-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean duela 4 ordu, 37 minutu · Ikusi
Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martin Garitano Larraulgo eskola bisitatzera etorri da gunean duela 2 egunak, 7 ordu · Ikusi
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Larraulen da.Bertako eskola txikia bsitatzera etorri da. Herriko plazan, Xabier Mujika alkateak, Mikel Olano Eskola Txikien Koordinakundeko lehendakariak eta Jexux Mari Irazu eta Estitxu Eizagirre Larraulgo Guraso Elkarteko kideek egin diote harrera.
Jarraian, eskolara egin dute bisita.
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Baserritarren zaindaria, San Isidro gunean duela 2 egunak, 7 ordu · Ikusi
Baserritarren zaindariaren egun izan zen atzokoa. Asteasu, Amasa, Abaltzisketa, Amezketa, Berastegi, Gaztelu edota Zizurkilen baserritarrak elkartu ziren. Asteasuko plazan, «hau ez duk San Isidrotako haizea», esan zion baserritar batek besteari. Hala ere, baserritar guztiek ezin izan zuten jai egin. Dagoeneko, udaberriko lehen eguzki izpiak aprobetxatzen hasiak dira, belarrak moztu eta belar bolak egiteko. Eskualdeko belardi
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur, 19:00etan, Gipuzkoa Zero Zabor taldearen hitzaldia izango da, Amezketan gunean duela 2 egunak, 7 ordu · Ikusi
Amezketako Udalak, hondakinen gaiari gogor heldu dio, eta dagoeneko ohiko osoko bilkuran onartua du hondakinak gaika biltzeko hartuko duen konpromisoa. «Hartutako konpromisoari erantzunez, hiri hondakinen kudeaketaren azterketa eta planteamendu berri bat egiteari ekin diogu», diote udaletik. Herritarrak informatzeko eta hauek eduki ditzaketen zalantzak argitzeko, hitzaldia antolatu dute. Gipuzkoa Zero Zabor taldeak emango du, gaur, 19:00etan.
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria-Palestina Elkartasun Eguna Alegian ospatuko dute, bihar gunean duela 1 aste · Ikusi
Larunbatean Alegian izango den Euskal Herria-Palestina Elkartasun Eguna, eta hilaren 19an Tolosan izango diren ekitaldiak aurkeztu zituzten, atzo, Tolosako udaletxean. Euskal Herritik Palestinari elkartasuna adierazi nahi zaio. Alegiako Udalak, Tolosaldeko gainerako udalen babesarekin eta Euskal Herria Palestina sarearekin elkarlanean antolatu du eguna, eta bertara joateko gonbita luzatu zuen Unai Iraola alkateak. «2010eko irailean, Alegiako Udalak [...] -
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Denboraldia hasi besterik ez da egin, eta lan asko dago egiteko» gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Iker Karrera, Mendi lasterkaria Iker Karrerak (Amezketa, 1974) hainbat urte daramatza mendi lasterketei lotuta, eta ultratrail probetan Salomon taldearekin lehiatzen ari den bigarren urtea da aurtengoa. Amezketarrak iaz denboraldi ona egin zuen, eta aurtengo denboraldiari ere hasiera bikaina eman dio. Asteburuan, Kanariar Uharteetako La Palman (Espainia) egiten den Transvulcania lasterketan parte hartuko du. 83 kilometro [...] -
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hezitzaile edo begirale lana egin nahi dutenek aukera dute, Amezketan gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Amezketako Udalak, Zumadi ikastetxeko guraso elkartearen laguntzaz, udaleku irekiak eta udako kirolak antolatuko ditu, uztailerako. Hezitzaile edo begirale lanak egin nahi dituenak, hilaren 16eko 15:00ak baino lehen izena eman behar du, udaletxean. Astean bederatzi orduko lana izango du haur eta gaztetxoekin. Asteartea, asteazkena eta ostirala 10:00etatik 13:00etara. Aldiz, uztailaren 11n egun osoa izango da. Hilean
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Gustura nago, baina oraindik hasi besterik ez da egin denboraldia eta lan asko dago egiteko” gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Iker Karrera, Mendi lasterkaria Iker Karrerak (Amezketa, 1974) hainbat urte daramatza mendi lasterketei lotuta, baina azken urteetan ultratrail probetan lehiatzen ari da Salomon taldean. Amezketarrak denboraldiari hasiera bikaina eman dio. Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian bere elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Denboraldia hasi baino ez da egin, eta dagoeneko bi garaipen eskuratu dituzu. Denboraldi [...] -
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskola txikien aldarrikapen oihuak, mendi tontorretatik gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Eskola Txikien festak 25 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, 25 Urte 25 Tontor ekimena egin dute asteburuan. Ez ziren urrutira joan, eta herriko eskola bakoitzak inguruan duen tontorra aukeratu zuen. Batzuk larunbatean igo zituzten tontorrak, eta besteek igandea izan zuten ikasle, irakasle eta gurasoekin egun pasa egiteko. “25 tontorrak asteburu berdinean igo ditugu, elkarrekin [...]
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskola txikien aldeko 25 Urte, 25 Tontor ekimena, asteburuan gunean duela 2 aste · Ikusi
Eskola Txikien lehen festa egin zela hogeita bost urte betetzen dira aurten, eta 25 Urte, 25 Tontor ekimena prestatu dute astebururako. Gipuzkoako Eskola Txikietako ikasleak, gurasoak, irakasleak zein herrikideak hainbat mendietara igoko dira, bihar eta etzi. Eskualdean daudenek ere, tontorretara iristea izango dute helburu. Lehen festa ospatu zeneko 25. urteurrena ospatuko dute. «Herri bakoitzak pankarta
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gallurralde eta Senperena, paleta goman txapeldun gunean duela 2 aste · Ikusi
Udaberri Paleta Goma txapelketako finala larunbatean jokatu zen, Alegiako pilotalekuan. Maite Gallurralde eta Maialen Senperenak irabazi zuten partida. Su Berriko bikotearen aurka jokatu zuten finala, eta 30 eta 23 irabazi zuten. Intxurre taldeko bikoteak bigarren urtez jarraian irabazi du txapelketa. Hainbat pilota partida Alegiako eta Ikaztegietako pilotalekuetan hainbat partida jokatuko dituzte, asteburuan. Gaur, 19:00etatik aurrera [...]
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria-Palestina Elkartasun eguna ospatuko da, Alegian gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Maiatzaren 12an, larunbatean, Euskal Herria-Palestina elkartasun eguna ospatuko da, Alegian. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, eta herri bazkaria ere egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude, eta bakoitza sei euro ordaindu beharko da. Txartelak Alegiako Hilario, Jubilatuenean eta Ixkiña tabernetan daude salgai, eta baita Tolosako Raku tabernan ere. Erosteko azken eguna hilaren 10a, ostegunean,
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Porrotx eta Largabista pailazoak Mariren Zuhaiztian ibiliko dira, igandean gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Porrotx eta Largabista pailazoak Larraitzen ikusteko aukera izango da. Mariren Zuhaiztia zuhaitz parkean ibiliko dira, igandean, hilak 6, 11:00etatik 12:00etara. Bertaratzen direnek, pailazoak zuhaitzetik zuhaitzera jolasean ikusteko aukera izango dute, eta beraiekin ibiltzekoa ere bai. 12:00etan, berriz, Hazi Hezi aldizkaria aurkeztuko dute. Hiruhilabetekari berri honek heziketarako tresna baliotsua ez ezik, euskal eredu propio berri bat
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abereei Aralarko larreak ireki dizkiete, uda bertan pasatzeko gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Atzo goizean goizetik itxura paregabea hartu zuen Larraitzek. Aralarko larreak irekitzeko festa izaten da maiatzaren lehen egunean, eta jendez bete zen. Aurreko asteetako euriak tartetxo bat hartu zuen, eta atzoko festari kolore pixka bat eman zion eguzkiak. 10:00etarako zabalik zeuden esku langileen eta bertako produktuen saltzaileen postuak. Kotxe ugari izan zen, eta jendeak autobusa edota
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritarren artean erretako txekorra jan dute, Baliarrainen gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Txekor errea bazkaldu dute gaur Baliarraingo Atari Soro pilotalekuan elkartu direnek. 180 lagunetik gora izan dira mahaiaren bueltan eseri direnak. Pilotalekua ederki bete dute, eta ezin hobeto erretako txekorra jan ere bai. Urteak daramatzate, herritarren artean txekorra erretzen, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Maiatzaren lehen eguna aprobetxatzen dute herritarrak, lagunak eta familiak elkartuz
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abereei Aralarko larreak ireki dizkiete Larraitzen gunean duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi
Array Maiatzaren lehen egun guztietan bezala, aurten ere, abereei larreak irekitzeko festa ospatzen ari dira, Larraitzen. Jende asko gerturatu da, postuak, ikuskizunak, animaliak,… ikustera. Azken asteetako euria alde batera utzi, eta gaurkoan eguzkiak ere lagundu nahi izan die Abaltzisketara gerturatu direnei. Adin guztietako jendea ibili da joan etorrian, eta dagoeneko lehen abereak Aralarko parke naturalera
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aralarko larreen irekiera festa izango da, Larraitzen gunean duela 3 aste · Ikusi
Urteroko ohiturari jarraituz, maiatzaren lehen eguna iristearekin batera Larraitzen jai giroa nagusituko da. Enirio Aralarko mankomunitateak antolatzen duen Aralarko larreen irekiera festa ospatuko dute. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jaiari postuen irekierarekin, eta trikitilariek jarriko diote musika goizari. Festa gunean, 11:00etan, Mendiko Behor eta Zaldien Gipuzkoako Hirugarren Lehiaketa egingo da. 11:30ean, berriz, hegazti harraparien erakustaldia [...] -
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txekor errea jateko 180 lagun elkartuko dira, Baliarrainen gunean duela 3 aste · Ikusi
Maiatzaren 1ean, asteartean, Txekor Jatea egingo dute Baliarraingo frontoian. Urteak daramatzate, herritarren artean txekorra erretzen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Dagoeneko txartelak erosteko epea bukatuta dago, eta guztira 180 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Baliarraingo pilotalekua jendez beteko da, eta kasu honetan, txorizo egosia, txekorra entsaladarekin eta postrea banatuko dituzte. Kafea eta kopa ere
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txekor errea jateko 180 lagun elkartuko dira, Baliarrainen gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Maiatzaren 1ean, asteartean, Txekor Jatea egingo dute Baliarraingo frontoian. Urteak daramatzate, herritarren artean txekorra erretzen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Dagoeneko txartelak erosteko epea bukatuta dago, eta guztira 180 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Baliarraingo pilotalekua jendez beteko da, eta kasu honetan, txorixo egosia, txekorra entsaladarekin eta postrea jateko izango da. Kafea eta kopa
-
eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aralarko larreak irekitzeko festa izango da maiatzaren 1ean, Larraitzen gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Urteroko ohiturari jarraituz, maiatzaren lehen eguna iristearekin batera Larraitzen jai giroa nagusituko da. Aralarko larre irekiera festa ospatuko dute. Enirio Aralarko mankomunitateak antolatzen du festa. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jaiari postuen irekierarekin, eta trikitilariek jarriko diote musika goizari. Festa gunean, 11:00etan, Mendiko Behor eta zaldien, Gipuzkoako hirugarren lehiaketa egingo da. 11:30. Hegazti harraparien erakustaldia Belatz Handi [...] - Gehiago kargatu

