Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of berria

    berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Kaiku kooperatibak 'Euskal Herria Esnea' markagatik jarri du salaketa, ez hizkuntzagatik 9 months, 2 weeks ago Ikusi

    Jaurlaritzak hasi zuen ofizioz Euskal Herria Esnearen aurkako espedientea, horrek produktua euskaraz baino ez etiketatzeagatik. Euskal Herria Esnea Espainian ontziratzen dutenez, 17/2008 legea hausten duela dio Jaurlaritzako …

    • Profile picture of berria
      Eneko Maioz replied 9 months, 2 weeks ago

      Lotsagarria! Oraingoan ere gure artean mokoka. Negozioa negozioa izango da baina mesedez ez ditzagun trikimailu maltzurrak erabili eta gutxiago nazio eraikuntzan horren garrantzizkoak diren gauzekin: euskararekin. Hau al da Kaikuren hemengo kalitatea?

    • Profile picture of berria
      leire narbaiza arizmendi replied 9 months, 2 weeks ago

      Ikaragarria! Nik idatzi diet esanez ez dudala euren produkturik erosiko, eta salaketa kentzeko, helbide honetara atencionalcliente@kaiku.es
      Bada ordua euskaldunok gure indarra erakusteko eta horrelako jarrerak zigortzeko. Denak ez du balioa, eta euskara ezin da horrela erabili!

    • Profile picture of berria
      Mikaetx replied 9 months, 2 weeks ago

      KAIKUak izateari utzi beharko diogu behingoz euskaldunok. Ez erosi KAIKUren produktuak.

    • Profile picture of berria
      iñaki kasares replied 9 months, 2 weeks ago

      A ze malaletxea, malaletxearen aurka propaganda egiten duten horiek! Neuk ere ez dut erosiko kaikuren ezer aurrerantzean eta nire ingurukoek gauza bera egin dezaten saiatuko naiz. @leire oso ideia ona, neuk ere gauza bera egingo dut.

    • Profile picture of berria
      urtzi iraizoz replied 9 months, 2 weeks ago

      Ideia ona, nik ere bidali diet emaila!!

    • Profile picture of berria
      gonzalo etxague replied 9 months, 2 weeks ago

      Neu ere ez naiz Kaikua!

    • Profile picture of berria
      Mikaetx replied 9 months, 2 weeks ago

      Gainera gezurretan! KAIKUri BOIKOTAAAA! Animoak Euskal Herria esnea ekoizten duten kooperatibakoei. Ez utzi zapaltzen!

      • Profile picture of berria
        Imanol Imanol replied 9 months, 2 weeks ago

        irakur itzazu berriak zabaldu dituen dokumentuak… Hemen zintzo jokatu ez duena EH Esnea izan da, eta Berriakoak ederki nahastu dituzte… gertatzen da, ni ere kazetaria naiz, baina beti jatorriko dokumentuak ondo irakurtzea da egokiena….

    • Profile picture of berria
      KAIKU replied 9 months, 2 weeks ago

      Salaketa ondo irakurtzenbagun argi ikusten da Kaikun intentzinoa ez dala euskeraren kontra joatea baizik eta beraiek legie bete behar dabela aldarrikatzea, erderaz testuek idazten, kaiku derrigortuta dagoen moduen, ez erdera bultzatu.Beste alde batetik marketingaren arloa dau, ezin zara bizkaia edo euskal herria esnea deitu sorian embatzenbazun. Ezin gara betiko euskal marka honen kontra jarri behar, beti euskeraren alde lan egin dau eta!! ezin gara sartu marketing estrategia honetan…

    • Profile picture of berria
      Gotzon Gozo replied 9 months, 2 weeks ago

      Argi dago salaketarena eskuetatik joan zaiela Kaikukoei. Baina argi dagoena ere hauxe da, legearen arabera bai Kaikuk bai Euskal Herri Esneak bai euskaraz eta bai gazteleraz izan behar dituztela textuak. Hori horrela izanik, Kaikuren ikuspuntutik konpetentzia desleial bat egiten ari dira EHEkoak, euskara hutsez etiketatuz. Euskaldun bezala hori egiteko aukera izan behar dugu, baina EHEkoak oso ”listoak” izan dira eta legea ezagutuz egin dute hau. Kaikuren hutsa zera izan da, salatzearena. Jakinda Kaikuren esnea bertakoa dela eta euskararen aldeko kanpainak egiten dituztela, EHEri marketing kanpaina izugarria oparitu diete. Nik behintzat Kaiku erosten jarraituko dut eta zergatik ez, EHEkoa ere noiz behinka.

      • Profile picture of berria
        assar replied 9 months, 2 weeks ago

        Zer diozu, ”gaztelaniaz derrigorrez etiketatu behar da, euskara ez da derrigorrezkoa” dioen lege espainiar bat betetzeagatik egin duela hori Kaikuk? Hara, beste arrazoi bat Kaiku produktuak ez erosteko.

        Euskaraz soilik etiketatzea ”listoarena” egitea dela diozu? Alaporai!

    • Profile picture of berria
      Gotzon Gozo replied 9 months, 2 weeks ago

      Assar, gertatu dena jakin behar zenuke. BENETAN gertatu dena eta ez kontatzen dizutena. Kaikuk salaketa jarri zuen etiketetan Euskal Herriko Esnea dela esaten zuelako (EHtik kanpo enbasatu arren), ez euskaraz zegoelako. Eusko jaurlaritzakoek salaketa hori jaso eta inbestigatzen hasi ziren. Eusko Jaurlaritzakoek aurkitu dutena zera da, euskara hutsean dagoela etiketa (beste gauza batzuen artean) eta EUSKO JAURLARITZAK salatu du euskerarena, ez Kaikuk. Kaiku momentu baten ere ez du ezertxo ere esan euskarari buruz. Mesedez informatu arren, ezer idatzi aurretik. Nola egingo du horrelako astakeria bat halako enpresa handi batek jakinda informazioaren garaian bizi garela eta euskararen kontra joanda euskal herrian izan dezakeen oihartzuna. Marketing krudela da EHEren aldetik. Amua bota dute eta askok KOSK!

      • Profile picture of berria
        assar replied 9 months, 2 weeks ago

        Gotzon Gozo: Nik ez dut aipatu zer kontatu didaten, nik zuk esan diozunari erantzun diot, besterik ez. Irakur ezazu zuk zerorrek zer idatzi duzun, eta gero esan nire erantzuna egokia den ala ez.

        Orain zuri beste gauza bat kontatu badizute, zure arazoa da. Falta zena, zuk esan duzun gauza bati buruz niri eskeka etortzea.

    • Profile picture of berria
      iñaki kasares replied 9 months, 2 weeks ago

      Kaikuk dio salaketa ez dela euskara hutsezko etiketengatik.

    • Profile picture of berria
      Imanol Imanol replied 9 months, 2 weeks ago

      Mesedez…Berriako lagunak… errepasatu zuek publikatzen ari zareten dokumentuak eta notizia aurkezteko modua… pixka bat ”patinatzen” ari zaretela uste dut. Kaikuk ez du denuntzia Euskararen asuntuagatik jartzen, esnearen markagatik baizik: EUSKAL HERRIA ESNEA deitzen delako, baina esnea EZ DA EUSKAL HERRIAN PRODUZITZEN. Gainera jaurlaritzak Espainiar legea betetzen du, EAEtik kanpo produzitutako produktuak gazteleraz etiketatu behar direlako, eta EUSKAL HERRIA ESNEA SORIAN PRODUZITZEN DUTE.

    • Profile picture of berria
      Oso Ezezaguna replied 9 months, 2 weeks ago

      ”Hark [Kaikuk] dio Euskal Herria Esnea marka ofizialki erregistratu gabe dagoela”. Hori egia al da??? Nahiko salaketa serioa iruditzen zaidalako. Nire ustez, arauek guztientzat berdinak izan behar dute, bestela konpetentzia desleiala izango litzateke.

      Bestaldetik, zer demontre da ”Sorian (Espainia)” delako hori? Non egongo da ba Soria? Jupiterren?? :)))

    • Profile picture of berria
      Anartz Muxika replied 9 months, 2 weeks ago

      Imanol Imanolekin erabat ados. Berria egunkariak lotsagarri publikatu du albistea egun guztian zehar. Kaiku Kooperatibak (abeltzainek), ez zuten salaketa Euskareren asuntoagatik jarri, markagatik baizik. Bestalde, kooperatiba abeltzaina (salatzailea), Kaiku Corporacion Alimentariakin nahasten darraite. Kaikuren produktuak Kaiku Corporacionek egiten ditu eta kooperatiba abeltzainak esnea saldu… Jendea boikota eskatzen ari da berriaren albisteari esker, honek ez du atzera bueltarik. Berriak bere errua onartuko al du?

    • Profile picture of berria
      Txomin Agirre replied 9 months, 2 weeks ago

      Dena den, niri horrek ez dit kontua asko aldatzen. Suitzar korporazio bat baserritar-kooperatiba bati erasoka hasi da, zergatik eta Euskal Herrian jetzitako esnea Soriako ontzietan jasota saltzen delako. Ez dut Kaikuren produkturik berriz erosteko asmorik.

      “Nola egingo du horrelako astakeria bat halako enpresa handi batek, jakinda informazioaren garaian bizi garela?” Egia da. Tontoa behar du pertsonak, horrelako gauzekin herkideei alu-potroak zirikatzen ibiltzeko. Aurki norbaitek lana galduko du, eta ez diot inori begiratu nahi…

      • Profile picture of berria
        Ramon Erkiaga replied 9 months, 2 weeks ago

        Txomin…
        KOOPERATIBA = A
        KORPORAZIOA = B
        ZEINEK JARRI DU SALAKETA??–A
        EA ULERTZEN BADEZUN

    • Profile picture of berria
      Ramon Erkiaga replied 9 months, 2 weeks ago

      Ados nago Anartz-ekin… Berria egunkariak ari da montatzen kriston mobida… idatzen ari dan tipoak ez daki zer dan Kooperatiba ta zer Korporazioa… -Korporazioa da produktoak egiten dituenak (esnea, yogurrak , eta abar..) -Kooperatibak baseritarren esnea saltzen du ¿hainbeste kostatzen da goiko esaldi biak artikulu berri baten jartzea ?? Emoten ari da Kaiku bakar bat dagoela…Berria egunkariak barkamena eskatu behar du, artikulo berri bat sortu ta gauzak izan diren bezala kontatu.. ta ez gendea nahastu erremedio gabe!!… gaur sare sozialetan makina bat pertsona kaiku produktoei boikota eskatzen zuek ataratako guzur bateagaitik…Konpondu orain faborez!

    • Profile picture of berria
      Anartz Muxika replied 9 months, 2 weeks ago

      Txomin, salaketa bertako abeltzainek jarri dute! eta ez zuk diozun ”Suitzar korporazioak”!

    • Profile picture of berria
      Adri replied 9 months, 2 weeks ago

      Albistea nahasgarria da, alde bateko eta besteko iritziak daude: esnea Euskal Herrian ekoitzia dela, Espainian ekoitzia dela…
      Gauzak argitze aldera, ’Euskal Herria esnea’ kooperatibaren webgunera jo, eta hara zer topatu dudan:
      - ’EUSKAL HERRIA ESNEA’ %100EAN EUSKAL HERRIAN EKOITZIA DA, ETA ESPAINIAN ONTZIRATUA (EUSKAL HERRIKO ONTZIRATZE-ENPRESA GUZTIAK KAIKU/IPARLAT-EN ESKU DAUDELAKO, ETA EZ DUTELAKO HAIEN JOKOAN SARTU NAHI).
      - ’EUSKAL HERRIA ESNEA’-KOAK SAIATU DIRA ESNEA EUSKAL HERRIAN BERTAN ONTZIRATZEN, ETA SAIATZEN JARRAITUKO DUTE.
      - ’EUSKAL HERRIA ESNEA’ KOOPERATIBAK EUSKO JAURLARITZARI PRODUKTUA AURKEZTU ZION, ETA ONIRITZIA JASO.
      - MADRILEKO LEGEAK INTERPRETAZIO UGARI DITU, ETA HORIETAKO BATEK DIO POSIBLE DELA EUSKARA HUTSEAN ETIKETATZEA.

      Hori guztia egiaztatu nahi duenak, jo beza honako webgune honetara: http://euskalherriaesnea.com/prentsaurrekoa.pdf

      Neure babes osoa eta zorionik beroenak, beraz, ’Euskal Herria esnea’-koei, Euskal Herriaren, bertoko baserritarren eta euskararen alde aritzeagatik. Gaitzespenik amorratuena, bestalde, Kaiku-koei (alde batera utzita salaketa euskararen harira jarri edo ez), esne produkzioa Suitzako multinazionalik handienari saltzeagatik eta bertoko baserritarren aurka aritzeagatik.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa