Estitxu Imaz @estitxuimaz ?

Aktibo duela 1 hilabete
  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Escudero musikagilea oroituko dute bihar Ataunen, jaiotzaren mendeurrenan gunean   duela 3 egunak · Ikusi

    Francisco Escudero musika maisua jaio zeneko mendeurrenean, Donostiako Kontserbatorioko ikasleek kontzertua egingo dute, bihar, Ataunen. San Martin parrokian izango da saioa, 18:30ean. Alain Sancho zuzendaria buru dutela, Sinfonia Mitica joko dute. Escuderok, hain zuzen, Joxemiel Barandiaran etnografo ataundarraren omenez sortu zuen sinfonia hori. Musikariekin batera, euskal mitologiako hainbat pertsonaia laguntzaile izango dira ikuskizunean, Torto, Marimunduko

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herriarteko pilota txapelketan, asteburuan partidak gunean   duela 3 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaGipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren aurtengo ekinaldia lehen kanporaketa osatzeko bidean da, asteburu honetan. Azken urteotan ohikoa den bezala, hiru ataletan banatuko dute lehiaketa: esku huska, pala eta zesta. Goierrik eskuz eta palaz izango ditu ordezkariak, denera bost herritakoak. Palako modalitatean partaidetza oparoagoa izango da, tradizioz eskuak izan duen indarrak behera egin ondoren. Zestan ez da [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskola-umeen pilota txapelketako hirugarren jardunaldia Idiazabalen jokatuko da, bihar gunean   duela 3 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Pilotaren harrobia lantzeko, seigarren urtez Goierri Beheko Eskola-umeen Pilota Txapelketa antolatu eta abiarazi du Lazkaoko Lapke elkarteak, bailarako zortzi udalen laguntzarekin. Eskola kirola bukatu, eta ikasturtea agortu arte jarraipena izateko balioko die pilotari gaztetxoei. Denera 75 neska-mutiko dabiltza, zortzi udalerri ordezkatuz, eta hiruna laguneko 25 talde osatuta. Orain bi aste Ataun San Martinen hasi eta

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaoko bigarren auzo bilera ere Arerian izango da, asteazkenean gunean   duela 3 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Lazkaoko Udalak herritarrekin auzoka bilerak egiteko ekimenean, bigarren saioa asteazkenean izango da, maiatzak 23. Lehendik iragarritako lekua aldatu egingo dute, ordea. Areria zineman izango da batzarra, 19:00etan, Hirigoiengo eskola zaharrean izan ordez. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata auzoetako herritarrentzat da bilkura hori, iritziak, kezkak, iradokizunak edo galderak udalkideei zuzenean esateko.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kantuzaleei astelehenero biltzeko deia Beti Gaztek gunean   duela 3 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Beti Gazte jubilatu elkarteak urtearen hasieran sortu zuen kantuzale taldeak astelehenero egiten ditu saioak, kultur etxe zaharrean, 18:30etik aurrera. Ekimena herrira zabaltzeko asmoan, abesteko gogoa duten zaldibiar guztiei egin diete joateko gonbita. Lagun arteko kantuzale kuadrilla kalera ere irtengo da noizean behin.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nazioen Munduaren festako dantza etzi entseatuko dute, Lazkaon gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak gidatuta. Kantu batekin jende multzo handiak aldi berean koreografia bat denek berdin dantzatzea da flashmoba. Eskuetan izeneko abestiaren doinura egingo dite dantza, animatzen diren [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaintzak 396.548 euroko aurrekontua du aurtengo gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaGaintzako Udalak 396.548 euroko aurrekontua onartu du 2012ko ekitaldirako. Martxoaren 19ko udalbatzarrean eman zioten udalkideek oniritzia diru-kontuen txostenari, eta jendaurrean egon den denboran helegiterik jaso ez duenez, behin betiko onartuta geratu da. Aurreko ostegunean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarkia. Inbertsioetarako 192.225 euro bideratuko ditu. Lan handiena udaletxe berriaren eraikina bukatzea eta hornitzea izango da. [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zaldibiako erretiratuek Lizarrara txangoa dute gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Beti Gazte jubilatu elkarteak egunpasa antolatu du astearterako, Lizarrara (Nafarroa). Hamaiketakoa egin, eta boilurraren edo trufaren interpretazio gunea ikusiko dute, baita Lizarrako monumentuak ere. Iratxe hotelean bazkaldu, eta dantzaldia izango dute. Txartelak salgai dira (bazkideek 27 euroan, besteek 30). Hirurogei lagunentzat tokia dago, autobusa betetzeko adina, eta horiek osatu arte erosi ahalko dira txartelak. Autobusa

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaon ezohiko batzarra egingo du gaur udalbatzak gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Lazkaoko Udalbatzak ezohiko batzarra du gaur, 19:30ean, bi gairekin. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuan, lehen fasea egiteko kontratazio txostena onartuko dute. Txindoki gerontologikoa dagoen lur saila Gipuzkoako aldundiari ematea ere erabakiko dute.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal tasak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu Lazkaoko Udalak gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Diru sarrera txikia duten herritarrek herriko zergak eta tasak estaltzeko laguntza emango du Lazkaoko Udalak. Etxeko ur, estolderia eta zabor tasengatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute zergadun horiek, ordenantzako baldintzak betez gero. Laguntza eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da, maaitzaren 21etik ekainaren lehenera bitartean.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Besaide mendira egingo dute irteera lazkaotarrek, igandean gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Igandean 08:30ean irtengo dira, Itzala tabernaren paretik, autobusean (haurrek 2 euro, helduek 5). Izena telefonoz hots eginda eman behar da (630 10 84 55,

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an gunean   duela 5 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaAutodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an gunean   duela 5 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaAutodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaHerrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Bihar hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostiralean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Altzagaraten erromeria egingo dute, igandean gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotzen Ansorregi eta Larrañaga ariko dira, eta bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariak.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaLazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostirlean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kadeteen II. Ataun Aia saria larunbatean da gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Agauntza kirol elkarteak antolatutako II. Ataun Aia txirrindularitza saria larunbatean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Kadete mailako txirrindularientzako proba da. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz. Kirolariek 48,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Aian hasi eta bertan bukatu (17:10 aldean). Aiatik Kaxetara kontrolpean jaitsi, eta karrera orduan abiatuta Kaxetatik Senpereko biribilgunera (Lazkao) bi joan-etorri egingo dituzte, azken

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nazioen Munduak bihar jakinaraziko ditu ekaineko festaren xehetasunak gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bihar jakinaraziko du aurtengo festa nolakoa izango den, prentsaurrekoan (18:30ean, plazan). Urteko festa «erraldoia» Lazkaon izango da, ekainaren 9an. Pirritx eta Porrotxek flas-moba grabatuko dute, herri bazkaria egongo da, kontzertuak, eta «asto-kaka sariak» banatuko dituzte, antolatzaileek aurreratu dutenez.

  • Gehiago kargatu