• Administrazio egitura. Plana aurkeztera atera, plana bera aurkeztu gabe. Zenbaki oso orokorrak eman ditu Urkulluk, baina ez du plana bera kazetarien esku utzi. Parlamentura igorriko duela esan du. Ezin jakin, beraz, zein erakunderi eragingo dien.

  • Administrazio egitura. Langile finkoek kalterik ez dutela jasango esan du Urkulluk. Behin-behineko langileekin zer gertatuko den, airean utzi du galdera.

  • Administrazio egitura. Lanpostuekin zer? ”Mantentzen saiatuko gara”. Urkulluk dio zuzendaritzetan egongo dela mozketa, eta langileengan ez duela eragingo. Sail guztiei eragingo die, baina batez ere Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak du mozketa handiena: parke teknologikoak, industriguneak…

  • Administrazio egitura. Urkulluk amaitu du hitzaldia, eta ez du zehaztu zein erakunde kendu nahi dituen. Kazetarien galderak orain.

  • Administrazio egitura. Azken helburua: ”Gastu gutxiago, zerbitzu bera”.

  • Administrazio egitura. ”Sektore publikoaren mapa berria” utziko du murrizketa horrek. ”Kalitateari eutsiko zaio, egitura doituago batekin. Urteetan behin eta berriro izan da hizpide egitura murriztea; oraingo gobernuak hartu du horretarako ekimena”, nabarmendu du Urkulluk.

  • Administrazio egitura. Aurrekaria egungo Jaurlaritzako goi karguak direla esan du Urkulluk: sail eta goi kargu gutxiago. Orain beste pauso bat: “Bere ekimenez, Jaurlaritzak berak gutxitu egingo du egitura”. Xedeak: %26 jaistea entitate publikoen kopurua, 192tik 142ra; zuzendaritza postuak gutxitzea, 239 pertsonatik 192ra, %21 gutxiago; eta…

  • Administrazio egitura. Gastua 235 milioi jaitsi nahi dute planarekin, %21, alegia. ”Administrazioa eredugarri izan behar da egoera honetan”, esan du Urkulluk.

  • EHUko gobernu kontseiluan Goirizelaia errektorearen aldeko adierazpen bat irakurri dute dekano eta zuzendariek, inputatu dutela eta. Gobernu kontseiluan UGTko ordezkari ari denak salatu du, eta gutuna haren aurrean irakurri dute. Babesa azaldu diote errektoreari.

  • Maria Luisa Garcia Gurrutxagak ez du jarraituko EAEko Eskola Kontseiluko presidente. EAEko aldizkari ofizialak atera du kargutik kentzeko erabakia. Ordezkorik ez dute hautatu oraingoz.

  • Entzierroa. ”Gaur entzierroan 400 korrikalari balira, ez zen horrelakorik gertatuko. Masifikazioa da faktore nagusietako bat”.

  • Entzierroa. Kazetariak galdetu eta galdetu ari dira hutsik izan ote den. Ezetz Morrasek, beste aldeko ateak ondo funtzionatu duela, eta itxi den aldea korrikalari batek kolpatu duela.

  • Entzierroa. Morrasek esan du, nolanahi ere, protokoloak aztertuko dituztela. Biharko entzierroan, lehenago sartu ahalko dute zezen plazan korrikalariek.

  • Entzierroa. Poliziaren jarduna egokia izan dela argudiatzeko, tableta batekin ari da Morras sailburua azalpenak ematen. TVEren emanaldiko bideo bat komentatzen ari da, irudiak erakusten ari den bitartean.

  • Entzierroa. ”Beti ondo funtzionatu du sistema horrek, baina gaur ez”.

  • Entzierroa. Morras kontseilariak dio ateak erabat itxita ez direla egoten, poliziek sartzeko tokia izan dezaten. Korrikalari batek atea jo duela eta atea ixten joan dela azaldu du. ”Sarrera mugatuta geratu da”. Gainera, nabarmendu du korrikalari batzuk erori egin direla plaza atarian. ”Eta horrek pilaketa sortzen du”.

  • Entzierroa. Morras Barne kontseilaria. ”Entzierroan ateratzea arriskutsua da” esanez hasi da.

  • Entzierroa. Gasteiztarra hiltzeko arriskuan egon dela aitortu dute medikuek. ”Lesio oso larria dauka”. Orain ”egonkor” dago, eta ”itxaropentsu” daude sendagileak.

  • Entzierroa. Bi lagunek dituzte adarkadak, eta horietako bati ebakuntza egin diote zezen plazan bertan. Gainerako zaurituek kolpeak dituzte; askok, bular inguruan.

  • Entzierroa. 19 urteko gasteiztar batek ”oso larri” jarraitzen du. ZIUn daukate, sedatuta, eta arnasa hartzeko laguntza behar du. ”Itxuraz, zerbait onera ari da egiten”, esan du sendagileak.

  • Load More