Garikoitz Goikoetxea @garikoitzgoikoetxea ?

Aktibo duela 1 aste, 5 egunak
"Azken ordukoa: alor publikoan grebara deitu dute ELAk, LABek, EILASek eta ESK-k. Maiatzaren 31n izango da Hego Euskal Herrian." · Ikusi
  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Interneten eskura dago ezker abertzalearen adierazpena #bateragune auziaz: Array-dago-sententziarik-herri-indar-hau-geldiaraziko-duenik/

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Galderak egiteko aukera eman dute, baina inork ez du egin. Amaitu da agerraldia. #bateragune

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Oso irmo ari da Barrena: erantzunak ”parekoa” izan behar duela esan du, eta protestara egin du dei. #bateragune

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Maribi Ugarteburuk irakurri du adierazpena euskaraz; Pernando Barrena ari da orain, gaztelaniaz. Aurpegi serioak ordezkarienak. #bateragune

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Herritarrei azken deia: hartzeko parte datozen egunetan egingo dituzten protestetan. Ez dute deialdi zehatzen berri eman.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Ezker abertzaleak esan du ez epaiak ez diola bidea aldaraziko, horretan badira ere . ”Prozesuan sakontzeko beharra erakusten digu epaiak”.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Mezua Espainiari: ”Zuen indarkeria zuen ezgaitasun politikoaren erakuslea da. Eta epai hau beste adibide bat da”.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Besteak beste, zigortutakoek ahalbidetu dute oraingo egoera, ezker abertzalearen iritziz. ”Egoera sustatzen jardun izana zigortu dute”.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Bakearen eta normalizazioaren aurkako ”eraso larria” dela esan du Ugarteburuk, eta oraingo egoeran ”ulertezinagoa” dela zigorra.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Ezker abertzaleak ”onartezin, eskandalagarri eta ulertezintzat” jo du epaia. Gizartean ”samina” sortu duela adierazi du, eta Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko ”arrakala” areagotu egin duela.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Agerraldian dira Joseba Alvarez, Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Maribi Ugarteburu, Pernando Barrena, Txelui Moreno…

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k AbatarraBateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    ’Bateragune auziari’ buruzko presazko agerraldia hastear du ezker abertzaleak. Ikusmina bada: 25 kazetari baino gehiago gaude aretoan zain.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k bat egin du AbatarraBateragune auzia gaiarekin   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Azken ordukoa: alor publikoan grebara deitu dute ELAk, LABek, EILASek eta ESK-k. Maiatzaren 31n izango da Hego Euskal Herrian.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Amaitu da saioa. Isiltasun handia. Ez da giro oso onean bukatu saioa.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Jauregi: ”Niri ez esan berriro Batzar Nagusietara etortzeko, horrelakoak entzuteko ni ez naiz etorriko berriro”. Kexu da, Bilduk auzitan jarri duelako Errepideetako zuzendari zela egindako lana.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Jauregi: ”Presidente andrea, esan diguzu tonu egokiari eusteko. Ez da batere erraza”. Bere curriculuma errepasatzen hasi da Jauregi. Bilduk presidenteari esan dio hori ez dela gaurko gaia, baina presidenteak Jauregiri jarraitzeko esan dio.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Giroa gaiztotzen ari da. Goiak esan du ez duela onartuko Bilduren salaketa, eraikitzaileen alde egin izana. ”Pasatu egin zarete”, esan du. Eraikitzaileen aurka erasoak egiten zituztenean ”isilik” egon izana leporatu dio Bilduri.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Olanori eten egin diote, Bilduri egindako erasoengatik. Presidentea zer egin ez dakiela. Olano eta Asenjo mokoka ari dira. ”Uste dut edukazio pixka bat izan beharko genukeela”, esan du presidenteak.

  • Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi

    Herri interesen gainetik eraikitzaileenak jartzea egotzi die Bilduko ordezkariak. Kexatu egin dira EAJko batzarkideak, eta taldeko presidenteak ”tentuzago” hitz egiteko eskatu dio Asenjo Bilduko eledunari. Esandakoa atzera bota nahi duen galdetu dio presidenteak batzarkideari, eta hark ezetz. ”Esandako guztia idatzita geratuko da”, ohartarazi dio presidenteak.

  • Gehiago kargatu