Iranzu Oria @deierri ?

Aktibo duela 1 hilabete
  • Iranzu Oria-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du:   duela 1 hilabete · Ikusi

    Eta nork kontrolatzen ditu Brigada Bereziak? Ni urduri jartzen nau gazte bati pilota bat metro gutxira bota diezaioken pertsona bat kalean armatuta ibiltzea, ez nago lasai. Eta brigada bereziak ere ez didate konfiantzarik ematen. Lehenago ere ikusi ditugu ertzainak amorratuta kalean, drogatuta baleude bezala. Arazoa ez dira gomazko pelotak bakarrik. Zer polizia eredu nahi dugu? [...]

    Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Brigada berezietako ertzainek bakarrik erabili ahal izango dituzte gomazko pilotak Ekainaren 1etik 2013ra bitarte, komisaldegietako ertzainek "mugatuta" izango dute horien erabilpena. Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Legebiltzarrean egindako agerraldian azaldu du Ertzaintzako kide guztiek ekainaren 1etik aurrera id… · Ikusi
  • Iranzu Oria-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du:   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Madrilen ez bagaituzte nahi, ordea, nahiago nuen nik joan Sevillara. Eta bestela hurrengo batean planto egin eta joan-etorriko partida jokatu Bartzelonan eta Bilbon. Aupa Athletic!
    PD: Arguiñanoren txistea oso ona.

    Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Espainiako Kopako finala Vicente Calderon futbol zelaian jokatuko da, maiatzaren 25ean TV3 kateak zabaldu duenez, Sevillako La Cartuja zelaian eta Valentziako Mestalla estadioan jokatzeko aukerak baztertu dituzte aldeek. · Ikusi
  • Iranzu Oria-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du:   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Ideia primerakoa da antton, eta bada jada martxan. Irisgarritasun arazoak tarteko, harpidetza digitala dut nik egina. Hau da, zuk kuota ordaindu eta egunkaria, osoa, PDF formatuan ikus dezakezu ordenagailuan. Hilabeteko, hiruhileko, seihileko edo egunkariko ordaindu dezakezu. Hemen dituzu prezioak eta moduak. http://berria.info/pdf_harpidetza/ Niretzat oso erosoa da, nahiz eta paperak baduen oraindik ere xarma hori.

    Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: 'Zure ziztada behar dugu' kanpainako batzarra egingo dute bihar 'Egunkaria'-ko langile ohiek eta BERRIAkoek 11:00etan hasiko da bilera, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. Arazo ekonomikoak direla eta, BERRIA Taldea iazko urte bukaeran hasi zen diru ekarriak biltzen. · Ikusi
  • Iranzu Oria erabiltzaile erregistratu bat da orain   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi