Eider Mugartegi @eidermugartegi ?

Aktibo duela 14 minutu
"Kostauta baina lortu det perfila egitea!" · Ikusi
  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arratsaldean beteko da Markina-Xemeingo plaza gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Goazen plazara ekimena zapatu arratsaldean egingo da Markina-Xemeinen. 18:45ean, kalejira egingo da Erdotzatik, Azpiko Errotatik eta Txoribentatik, eta guztiak Karmengo plazan amaituko dira. 19:00etatik 20:00etara beteko da plaza.

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara ekimena 12:00etan hasiko da Lekeition gunean   duela 1 ordu · Ikusi

    Beste herri askotan bezala, Goazen plazara ekimena burutuko da zapatuan Lekeition. 12:00etan irtengo dute zutabeek Sabino Arana eta Karmengo Amatik eta herrian zehar ibili ondoren, Independentzia plazan bilduko dira. 13:00etan argazki erraldoia aterako da plazan. Egitaraua: 12:00-etan zutabeen irteera: 1.Zutabea : Sabino Arana (Bajadako hasiera lekutik) 2.Zutabea : Karmengo amatik 13:00-etan Argazki erraldoia plazan: ”Plazak bete

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalamuako fronteari buruzko hitzaldia egongo da gaur, Uhagonen gunean   duela 1 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Gaur, 20:00etan Uhagonen, Kalamuako frontea eta inguruko mendietako borrokak gerra zibilean hitzaldia egongo da. Hizlaria, Jesus Gutierrez izango da. Historian lizentziatua, ikerlaria eta idazlea. 1937 Intxorta kultur elkarteko ohorezko lehendakaria. Kalamuan eta inguruko mendietan gerra zibilean gertatutako pasadizo garrantzitsuenak eta Markinaldeko frontearen garrantzi estrategikoa azaldu ditu.

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako elkarretaratzea egin da gunean   duela 1 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLesbofobia, Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna zela eta, elkarretaratzea egin zen atzo Eskolapean. Herritarrez gain, Lekeitioko Udalak be, bat egin zuen ekimenagaz, kausa horrekiko atxekimendua adierazteko. Kirolak balio hezitzailea, inklusiboa eta eredugarria izan dezakeela jakinda, eskola mailako kiroletan, kirol federatuan eta kirol profesionalean orientazio sexual eta genero-identitate oro normalizatzeak daukan garrantzia nabarmendu nahi du Lekeitioko [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plaiero txapelketako finalak jokatuko dira domekan, Isuntzan gunean   duela 3 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Lekeitioko Plaiero Txapelketako finalak jokatuko dira domekan Isuntzako hondartzan. Benjaminek eta txikiek 09:25ean jokatuko dute, eta  aurrebenjamin eta alebinek 10:15ean. Sari banaketa, 12:00etan izango da.

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 4 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 5 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 5 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du LZPri egindako alegazioak azalduko ditu gaur Etxebarriko Udalak gunean   duela 20 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Gernika-Markina Lurraldearen Zatikako Planaren hasierako testuari alegazio batzuk jarri nahi dizkio Etxebarriko Udalak, eta alegazio horiek herritarrei azaltzeko batzarra antolatu du .Batzarra gaur, 19:30ean egingo da kultur aretoan.

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte batzarra egingo da, barikuan, kultur aretoan gunean   duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi

    Markinako Gazte Asanbladak bide barriak zabaldu nahi ditu, hori dela eta, gazte batzarra deitu dute biharko. Batzarra 20:30etan egingo da kultur aretoan.

     

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ganadu azoka antolatu du Etxebarriko Udalak ekainaren 9rako gunean   duela 1 egun, 21 ordu · Ikusi

    Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte oraingoan. Animaliak, sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Saldu eta erosteko

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kiroldegi ondoko ur jokoen alboan freskagarrien postua jarriko du udalak gunean   duela 2 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek bere eskaintzak aurkezteko aukera. Horretarako, udaletxeko harrera-lekuan eskatu behar dute pleguaren kopia bat, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan gunean   duela 3 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaUztailaren 1ean  ospatuko dira  San Martin auzoko jaiak , eta orain dela bost urte egin zuten modura,  dantza txapelketa  antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikote profesionala izan beharrik ez dago», diote antolatzaileek. «Herri mailako txapelketa izango da, gure ohiturak mantendu eta ondo pasatzeko», azpimarratu dute. Dantza bi egin beharko [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Rock doinuak, goizaldeko ordu txikietara arte gunean   duela 3 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Koadro txikia22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock. Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan,  70. eta 80. hamarkadetako kanten bertsio bikainak jo zituen. Musikari asko, giro ona eta maila handia izan ziren nagusi. Gau oso batez, rock musika eskaintza zabalagaz gozatzeko [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ia 100 mendizalek egin dute Etxebarriko ibilaldia gunean   duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Lea-Artibai eta inguruetako 99 lagunek parte hartu zuten, ETX taldea k antolatuta, domekan, Etxebarria inguruetan egin zen VII. Mendi Ibilaldian. 47 lagunek egin zuten 25 km-ko ibilaldi luzea eta 52k 6 km-ko motza. Tarterik gogorrena, Mendibil eta Kalamua igoera izan zen askorentzat. Behe laino asko aurkitu zuten bertan mendi zaleek, baina, bestela, bidea ondo zegoela esan zuten, [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Metro eta erdiko olatuekin gozatu dute kayak surf topaketetako piraguistek gunean   duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaEguraldi ona eta metro eta erdiko olatuak aurkitu dituzte asteburuan, Mendexako Karraspio hondartzan egin den Kayak-Surf topaketetako parte hartzaileek. Danetara, 100 lagun baino gehiago batu dira Lekeitioko Dzanga Piraguismo Kirol Elkarteak antolatutako ekitaldian.


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Done Jakue bidearen gaineko hitzaldia, kultur aretoan gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiaGaur, 20:00etan, Mitologia y leyendas en los caminos del norte izeneko hitzaldia emongo du Toti Martinez de Lezea idazleak  kultur aretoan. Markina-Xemein Iparraldeko Done Jakue Bidearen parte da, eta bidearen harira duen ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du hitzaldiak.

     

  • Gaur, 19:00etan Barandiaran Aretoan udal aurrekontuen inguruko bigarren batzar irekia egingo da. 2012rako udal aurrekontuen parte hartze prozesuaren baitan, lehenengoko batzar bat egin zen pasa den hilabetean, eta iradokizunak egiteko tartea zabaldu zen. Bihar, tarte honetan eman diren aldaketak eta egin diren ekarpenak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, eta aurrekontuak, maiatzaren 17ko osoko bilkuran onartu [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikiaZazpiagarren Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako ETX taldeak . Urtero legez, bi ibilbide egongo dira aukeran, 6,5 kmko laburra eta 25,5 kmko luzea . 07:30ean irtengo dute Plaza Barritik ibilbide luzeko parte hartzaileek, eta bost orduko ibilbidea izango dute egiteko. Agarrenburu, Markiz, Zekendixo, Mendibil, Arando, Arrasko Akondia eta Max-Kalamua zehazrkatuko dituzte barriro Etxebarrira bueltatzeko. Ibilbide laburra, hiru ordutan egin daitekeela aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, 10:00etan irtengo dira Plaza Barritik , [...]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikiaBi astetan egongo da draga, portuko sarrerako jalkinak garbitzen. Joan den aste amaieran ailegatu zen Lekeitiora, eta asteburuan probak egiten ibili ondoren, dragatze beharrekin hasi zen astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak jakitera emon duenez, 4.000 metro kubiko dragatuko dituzte, eta hondarra, Mendexako Karraspio hondartzara eroaten dabiltza. Dragatzea baina, ez da izango konponbidea moilak apurtuta jarraituz gero, eta [...]

  • Gehiago kargatu