In-de-pen-den-tzia! Batzuek Bin Ladeni agur esaten dioten bitartean, nik Appleren diktadurari esan diot agur.
Hortxe duzue, nire MacBook zuria Ubuntu-Linuxekin. Makina polita eta ondo diseinatua dut, baina, orain, neuk nahi dudana egiten duen sistema eragilearekin. Eta euskaraz, noski.
Independentzia baratzan, sukaldean eta ordenagailuan. Eta uste baino errazagoa da gainera. Batzuei nagia ematen diete sistema eragilez aldatzeak. Txisteak dioen bezala, bizitza osoa PILIKULA esaten ikasteko, eta orain esan behar al dugu FLIM? Nik Windows eta Mac Os X erabili ditut Linux baino lehen, urte luzetan, eta gauzak bat behintzat ongi ikasi dut: sistema horiek erabiltzen (ikasten) sartzen duzun ordu bakoitza zakarretara doa. Hobe da software askerako aldaketa lehen bait lehen egitea, horiek erabiltzen sartzen duzun ordu bakoitza inbertsioa delako.
Zorionak! Independentzia eta ahalduntzea behar dugu, arlo askotan gainera.
Horixe, Beñat,