Gorka Erostarbe-(e)k
Donostiako 59. Zinemaldia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 7 months ago Ikusi
Entretenigarriak iruditu zaizkit ’Intouchables’ Sail Ofizala itxi duen film frantziarra eta Nicholas Winding Refn daniarrak Zabaltegin aurkeztu duen ’Drive’, baina ez askoz gehiago… Tetraplejikoa den Parisko aberats baten eta hura zainduko duen etorkin senegaldarraren arteko adiskidetasun harremana kontatzen du aurrenak. Komedia atsegina da eta sentiberatasun une batzuk baditu, baina ez du ekarpen apartekorik egiten: adiskidetasunaren balioa, borondateak bizitzan duen garrantzia… Ondo egindako filma da ’Drive’, baina bigarren zatian odolerako erraztasun handiagia azaltzen du. Kamera geldoan egindako sekuentziek eta musikaren hautaketak istorioa astundu egiten dute nire irudiko, eta zenbaitetan 80ko hamarkadako akzio film komertzialen tankera handiegitxoa hartzen du. Pertsonaia nagusiaren gogortasun eta hieratikotasunak, nahiz ahoan beti zotza erabili beharrak Stallonek antzezturiko Mario Cobretti ’Cobra’ hura gogorarazi dit ezinbestean… Ez dakit ona ala txarra den hori!