Enekoitz Esnaola @enekoitzesnaola ?
Aktibo duela 38 minutu-
Eneritz Zabaleta-(e)k bat egin du
Athletic, tituluen bila gaiarekin duela 22 ordu, 47 minutu · Ikusi -
Jokin Sagarzazu-(e)k
'D3M-Askatasuna auzia' gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 egun · IkusiEpaiketa amaitu da. Defentsak auzipetu guztien absoluzioa eskatu du. Azalpen luzea eman dute Jone Goirizelaiak eta Kepa Landak. Poliziaren susmoetan oinarrituta zigortu nahi dituztela salatu dute. Nabarmendu dute eginiko auzi saioetan, lekuko zein peritu gisa deklaratu duten poliziek auzipetuen eta ETAren arteko lotura frogatuko lukeen egitate bakar bat ere ez dutela aurkeztu. Euren azalpenetan Egunkaria [...]
-
Jokin Sagarzazu-(e)k
'D3M-Askatasuna auzia' gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 egun, 3 ordu · IkusiKolaborazioa leporatuta auzipetutako beste biei (Jose Antonio Munduateri eta Xabier Isasari) bost urteko zigorra eskatu du orain. Eta ETAko kide izatea leporatuta auzipetutako bederatzientzat 9tik 6ra jaitsi du eskaera (Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta eta Zuriñe Zorrozuari hain justu).
-
Jokin Sagarzazu-(e)k
'D3M-Askatasuna auzia' gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 egun, 3 ordu · IkusiBosgarren eta azken saioa. Ondorioen txostena azaltzen ari da fiskala. Zigor eskaerak aldatuko ditu. Absoluzioa eskatu du Fernando Antia eta Aitor Ligerzanarentzat (ETAren kolaboratzaile izatea leporatuta, 7 urteko zigorra eskatu zuen aurretik). Beste auzipetuen kasuan ere zigor eskaerak gutxituko ditu, urtebete inguru, baina konfirmazioa falta da.
-
Jokin Sagarzazu-(e)k
'D3M-Askatasuna auzia' gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 egun, 20 ordu · IkusiAstebeteko etenaldiaren ostean, bihar, 10:00etatik aurrera, bosgarren eta AZKEN SAIOA Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ondorioen txostenak aurkeztuko dituzte defentsak eta fiskalak. Ikusteko dago auzipetuek azken hitzak esateko eskubidea baliatuko duten edo ez. Auzitegian izango da BERRIA.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste · IkusiAthletic gaur itzuli da lanera, Europako Ligako finalean kale egin ondoren. Lan saioa amaituta Llorente agertu da prentsaurrera, eta esan du futbolak beste aukera bat emango diola taldeari, eta daukaten guztia emango dutela Bartzelona menderatzeko Espainiako Kopako finalean.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiAthleticeko jokalariak, berriz, hegazkin barruan daude. Bost hamar minutu barru abiatuko dira, eta ondoren lan saioa egingo dute Lezaman. Jumpo hegazkina izugarria da, baina ez dio zorterik eman. Madrileko finalerako beste hegazkin batean bidaiatu beharko dute.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiBukaresteko aireportu nagusian lasaitasuna da nagusi. Gauean kaosa sortu omen da, lehenbizi Atletico Madrileko jarraitzaileak bidali dituzte etxera, eta bilbotarrek behar baino beranduago hartu dituzte euren hegazkinak. Haserretuta eta amorratuta egon dira. Orain, ordea, lasai dago guztia. Zale zuri-gorri batzuk ikusten dira, baina orain abiatuko dira etxeruntz.
-
Jokin Sagarzazu-(e)k
Bateragune auzia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiGernikako Akordioak elkarretaratzeak deitu ditu biharko, Euskal Herriko eskualde-buru guztietan, 19:00etan, ’Prozesuaren aurkako erasorik ez. KONPONBIDE GARAIA DA’ lelopean. Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Donostia, Bulebarrean (19:00); Gasteiz, Andra Mari Zurian (19:00); Iruñea, udaletxean (19:00) eta Bilbo, plaza zirkularrean (20:00).
-
Jokin Sagarzazu-(e)k bat egin du
Bateragune auzia gaiarekin duela 1 aste, 1 egun · Ikusi -
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiAthleticeko zale batzuk oraintxe hartuko dute hegazkina BIlboruntz joateko. Beste gehienak bihar abiatuko dira. Taldeak arratsaldean bidaiatuko du, eta Loiura arratsean helduko da. Galdu arren, zaleek harrera beroa egingo diote.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiZelai kanpoko ingurua ari da apurka apurka hustutzen. Atletico Madrileko zaleak batera daude garaipena ospatzen, eta Athleticekoak euren kasa doaz hoteletara. Burumakur daude bilbotarrak, normala den bezala.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiAthleticeko zale batzuk esaten dute Atletico Madrilek merezita irabazi duela, askoz gehiago izan delako. Esperientzia ezak eta urduritasunak eragina izan du Bilboko zale hauen ustez. Hurrengoan beharko duela esaten dute. Hurrengo finala maiatzaren 25ean jokatuko du Athleticek Bartzelonaren aurka, Vicente Calderonen.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiPartidako jokalaririk onena Falca izendatu dute. Bi gol sartu ditu, eta bestea Diegok. Athleticeko jokalariek burumakur hartu dute aldageletarako bidea, baina gehienbat Muniaini eta Llorenteri eragin die porrotak. Negar malkotan egon dira.
-
jon eskudero-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiPartida amaitu eta zaleak hasi dira euren tokietara joaten. Athleticekoak burumakur daude, nahiz eta tarteka Athleticen aldeko oihuak entzuten diren. Bi taldetako zaleak banaturik ari dira futbol zelaitik irteten, ezer gerta ez dadin. Segurtasun neurriak izugarriak dira.
-
Julen Etxeberria-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiKito. Akabo partida. 3-0. Zigor handiegia.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiHauxe da Atletico Madril orain: atze-atzean sartuta, lau defentsei Mario asko laguntzen, Adrian, Gabi, Diego eta Turan ere bai, eta aurre-aurrean Falcao. Zertarako behar ditu orain Athleticek lau defentsa?
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiBielsak ez al du igoko zelai erdira Javi Martinez? Taldeak behar du honen bultzada hori.
-
Enekoitz Esnaola-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · Ikusi”Ez zait interesatzen baloiaren jabetza”, esan zuen Simeonek Atletico Madrileko entrenatzaile kargua hartu zuenean. Haren armak: defentsa, kontraerasoa.. eta Falcao. Horixe ikusten ari gara finalean.
-
Julen Etxeberria-(e)k
Athletic, tituluen bila gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 1 egun · IkusiGol batek asko aldatuko luke partida Athleticentzat, baina talde zuri-gorria ez dabil fin erasoan. Arrisku gutxi sortzen du, ez hegaletatik, ezta erditik ere.
- Gehiago kargatu

