Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du: 2 years ago Ikusi
Gero eta okerrago Fukushiman. Erreaktoreetatik ur erradiaktiboa ateratzen aritu dira azken hilabetean, arrakaletatik itsasora isurtzen ari zelako. Tratamendu planta batera eramaten ari ziren. Planta horrek ere isuriak ditu: 57 tona ur kutsatu ”galdu” egin dira. Eta gainera, erreaktoreetako ur maila ez da jaitsi, eta beste 5.000 tona atera beharko dituzte.
Aupa Edu! Eskertzekoa egiten ari zaren lana. Baina galdera bat: zein plantetara eraman nahi zituzten ur horiek, eta nola? Badakizu?
Kaixo Imanol,
Erreaktoreetako ur erradiaktiboa Fukushimako zentralean bertan dagoen tratamendu plantara eramaten daramate hilabete bat inguru. Bazekiten hori aste gutxiren buruan beteko zela. Horrez gain, baltsa erraldoi bat eraman dute zentralera, ur kutsatua han sartzeko. Kontua da hauek guztiak adabakiak baino ez direla. Horrenbeste ur kutsatua dago, erreaktoreak hotz mantentzeko ura botatzen dietelako. Tona asko orduko. Ur hori erradiaktibitatez kutsatzen da, eta hasieran itsasora isurtzen zen. Horregatik hasi ziren hori tratamendu plantara punpatzen. Gaur jakin denez, plantan ere arrakalak daude eta ur erradiaktiboak itsasora, ziurrenik, ari da ihes egiten. Egoerak ez du konponbide onik. Erregai nuklearra urtuta dago, eta horrek asko zailtzen du hori erretiratzeko lana. Ez dakite zer egingo duten ur kutsatuarekin, baina ziurrenera, modu batean edo bestean, itsasoan amaituko du.
Eskerrik asko argibideengatik eta jarraitu informatzen ahal duzunetan! Hemen ez gara eta enteratzen bestela.