du txapelketan parte hartzeko izen emate epea; maiatzaren 16ra bitartean inskribatu daiteke, udal bulegoetan. Hamazortzi urtetik beherakoek eta adin horretakoek izango dute parte hartzeko aukera. Deialdia irekia denez, bikote asko [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kanpainarekin bat eginik, Antxoa Eguna ospatuko dute bigarrenez ostiralean gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaAntxoaren kanpaina joan den astean abiarazi zuten herriko arrantzaleek. Horren harira, II. Antxoa Eguna antolatu dute ostiralerako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren, Getariako Udalaren eta Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiaren ekimenez, eta herriko enpresekin eta saltokiekin elkarlanean. Egun nagusia ostiralekoa bada ere, ospakizunak asteburu osora zabaldu dituzte. Igandean, gainera, Arrantzale Eguna ospatuko [...]

  • Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aspaldian ez bezala, arrantzaleek antxoa kilo “ugari” lehorreratu dituzte gaur gunean   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Getariako arrantzaleek antxoa kilo ugari lehorreratu dituzte gaur, bertako kofradiak jakinarazi duenez. Kanpaina hasi zenetik ez dute horrenbeste antxoa harrapatu; izan ere, kofradiak adierazi du orain arte antxoa gutxi arrantzatu izan dutela getariarrek; hala ere, ez dute zehaztu zenbat kilo antxoa arrantzatu duten. Euskal arrantzaleak 200.000 kilo antxoarekin lehorreratu dira gaur.

  • Gehiago kargatu