Euskal Herriko Erronka sozioekonomikoak
Ekitaldi publikoa duela 7 hilabete, 3 aste aktibatuaEkitaldiaren sailkapena: Ekonomia eta gizarte
You can not join or refuse to participate in an event as this - Pasatutako ekitaldia
Oinarrizko ekitaldien xehetasunakEkitaldiaren deskribapena: Hainbat buru eta aburu Gaindegiak, Euskal Herriko Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Behategiak, bere buruari jarritako egitekoen artean dago gogoeta sustatzea. Gora behera ekonomiko eta sozial handien garaiak bizi ditugu eta mundua gure begien aurrean aldatzen ari da. Gaindegiak Euskal Herria aintzat hartzen duten ekonomia eta gizarte arloko 13 lagun elkarrizketatu ditu, erronka ekonomiko eta sozialez itaunduz. • Jon Azua, E-novatinglab-eko Lehendakaria Elkarrizketatuen zerrendak izen aski ezagunak biltzen ditu, autoritate mailako iritzia dutenak hainbat gaitan. Izen hautaketa, ordea, ez da ausazkoa izan, denak dira bertako zein atzerriko errealitatea arretaz jarraitzen dutenak, eskarmentu handikoak ardura postuetan eta ibilbide publiko nabarmenekoak. Euskal Herriko eta munduko gora behera ekonomiko eta sozialen “giharrea” ezagutzen duten lagunak dira. Horrezaz gain, jarduera eremu, lurralde eta sentsibilitateen arteko oreka bilatzen du hautatutako lagunen multzoak. Elkarrizketak ekonomia eta gizarte arloko kazetari ezagunek eginak dira. Elkarrizketatuek oinarrizko galdetegi batetik abiatuz kazetari bakoitzaren itaunketari jarraitu behar izan diote. Hartara, aditu bakoitzaren ezagumendu eta ikuspegiak azaleratzeko ahaleginak emaitza interesgarriak uzten dizkigu. • Txotxe Andueza Ortega Munduko ekonomiaren eragina, babes soziala, gizarte garapena, lehiakortasuna, energia, burujabetasuna, formakuntza… egungo gizarte modernoetako auzien inguruan euskal ikuspegiz eta Euskal Herriari begira erantzuten dute adituek. Ariketa zinez interesgarria gertatzen da, ezohikoa inola ere. Hurrenkera alfabetikoan liburuan parte harturiko zenbait egileren ideiak: Azua, arrakastarako gakoak, eraginkortasun instituzional, profesional eta enpresariala Etchebest, lurraldearekin konprometitutako ekoizpen eredua. Etxaide, nazio kohesioa gauzatu beharra ekonomia eta gizartean. Iztueta, gizarte zahartuaren erronkak eta aukerak. Uriarte, gure potentziala goren mailaraino garatu. Zubiaurre, industriaren lehentasuna eta lehiakortasuna bilatu beharra irauteko. |
Ekitaldiaren lekuaEkitaldia izango da: honako hiri honetan: BergaraEkitaldiaren helbidea: Irizar jauregia Ekitaldiaren egunaEkitaldia noiz hasiko den: 28/09/2011, Ordua: 19:00 |

