Errenteriako Hitza @errenteria ?

Aktibo duela 15 minutu
"Saharako herriari elkartasuna adierazteko eta Gdeim Izik kanpalekuan Marokoko armadak egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute, gaur, udaletxeko arkupeetan, 19:30ean. Herritar talde batek egin du deialdia." · Ikusi
  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkarretaratzea egingo dute Clara Rangelen epaiketaren harira gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Astelehenean Clara Rangelen hilketaren epaiketa bukatuko da, eta horren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea antolatu du, “justizia” eskatzeko. 20:00etan izango da Herriko Plazan. Herritar guztiei joateko deia zabaldu diete.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du SOS Arrazakeriaren jarrera salatu du Iztietako Gurekin-ek gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Munduko Arrozak ekimena egitekoak dira bihar Iztietako Diputazio plazan, eta horren harira, Gurekin auzo elkarteak SOS Arrazakeriaren jarrera kritikatu du. Biharko ekitaldiaren antolatzaileen arabera, elkarbizitza sustatu nahi dute, hala nola, herrian azken urteetan izandako ika-miken ondorioz. Gurekin-ek, ordea, ukatu egin du auzoan integrazio edo elkarbizitza arazorik egon denik, eta hori “SOS Arrazakeria eta horren jarraitzaileek

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Surf eta piraguismo ikastaroak antolatu ditu Gaztelekuak gunean   duela 1 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezioa du. Bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 20ra izango da, surfa, goizez. Zurriolak hondartzan izango da, eta piraguismoak bezala 40 euro balio du. Izena herriko

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Madalenetako omendua aukera dezakete elkarteek gunean   duela 1 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Udalak jakinarazi duenez, elkarteek aukera daukate aurtengo madalenetan zein herritar omenduko duten aukeratzeko. Proposamenak aurkezteko azken eguna astelehena da, eta udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko da. Gogorarazi duenez, urtero omentzen dute herritar bat eta Madalena Egunean ikur bat jasoko du, eta horrez gain, txupinazoa jaurti ahal izango du. Informazio gehiago Kultura Sailean lor daiteke 943

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eztena antolatzen hasiko dira gaurtik gunean   duela 2 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Eztena antzerki jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 17ra, eta jaialdi hori antolatzen duen Mikelazulo kultur elkarteak lantaldeak sortu ditu hori antolatzen hasteko. Hiru dira: Sortzaileak, Antolatzaile-programatzaileak eta Ikusleak. Eztena parte hartzailea sortu nahi du, eta herritarrak animatu ditu joatera.

    Hala, lehen bilera gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera, Niessen kulturguneko auditoriumean.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 3 ordu, 45 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Batzen duen elikagaia gunean   duela 21 ordu, 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEtorkin eta herritarren arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutzeko asmoz, Munduko Arrozak ekimena antolatu dute etzirako Errenteria-Oreretan. Arroza izango da protagonista, eta zereal hori hainbat modutan prestatzen ibiliko dira. Iztietako Diputazio Plazan ariko dira kazolari jiraka, eta ondoren, nahi duenak, sabela betetzeko aukera izango du euro baten truke. Hamabost herrialdetako sukaldariak izango dira sutondoan: Bolivia, [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurren aurresku txapelketan 27 dantzarik parte hartuko dute gunean   duela 21 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLandare elkarteak 26.enez antolatu du Haur Mailako Aurresku Txapelketa, eta aurtengoan 27 dantzari ariko dira lehian: hamalau A sailean (7 eta 11 urte artekoak) eta hamahiru B sailean (12 eta 15 urte artekoak). Etzi izango da lehia, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. A saileko haurrek bi dantza egin beharko dituzte, Alpargata eta agurra, eta B [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ura moztuko dute bihar Beraunen gunean   duela 22 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Bihar, 08:30etik 11:30era, ura moztuko dute Beraungo hainbat etxetan. Zehazki, 17. ataritik hasi 27. ra arteko etxebizitzei eragingo die. Ur hoditerian eta giltzan egin behar dituzten aldaketa batzuk dira mozketaren arrazoia. Aldez aurretik barkamena eskatu du udalak eragozpenengatik.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Madalenetako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da gunean   duela 22 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Madalenetako XXVIII. Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du Kultura Sailak. Hilaren 28ra arte aurkeztu ahalko dituzte lanak interesdunek, eta besteak beste, marrazkia, pintura edo collage bezalako teknikak baliatu beharko dituzte. Parte hartzaileek kartela eta egindako lanaren argazkia duen CD-a aurkeztu beharko dute udaletxeko erregistro orokorrean hilaren 28ko ordubiak baino lehen. Lehiaketaren oinarriak,

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 10 hektarea baso berritu dituzte Añarben gunean   duela 23 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Albistea, hemen.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Areto futboleko Gamoneko bi taldek play offak jokatuko dituzte gunean   duela 23 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaGamon Kirol Elkarteko bi talde areto futboleko play off-etarako sailkatu dira. Asteburu honetan finalaurrekoak jokatuko dituzte eta hurrengoan, berriz, finalak. Lurraldeko Bigarren Mailakoa da taldeetako bat, eta bestea, berriz, Gazte Mailakoa. Lehenengo taldeari dagokionez, Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du bihar. Neurketa zaila izan daiteke, sailkapenean lider bukatu baitute zarauztarrek, eta errenteriarrek, berriz, laugarren. Bigarrenari [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Arrozak Munduan’-en harira, SOS Arrazakeriaren jarrera salatu du Gurekinek gunean   duela 1 egun, 1 ordu ·   updated 23 ordu, 51 minutu ago · Ikusi

    Larunbatean Arrozak Munduan ekimena egitekoak dira Iztietako Diputazio Plazan, hamabost herrialdeetako lagunek zereal hori prestatuko dute bakoitzak bere modura. Horren bidez, antolatzaileek elkarbizitza sustatu nahi dute, hala nola, herrian azken urteetan izandako ika-miken ondorioz. Iztietako Gurekinek SOS Arrazakeria jarri du ekimen horren atzean, eta auzoan integrazio edo elkarbizitza arazorik ez dela izan azaldu du, eta [...]

    • Abatarreko irudia
      Unai Gorrotxategi · Orain dela 23 ordu, 51 minutu

      Iztietan ez dela elkarbizitza arazorik egon?
      Ez dut ulertzen Gurekin elkartearen jarrera Arrozak Munduan ekimenaren aurka. Ez dio ezer onik aportatzen auzoari. Jarrera eraikitzailea behar beharrezkoa da Iztietako arazoa konpontzeko eta ez horrelako adierazpenak.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Espainiako bandera margotu dute herriko zenbait tokitan gunean   duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaHainbat pintaketa egin dituzte gaur goizean herriko zenbait tokitan. Zehazki, Espainiako bandera pintatu dute, hala nola, Landare tabernan eta Jose Erviti kalean. DNJk sinatuta agertzen dira.

    Oiartzunen ere antzeko pintaketak egin dituzte.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko du gobernu taldeak hurrengo plenoan gunean   duela 1 egun, 3 ordu · Ikusi

    Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute  Bildu Koalizioak eta Ezker Anitzak hilaren 29ko udal osoko bilkuran. Gaur goizean egindako agerraldian, Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek, aurreko korporazioek erantzun izan ez duten “gaiari aurre egiteko unea” dela esan dute, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik. Administrazioak,  berdintasun eta

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Odriozola Londresera doa gunean   duela 1 egun, 20 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaMikel Odriozolak Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. Asteburuan Ibilketako Munduko Kopa jokatu dute Saranksen (Errusia), eta hori Olinpiar Jokoetako 50 kilometro ibilketako partaideak hautatzeko proba zenez, Odriozolak Londreserako txartela lortu du. Lehenengo urrats garrantzitsua Benicassimen lortu zuen iaz, sailkatzeko eskatzen duten denbora minimoa egin baitzuen. Bigarren eta azken pausoa, berriz, Saranken eman du, Espainiako [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertshow ikuskizuna izango da etzi Arkaitzan gunean   duela 1 egun, 20 ordu · Ikusi

    Maialen Lujanbioren hitzaldiaren ostean, Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetarak Bertshow ikuskizuna antolatu dute etzirako. Zumardiko Arkaitza tabernan izango da, 23:30ean. Bertso eskolako kide direnak eta izan direnak izango dira protagonista: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin, Jokin Labaien eta Manex Mujika. Haritz Casabalen aginduetara egongo dira. Bertsoa, eta Sierra eta Imaren zuzeneko musika uztartuko ditu

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Andrea Chenier’ opera emango dute bihar gunean   duela 1 egun, 21 ordu · Ikusi

    Umberto Giordanoren Andrea Chenier opera emango dute, bihar, Niessen Zinemetan. Zuzeneko emanaldia izango da, Bregenz Festivaletik emango dutena. Sarrerak Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan daude salgai 15 (orokorra) eta 12 (murriztua) euroan; 11, 50 euroan eros dezakete T-club-eko kideek. Hector Sandoval, Scott Hendricks, eta Norma Fantini dira abeslariak.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goñerrian barrena ibiliko da etzidamu Urdaburu gunean   duela 1 egun, 21 ordu · Ikusi

    Urdaburuk mendi irteera egingo du larunbatean, eta horrekin bukatuko du Valdorba-Andia abelbidea. Azken ibilbidean Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta amaitutakoan bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilketaz ez dela gogoratzen esan du Rangelen bikotekide ohiak gunean   duela 1 egun, 21 ordu · Ikusi

    Clara Rangel hil zuten gauean alkohol eta drogen eraginpean zegoela adierazi du haren bikotekide izandakoak, eta ez dela hilketa egin izanaz gogoratzen. Atzo egin zituen adierazpen horiek Donostiako Lurralde Epaitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren egunean. Akusazioaren galderei erantzutean  gau horretan Rangelekin eztabaida izan zuela aitortu zuen. Jeloskor zegoela ere adierazi zuen, anaiarekin harremana zuela

  • Gehiago kargatu