Erabilpen baldintzak

Nor gara

EUSKAL EDITOREA S.L. BERRIA egunkaria eta berria.info Webgunearen argitaratzailea da. EUSKAL EDITOREA S.L. (IFK:B20809040) Andoainen (Euskal Herria), Martin Ugalde Kultur Parkean du helbidea eta Gipuzkoako Merkatal Erroldan inskribaturik dago, 2034 Tomoan, 73 folioan, SS-22521 orrian. Harremanetarako: berria@berria.info

Lege oharra

  1. berriketan.info web orriaren eta bere edukiaren (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sormenak, softwareak) gaineko jabetza intelektual eta industrialaren gaineko eskubide guztiak EUSKAL EDITOREA S.L.-renak dira.
  2. EUSKAL EDITOREA S.L.-k web orri honetan akatsik ez dagoenik ezin du bermatu; beraz, akatsik egotekotan barkamena aldez aurretik eskatzen du, eta zure laguntza eskatzen; alegia, ahalik eta azkarren horren berri ematea, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
  3. Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea edo aldaketak egitea.
  4. berriketan.info-k besteenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu edo programetara sarbidea eskaintzen du, eta kasu hauetan EUSKAL EDITOREA S.L. ez da inola ere eduki horien arduradun egiten, ezta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunen inguruko erreklamazioen arduradun ere.
  5. Erabiltzaileak web orriko eduki eta zerbitzuen (adibidez chat, eztabaida-leku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du; EUSKAL EDITOREA S.L. inongo kasutan ez da erantzule izango.
  6. EUSKAL EDITOREA S.L.-k bere web orrian, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Horrela, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo handitu eta berauen forma alda dezake nahi duenean.
  7. EUSKAL EDITOREA S.L.-k beste web orrietan bere edukien aipamena egitea baimentzen du.
  8. EUSKAL EDITOREA S.L.-k web orrian agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna edo fidagarritasuna ezin du guztiz bermatu; ondorioz, nahiz eta dituen neurri tekniko eta kazetaritza aholku guztiak eman, web orrian akats, birus edo segurtasun arazoen aurrean aurki gaitezke.
  9. EUSKAL EDITOREA S.L.-k eta erabiltzaileak, erabilpen arau hauen inguruko interpretazio edo aplikazioan sor daitezkeen arazo edo ezin ulertzeen aurrean, egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera errenditzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

Erabilera baldintzak

Berriketan.info-n izen emateak honako baldintza hauen onarpena suposatzen du:

  1. Berriketan.info informazioaren euskarazko sare soziala da.
  2. Berriketan.info informazioaren jarioa biltzen duen zerbitzu elektroniko bat da. Erregistroa norbanako moduan edo kolektibo moduan egin daiteke, baina betiere erregistratzeko jarri diren baldintzak beteta.
  3. Berriketan.info-k ez du bere erabiltzaileek idatzitakoekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango da.
  4. Erabiltzaileak baimenik gabeko argazki edo bideoak ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du; dena dela ere, erabiltzaileak egin dezakeen argazki edo bideoen erabilera okerraren erantzukizuna erabiltzailearena berarena izango da.
  5. Erabiltzaileak sortzen duen edukia (testuak, argazkiak, bideoak) erabiltzailearen jabetzakoak izango dira, baina Berria Taldeak beretzat gordetzen du berriketan.info-n argitaratutako eduki hori bere argitalpen guztietan (Berria, Hitzak, berria.info eta hitza.info-ak) argitaratzeko eskubidea, betiere iturria ondo nabarmenduta.
  6. Berriketan.info-k bertan dauden iruzkinetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du, baldin eta honek erabilera baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ez bada legezkoa.
  7. Horretaz gain, berriketan.info-k abisurik gabe kontu bat ixteko eskubidea erreserbatzen du, baldin eta kontu horrek beste norbanako baten edo erakunde publiko edo pribatu baten izena erabiltzen duela ikusten bada.
  8. Berriketan.info-ek ez du inongo ardurarik izango fitxategiak edo informazioa galduz gero, edota informazio hori atzigarria ez bada. Eta ez du horrek eragindako erantzunkizunik izango.
  9. Berriketan.info-k zerbitzuan moldaketak, aldaketak edota beste ekintza batzuk egiteko denbora batez edo betirako zerbitzua eteteko eskubidea erreserbatzen du, eta ez du horren ondorioz sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.
  10. Berriketan.info-k pribatutasun politika (*) hau jarraitzen du.
  11. Berriketan.info-k baldintza hauek aldatzeko baimena izango du, aurretik erabiltzaileei adierazita.
  12. Aurretik aipatutako baldintzak betetzen diren bitartean, zerbitzua era mugagabean mantenduko da.
  13. (*)Pribatutasuna eta Datu pertsonalen babeserako araudia

    EUSKAL EDITOREA, S.L., (Andoain – 20.140 – , Gipuzkoa, Martin Ugalde Kultur Parkea) berriketan.info webgunearen argitaratzailea da.

    Indarrean dagoen legediaren arabera, eta web hau erabiltzearen ondorioz, erabiltzaileak bere datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA, S.L. iritsarazten badizkio, datu hauek EUSKAL EDITOREA, S.L. jabe den fitxategietan gordetzeko baimena ematen du. Fitxategi hauen helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokitasunez ematea da, horrela erabiltzaileak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

    Erabiltzaileak, EUSKAL EDITOREA, S.L.-ri baimena ematen dio, bere datuen tratamendua eta erabilera, Iragarri, s.l., Ehuntzen, s.l. eta Euskarazko Komunikazio Taldea s.a. osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei uzteko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalen babeserako araudia errespetatuz.

    EUSKAL EDITOREA, S.L. enpresak 1999/15 Lege Organikoak, eta legedian ezarritako araudi guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du, eta legediak ezarri ditzakeen antolaketa eta neurri teknikoak uneoro beteko ditu. Datuen galera edo baimendu gabeko erabilerak ekiditeko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, beti ere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du enpresak. Bere lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.

    Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta horrela ez balitz EUSKAL EDITOREA, S.L.-k zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

    15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz, atarian aipatutako helbidean. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: EUSKAL EDITOREA SL, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20.140 Andoain.